189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa U.I. XVIII unitateko Z2 unitatean (Erruki Etxea). Testu Bateginaren behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-SEP-18 (14/CU).

U.I. XVIII unitateko Z2 unitateko (Erruki Etxea) xehetasun-azterketaren dokumentua hasiera batean onetsi ondoan (JOB 15-05-2018-4/CV), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, ikusirik Miren Pérez Díaz de Arcayak WARQS Oficina de Arquitectura SLPren izenean 2018ko abuztuaren 28an aurkeztutako dokumentuaren testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko abuztuaren 29ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea U.I. XVIII unitateko Z2 unitateko (Erruki Etxea) xehetasun-azterketaren testu bategina, barneko lerrokadura bat aldatzeko proposamena egiten baitu, hain zuzen ere eraikin nagusiko adarraren iparraldeko fatxadarena, eraiki berri den zatiarekin konektatzen duena. Miren Pérez Díaz de Arcayak tramitera aurkeztu du, WARQS Oficina de Arquitectura SLPren izenean, 2018ko abuztuaren 28an.

2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1811512