1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
117/2018 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Elena Orcaray Gascue andrea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Orokorraren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Abuztuaren 29ko 69/2018 Foru Dekretuaren bidez, abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretua aldatu zen, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuena, eta Kontabilitate Orokorraren Atala sortu.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, ezartzen du beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.
Espedientean daude bai Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren oniritzia, baita Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena ere.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Elena Orcaray Gascue andrea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Orokorraren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau interesdunari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko irailaren 13an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1811516