188. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 23an, 2018ko plantilla organikoan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia, 2018ko abuztuaren 3ko osoko bilkuran hartutakoa, eta aldaketa bera. Alegaziorik jaso ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsi da 2018ko plantilla organikoaren aldaketa, eranskinean ematen dena, eta xedatzen da haren testu osoa argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murillo el Fruton, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

FUNTZIONARIOEN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa: %31,88. Sarbidea: OL. Lan-egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila: C. Osagarriak: lanpostukoa: %18,35; mailakoa: %12. Sarbidea: OL. Lan-egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: E. Osagarriak: lanpostukoa: %13,77; mailakoa: %15; arrisku berezikoa: %10. Sarbidea: OL. Lan-egoera: hutsik.

Lanpostuen eta funtzionarioen zerrenda

Deiturak eta izena: Horcada López, Roberto. Kargua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu aitortuen data: 1984-02-01. Maila: A. Gradua: 6 (2017ko urtarrilaren 1az geroztik).

Deiturak eta izena: Murillo Fernández, Jesús Manuel. Kargua: administrari-ofiziala/diruzaina. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu aitortuen data: 1981-08-01. Maila: C. Gradua: 6 (2015eko abenduaren 1az geroztik).

Murillo el Fruton, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1811411