189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Hirigintzako Araudi Orokorraren 48. eta 119. artikuluetan eta Asiaingo S1 sektorearen plan partzialean. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala Asiaingo S1 sektorearen Plan Partzialean, baita aldaketa horren arabera garatutako plan partzialekoena ere. Asiaingo Konpentsazio Batzordeak sustatu du aldaketa.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua betetzeko.

Oltza Zendean, 2018ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

ERANSKINA

–Aldaketa hirigintzako araudi orokorrean (PDFa).

–Aldaketa, Asiaingo S1 sektorearen plan partzialean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1811141