189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko UC 4-1 unitatean, sestrapeko okupazioari eta sartzeko arrapalei dagokienez. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko UC 4-1 unitatean (B sektorea), Arquitectura y Ordenación Urbana SLk sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2018ko irailaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1811350