189. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5901/2018 EBAZPENA, irailaren 14koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Pilar Ferrero Peso izendatzen baita, bitarte baterako, Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko buru, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Pilar Ferrero Peso izendatzea, bitarte baterako, Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko buru, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

2. Ebazpen honek 2018ko irailaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau igortzea Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko irailaren 14an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F1811591