1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1737/2018 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Ebazpen honen bidez aldatzen da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 504/2018 Ebazpena, apirilaren 26koa, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzea errazteko diru-laguntzetarako 200.000 euroko gastua baimentzen duena, 2018ko gastu aurrekontuko “Enpresa arruntek desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241105 partidaren kargura. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenak arautzen ditu diru-laguntza horiek.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 504/2018 Ebazpenaren bidez, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzea errazteko diru-laguntzetarako 200.000 euroko gastua baimendu zen, 2018ko gastu aurrekontuko “Enpresa arruntek desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241105 partidaren kargura.
Era berean, aipatu ebazpenean ezartzen zen 200.000 euro gehiago baimentzen ahalko zirela gehienez, baina, eraginkortasuna izateko, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 31. artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko zela. Hori gertatuz gero, kreditu gehikuntza bat izango zela aurreikusten zen, kredituaren sorrera baten ondorioz, Konferentzia Sektorialak sarrera handiagoak izateagatik.
Aurrekontuko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 202/2018 Ebazpenaren bidez, aurrekontu aldaketarako baimena ematen da, kredituaren sorreragatik. Sorreraren arrazoia izan da sarrera handiagoak izan direla SPEEk (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) egin duen ziurtagiriarengatik, 2018ko apirilaren 17ko Enplegu eta Lan Aferen Sektoreko Konferentziaren bilera egin eta gero.
Zehatz esateko, 2018ko gastu aurrekontuko “Enpresa arruntek desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241105 partidan 200.000 euroko kredituaren sorrera bat izan da.
Dagoen eskaera kontuan hartuz, erabaki da 200.000 euro gehiago jartzea aipatu diru-laguntzen deialdietarako.
Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpena, desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzen laguntzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena, aldatzea. Gastu-baimena da aldatuko dena, eta 200.000 euro gehiago bideratuko dira deialdi horietarako, 2018ko gastu aurrekontuko “Enpresa arruntek desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241105 partidaren kargura, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 382011 zenbakia duena.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2018ko ekainaren 28an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1811332