189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

688E/2018 EBAZPENA, irailaren 7koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariaren uztailaren 31ko 88E/2018 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Lakuntzako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak uztailaren 31n emandako 88E/2018 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Lakuntzako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen; hots, dokumentuko 8.1 planoa zuzenduta aurkeztea, ingurumen-ebaluazioan aztertutako arriskuen mugak adierazita.

Aipatutako dokumentua aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariaren uztailaren 31ko 88E/2018 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Lakuntzako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Lakuntzako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko irailaren 7an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

88E/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Lakuntzako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua

Lakuntzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Lakuntzako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza hau jartzea: udalak dokumentuaren 8.1 planoa zuzenduta aurkeztea hiru hilabeteko epean gehienez, eta ingurumen-ebaluazioan aztertutako arriskuen mugak adierazita, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b artikuluarekin bat; izan ere, akats bat izan da, eta muga horiek ez dira planoetan irudikatuta ageri, planoaren legendan zehatz-mehatz azaltzen diren arren.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena Lakuntzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 31n.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1811220