189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aurrekontu-aldaketen espedienteak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, ezarritako legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen entitate honen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko sei espediente.

Espedienteak interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2018ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1811461