1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
367E/2018 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, Alberto Pérez Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.
Osasuneko kontseilariaren 170/2013 Foru Aginduak, azaroaren 21ekoak, Alberto Pérez Martínez jauna Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko buru izendatu zuen.
2018ko abuztuaren 24an Alberto Pérez Martínez jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burutzatik kentzeko proposamena gauzatu zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak hala eskatuta. Harekin batera profesional hori kargutik kentzeko txosten justifikatzailea egin eta interesdunaren esku gelditu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINDU DUT:
1. Alberto Pérez Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzea.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuari igortzea.
Iruñean, 2018ko irailaren 6an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1811358