189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak abuztuaren 28an emandako 56E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da deialdi bat diru-laguntzak emateko toki entitateei, toki ekintzako taldeei, garapenerako laguntzako GKEei, herritarren elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei, 2019an Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatzeko eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, baita Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 413944.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 27an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1811092