188. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2-4/2018 aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, 2-4/2018 aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2018 aurrekontu-aldaketa: kreditu berezia.

Kreditu berezia, idazkari kontu-hartzaile ordezkoa kontratatzeko gastuak finantzatzeko. Zenbatekoa: 10.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 10.000 euro.

3/2018 aurrekontu-aldaketa: kreditu berezia.

Kreditu berezia, belaunaldi berriko banda zabalerako obraren finantzaketa osatzeko. Zenbatekoa: 1.733,20 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 1.733,20 euro.

4/2018 aurrekontu-aldaketa: kreditu berezia.

Kreditu berezia, ikuztegi zaharra eta izotz putzua berreskuratu eta balioan jartzeko obraren finantzaketa osatzeko. Zenbatekoa: 16.941,24 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 16.941,24 euro.

Murillo el Fruton, 2018ko irailaren 13an.–Alkate udalburua, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1811410