189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, Barañaingo Udalaren idazkari lanpostua aldi baterako
eta administrazio kontratu baten bidez betetzeko
eta ordezkapenetarako zerrenda bat osatzeko

Barañaingo Udalak, 2018ko irailaren 21eko Gobernu Batzarraren erabakiz, baldintzak onetsi ditu Barañaingo Udalaren idazkari lanpostua aldi baterako eta administrazio kontratu baten bidez betetzeko eta ordezkapenetarako zerrenda bat osatzeko.

Deialdi horren oinarriak eskura daude www.baranain.es eta www.baranain.es/eu webgunean eta Herritarren Arretarako Bulegoan (Barañaingo Udaletxeko plaza, z.g.).

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15eko 13:00etan bukatuko da.

Barañainen, 2018ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1811682