1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuarena. Horren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, Administrazio Errorako, Osasun Departamenturako eta unibertsitatez kanpoko irakasleen esparrurako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, Administrazio Errorako, Osasun Departamenturako eta unibertsitatez kanpoko irakasleen esparrurako, onetsi zuen abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuan akats bat egin dela ikusirik (2017ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an), honako zuzenketa hau egiten da:
Osasun Departamentuan. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. Nafarroako Ospitalegunea:
Honako hau dioen tokian:
“–Farmaziako teknikaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 71431 eta 71432 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.”
Honako hau behar du:
“–Farmaziako teknikaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 71431 eta 71432 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.”
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 9an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1800751