2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Goizueta karrikako 1, 3 eta 5ean. Testu Bateginaren behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 06-SEP-18 (13/CU).
«Irunberri karrikako 1, 3 eta 5ean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren dokumentua hasiera batean onetsi ondoan (JOB 03-05-2018-5/CV), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, ikusirik Alberto Valls Blascok aurkeztutako dokumentuaren testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko abuztuaren 24ko txostenarekin bat, erabaki da:
1. Behin betiko onestea Goizueta karrikako 1, 3 eta 5ean igogailuak paratzeko plan berezia, Alberto Valls Blascok sustaturik Goizueta karrikako 1, 3 eta 5eko jabeen erkidegoa ordezkatuz.
2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»
Ebazpen honen kontra, errekurtso hau aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
ERANSKINA
Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Goizueta karrikako 1, 3 eta 5ean (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1811513