1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
544/2018 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Kantua espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena Berriozarko Udalaren “Francisco Casanova” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.
Ikusirik Raúl Maiza González jaunak, Berriozarko Udaleko alkate-udalburuak, herriko “Francisco Casanova” Musika Eskolan Kantua espezialitatea irakasteko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta irekitako espedientea.
Ikusirik, eskatutako espezialitate hori baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena.
Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Kantua espezialitatea inskribatzea Berriozarko Udalaren “Francisco Casanova” Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008748) ematen dituen irakasgaien atalean. Baimenak 2018ko ekainaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.
2. Une horretatik aurrera eskola horrek emanen dituen irakaskuntzak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira; irakasgai hauek, alegia:
a) Oinarrizko eskaintzan ezarririk daudenak, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. atalean ezarritako antolamenduari jarraikiz, instrumentu-praktikaren arloko honako espezialitate hauetan: Akordeoia, Baxu Elektrikoa, Bateria, Bonbardinoa, Klarinetea, Kantua, Zeharkako Flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Oboea, Pianoa, Saxofoia, Trikitia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Txistua eta Biolina.
b) Bestelako arloak, oinarrizko eskaintzan sartu gabeak (9.2 artikulua): Musika-hastapena Haurrentzat, 8 urtez azpiko ikasleentzat.
3. Gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.
4. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.
5. Ebazpen hau Berriozarko Udalari jakinaraztea, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 13an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.
Iragarkiaren kodea: F1810333