1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
119/2018 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, María Rosario Zubicoa Rodríguez andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Zentroko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela libreki erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. María Rosario Zubicoa Rodríguez andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Zentroko Bulegoko burua, kargutik kentzea.
2. Foru agindu hau interesdunari, Kontabilitate Zerbitzuari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko irailaren 19an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1811621