188. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

629E/2018 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-txosten estrategikoa ematen duena Cordovillako (Galar) suhiltzaile etxearen eta heliportuaren Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketa xehakatuaren gainean, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak sustatua.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ingurumen ebaluazio estrategikoa behar duten planen eta programen aldaketa txikiei ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua egin behar zaie, proiektu sektorial horiek onestearekin batera edo lehenago.

Tramite substantiboarekin batera, ukitutako administrazioei eta interesdunei kontsultak egin zaizkie. Zehazki, Sustapen Ministerioko Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Gobernuaren Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñerriko Mankomunitateari egin zaie kontsulta, eta aldeko txostena jaso da kasu guztietan.

Proiektu sektorialaren aldaketaren xedea onetsitako proiektu sektorialean hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak ezartzea da, bertan azpiegitura eta instalazio berriak egin ahal izateko, suhiltzaile etxeko instalazioaren eremuaren barruan.

Suhiltzaile etxea Galarko udalerriko 1. poligonoko 364. lurzatian dago, Cordovillako hiri lurzoruaren barruan. Aldaketak ez du barne hartzen inolako eraikuntzarik edo azpiegiturarik. Lerrokadurak, sestrak eta instalazioen altuerak ezarri nahi dira, aeronautikoari buruzko araudiak eskatutako mugak kontuan hartuta. Ez dago jarduera-aldaketarik. Kontua suhiltzaile etxearen jarduerarekin loturiko etorkizuneko jarduketak sartzea besterik ez da; hortaz, ez da lurraldearen, ingurumenaren edo paisaiaren gaineko ukipen berririk espero.

Dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten da Cordovillako (Galar) suhiltzaile etxearen eta heliportuaren Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketa txiki bat dela, eta ez duela ingurumen ukipen nabarmenik sortuko, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz.

Ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura egoki bete dela kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Cordovillako (Galar) suhiltzaile etxearen eta heliportuaren Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketa xehakatua (Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak sustatua) ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduraren menpe ez jartzea, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz.

2. Aldeko ingurumen-txosten estrategikoa ematea Cordovillako (Galar) suhiltzaile etxearen eta heliportuaren Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketa xehakatuaren gainean, uste baita ez duela ingurumenaren gaineko eragin esanguratsurik sortzen.

3. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluak aurreikusten duenari jarraikiz, “ingurumen-txosten estrategikoaren aurka ezinen da errekurtsorik jarri, plan edo programa onesteko xedapen orokorraren aurka auzibidean jar daitezkeenei kalterik egin gabe, edota plan edo programa onesteko egintzaren aurka administrazio-bidean jar daitezkeenei kalterik egin gabe”.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Galar Zendeako Udalari eta Estrategiaren eta Lurralde Antolamenduaren Atalari.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 6an.–Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoko zuzendaria, Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren zuzendari nagusiaren ordez (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 316/2015 Foru Agindua aldatzen duen urriaren 25eko 380/2016 Foru Aginduaz baliatuz), Félix Armendáriz Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1810222