189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Ur hornidura arautzen duen Alesbesko Udalaren ordenantzan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2018ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ur hornidura arautzen duen Alesbesko Udalaren ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2018ko irailaren 13an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1811470