189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Borondatez birzatitzeko proiektua C sektoreko 5. exekuzio unitatean (2. poligonoko 1258.etik 1265.era bitarteko lurzatiak). Hasierako onespena

Cabanillasko Alkatetzak, 2018ko irailaren 7ko 165. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea borondatez birzatitzeko proiektua Cabanillasko arau subsidiarioen C sektoreko 5. exekuzio unitatean (2. poligonoko 1258.etik 1265.era bitarteko lurzatiak).

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duenak azter dezan eta epe horretan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio edo ohar guztiak aurkez ditzan. Ohartarazten da ezen, 35/2002 Foru Legearen 168.c) artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurreko epe horretan inork ez badu birzatiketa agiriaren aurkako alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Cabanillasen, 2018ko irailaren 7an.–Jarduneko alkatea, Laura Irañeta Gil.

Iragarkiaren kodea: L1811451