2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua, Ollokiko 1. poligonoko 462., 463., 464., 465. eta 466. lurzatiei buruzkoa, Luardena SLk sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Esteribarren, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1811140