189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Alegazioak aurkezteko epea luzatzea, Bertizaranako
udalerriko 2018ko balorazio txostena onetsi ondoren

Bertizaranako Udalak, 2018ko maiatzaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Bertizaranako udal-mugarteko balorazio txostena; jendaurrean egoteko iragarkia 2018ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean, 2018ko uztailaren 4a arte.

Txostenak bizilagunendako duen garrantzia ikusirik, jendaurreko epea 2018ko urriaren 31 arte luzatzen da. Txostenaren balio berriak jakinaraziko zaizkie interesdunei, banan-banan eta emandako katastroko helbidean, egokiak iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak egin ditzaten.

Bertizaranan, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1811465