189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren eginkizunak buruordearen esku uztea

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, 2018ko abuztuaren 31n, 78/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak eta hurrengoek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, Burutzaren eskudantziak beste organo batzuen esku uzteko espedienteari dagokionez.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatua, eta ikusirik Julio Laita Zabalza izendatu zela Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde, 2017ko azaroaren 17ko Mankomunitateko buruaren ebazpenaren bidez.

Mankomunitateko estatutuen 26. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen da buruordeak bere gain hartuko dituela, besteak beste, Burutzaren eginkizunak, buruak eta beste organo batzuk espresuki bere esku utzitakoak, eta haien aurrean erantzule izanen dela.

Mankomunitateko buruak, lan arrazoiak direla-eta, ezin die karguaren eginkizunei beharrezko dedikazioa eman; hori horrela, eta eskumen horien eguneroko kudeaketa hobetzearren, zenbait zeregin buruordearen esku uzten dira aldi baterako.

Aplikatzekoa den legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde Julio Laita Zabalzaren esku uztea zehazten diren alorretan egiteko lan hauek:

–Bulego Teknikoaren eta Proiektuen Zerbitzua: 2018-2019ko proiektuen eta inbertsioen jarraipena.

–Ur Zerbitzua: funtzionamenduaren jarraipena. Uraren Lan Batzordearen burutza.

–Euskara Zerbitzua: funtzionamenduaren eta sustapenaren jarraipena. Euskararen Lanen Batzordearen burutza.

–Mankomunitateko Udalen ordezkariei, herritarrei, enpresei eta entitateei arreta ematea, zerbitzuak, elkarrizketak edo bilerak eskatzen dituztenean.

–Nafarroako Hondakinen Partzuergoa: Zuzendaritza Kontseiluaren bileretan Mankomunitatearen ordezkari izatea.

Bigarrena.–Eskuordetzea egiteko ebazpen honetan espresuki xedatzen ez diren eskumenak Izarbeibarko Mankomunitateko Burutzak baliatuko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau indarrean izanen da 2018ko irailaren 1etik eta, halakorik bada, egindako eskuordetzea errebokatu edo aldatu arte; ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluarekin bat.

Laugarrena.–Ebazpena interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan; halaber, Mankomunitatearen Batzorde Orokorrari jakinaraztea, egiten duen lehen bilkuran.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2018ko abuztuaren 31n.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1811363