189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

643/2018 EBAZPENA, irailaren 18koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 284/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko agintzen duena. Hilario Izcue Paternain, Juana Martínez Soler eta Eliseo Izcue Paternain jaun-andreek aurkeztu zuten errekurtso hori, martxoaren 28ko 144/2018 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa partzialki baiesten duen maiatzaren 3ko 127/2018 Foru Aginduaren kontra; eta aipatutako 144/2018 Ebazpenaren bidez, berriz, Nafarroako Kontseiluaren irizpena eskatu beharrik gabe ezetsi zen haien eskaera, administrazio bidean berrikus zedin NILSAko zuzendari kudeatzaileak emandako autoa, Murugarrengo Kontzejuari 8.544,03 euro itzultzeko eskatzen ziona, “Hondakin uren hustubidea berritzea, hobia eta tratamendua” izeneko espedientean. Ebazpen honen bidez, halaber, interesdunak epatzen dira.

2018ko apirilaren 23ko idatzi baten bidez (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan 2018ko uztailaren 17an sartua), Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igortzeko 284/2018 administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Hilario Izcue Paternain, Juana Martínez Soler eta Eliseo Izcue Paternain jaun-andreek aurkeztu zuten errekurtso hori, martxoaren 28ko 144/2018 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa partzialki baiesten duen maiatzaren 3ko 127/2018 Foru Aginduaren kontra; eta aipatutako 144/2018 Ebazpenaren bidez, berriz, ezetsi egin zen NILSAko zuzendari kudeatzaileak emandako autoa administrazio bidean berrikusteko eskaera, hots, “Hondakin uren hustubidea berritzea, hobia eta tratamendua” izeneko espedientean Murugarrengo Kontzejuari 8.544,03 euro itzultzeko eskatzen ziona autoa berrikustekoa. Orobat eskatzen da interesdunak epatzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez (ekainaren 28ko 66/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua) eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 284/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Hilario Izcue Paternain, Juana Martínez Soler eta Eliseo Izcue Paternain jaun-andreek aurkeztu zuten errekurtsoa, martxoaren 28ko 144/2018 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa partzialki baiesten duen maiatzaren 3ko 127/2018 Foru Aginduaren kontra; aipatutako 144/2018 Ebazpenaren bidez, berriz, ezetsi egin zen NILSAko zuzendari kudeatzaileak emandako autoa administrazio bidean berrikusteko eskaera, hots, “Hondakin uren hustubidea berritzea, hobia eta tratamendua” izeneko espedientean Murugarrengo Kontzejuari 8.544,03 euro itzultzeko eskatzen ziona autoa.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Hilario Izcue Paternain, Juana Martínez Soler eta Eliseo Izcue Paternain jaun-andreei jakinaraztea, eta Nafarroako Toki Azpiegituren Sozietate Publikoa (NILSA) eta gainerako balizko interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko irailaren 18an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1811693