2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Plan Partziala Munetako UNC-2 unitatean. Behin betiko onespena
Allingo Udalak, 2018ko irailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Munetako UNC-2 unitatearen Plan Partziala, Echeverría Echeverría senideek sustatuta, Udal Planeko determinazioak osatu eta lerrokadurak eta sestrak zehazteko; horren xede da 8-A azpilurzatia hiru lurzatitan borondatez birzatitzea, familia bakarreko hiru etxe isolatu eraikitzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea.
Amillaon, 2018ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.
ERANSKINA
Plan partziala (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1811658