189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

88/2018 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco Javier Ibero Gutiérrez, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeetako Informazio Sistemen Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Kargutik kentzea Francisco Javier Ibero Gutiérrez, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeetako Informazio Sistemen Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu hau Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko irailaren 17an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1811593