189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aurri teknikoaren adierazpena La Rúa kaleko 37an

Lizarrako Udalaren Alkatetzak 2018ko irailaren 13an emandako 81 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Lizarrako La Rúa kaleko 37ko eraikinaren aurri teknikoa adierazteko espedienteari hasiera ematea, espedientean dauden aurrekariak ikusirik ulertzen baita eraikinaren egiturazko edo oinarrizko elementuak erabat ahulduta daudela, eta egoera hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena) 199.2 artikuluan aipatzen diren kasuetako bat da.

Bigarrena.–Hirugarrenendako eta ondasun eta eskubide publiko zein pribatuetarako berehalako arriskua ez dagoenez, ez da aginduko haien segurtasuna bermatzeko neurriak berehala hartzea.

Hirugarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 199. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, ebazpen hau María Virginia Puy Olabarriari jakinaraztea, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara dadila agintzea, espedientean interesdunak izan daitezkeenak bertaratu ahal izateko eta beren eskubideak defendatzeko alegazioak aurkez ditzaten. Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ematen zaie jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta betiere, ebazpen hau argitaratzen denetik; halaber, espediente osoa eskuragarri egonen da Udaleko Hirigintzako Alorrean.

Lizarran, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Iragarkiaren kodea: L1811450