188. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

59/2018 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Foru Agindu honen bidez onesten dira onarpen ofiziala duten Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareak altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erosteko diru-laguntzetarako 2018ko deialdiaren oinarriak.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikitako Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua da eskumen hauek bere gain dituen erakunde autonomoa: gazteria; gazteentzako zerbitzuen eta jardueren garapena bultzatzea, gazteek gizartean parte hartzeko eta beren egoera alderdi guztietatik hobetzeko; genero berdintasuna; ohitura osasungarrien sustapena; balioak garatzea; gazteen arteko lankidetza eta elkartasuna; eta Nafarroako gazteen eskaerei erantzuten dieten gainerako arloak.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legeak honako hau dio “Gazteriaren arloko berariazko politikak” izeneko 14. artikuluan: “Gazteentzako informazioa eta aholkularitza, hau da, gazteei orientazioa eta aholkuak modu integralean ematea, horrela aukera gehiago sortuz eta garapen pertsonalerako erabaki libre eta arduratsuak hartzen lagunduz. Hori guztia gazteentzako informazio zerbitzu onartuen bitartez”.

Abuztuaren 22ko 109/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarea sortu eta arautu zen, eta onarpen ofiziala duten gazteentzako informazio zerbitzuek diru-laguntzetarako deialdian parte hartzen ahalko dutela ezarri zen.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak, bere 23. artikuluan, Plangintzaren eta Gazteriaren Behatokiaren Atalari esleitzen dio Nafarroako Gazteentzako Informazio Sarea edo/eta beste informazio eta parte-hartze programa batzuk kudeatzea.

Onarpen ofiziala duten Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarearentzako laguntza hori gauzatzeko, Gazteriaren Legean aurreikusirik baitago, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bidezkotzat jotzen du foru agindu bat onestea altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erosteko diru-laguntzak 2018an emateko araubidea ezartzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak jarritako helburuak betetzearren, beharrezkotzat jotzen da, halaber, onarpen ofiziala duten gazteentzako informazio zerbitzuek altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erosteko diru-laguntzen deialdia norgehiagokako araubidearen bitartez tramitatzea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak txosten bat aurkeztu du, Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareari eman beharreko laguntzen garrantzia baloratzen duena.

Hortaz, bidezko da foru agindu bat onestea Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarearentzako diru-laguntzen araubidea ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Onestea onarpen ofiziala duten Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareak altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erosteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko 2018ko deialdia, foru agindu honen I. eranskineko oinarriekin bat.

2. 49.464,82 euroko gastua (berrogeita bederatzi mila laurehun eta hirurogeita lau euro eta laurogeita bi zentimo) baimentzea ekipamendu horren erosketak eragindako gastuak zati batean ordaintzeko, honako partida ekonomiko hauen kargura:

–47.123,07 euro “(E) Toki entitateen menpeko Gazteentzako Informazio Sarerako diru-laguntza” izeneko A-50003-A52207609-232100 partida ekonomikoaren kargura.

–2.341,75 euro “Elkarteen menpeko Gazteentzako Informazio Sarerako diru-laguntza” izeneko A50003-A52207819-232100 partida ekonomikoaren kargura.

Partida horiek guztiak Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretakoak dira.

3. Foru agindu hau eta 1. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Gainerako eranskin eta inprimakiak www.deporteyjuventudnavarra.es/eu webgunean eskuratzen ahalko dira.

4. Foru agindu hau igortzea Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta atal horretako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2018ko irailaren 5ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

ERANSKINA

Oinarriak

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da onarpen ofiziala duen Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareak altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erosteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera, laguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira.

2. Helburua.

Diru-laguntza hauen helburua da onarpen ofiziala duten Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareari laguntzea, 2018an altzarien, tresnen eta material inbentariagarria erosteko gastuak osorik edo zati batean finantzatuz. Izan ere, onura publikokotzat jotzen da beren garapen pertsonalerako eta gizarte bizitzan txertatzeko eta bertan parte hartzeko behar duten informazioa eta orientazioa ematea gazteei. Beraz, eta kontuan hartuta informazioa sarearen bidez hedatzen dela, gazteentzako informazio bulego eta guneak izatea eta horien funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren altzariak eta materiala edukitzea onura publikoko kontua da.

3. Onuradunak.

3.1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren onarpen ofiziala duten gazteentzako informazio zerbitzuek (gazteentzako informazio bulego eta guneak) jasotzen ahalko dituzte deialdi honen xedeko diru-laguntzak, Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarea sortu eta arautzen duen abuztuaren 22ko 109/2005 Foru Dekretuarekin bat.

3.2. Entitate horiek baldintza hauek bete beharko dituzte diru-laguntza eskatzen den unean:

–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskaeraren inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahal da hori. (II. eranskina, 1. fitxa).

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, diru-laguntzaren eskabide-orrian bertan (deialdiaren II. eranskina) adierazi ahalko du baimena ematen diola Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari diru-laguntzaren ebazpen proposamena ematen denean egoera hori frogatzen duten datuak kontsulta ditzan.

3.3. Baldintza horiek betetzen direla frogatuko da deialdiaren II. eranskinaren bidez.

4. Aurrekontuko kreditua.

Deialdiari aurre egiteko erabilgarri dagoen aurrekontu osoa bi multzotan banatzen da:

–47.123,07 euro “(E) Toki entitateen menpeko gazteentzako informazio sarerako diru-laguntza” izeneko A-50003-A52207609-232100 partida ekonomikoaren kargura.

–2.341,75 euro “Elkarteen menpeko gazteentzako informazio sarerako diru-laguntza” izeneko A50003-A52207819-232100 partida ekonomikoaren kargura.

5. Kontzeptu diruz lagungarriak.

5.1. Foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten gazteentzako informazio bulego eta guneek altzari, tresna eta material inbentariagarrien erosketa-gastuen kontzeptuengatik eskuratzen ahalko dituzte diru-laguntzak.

Altzari eta tresna gastutzat joko dira honako material hauek eskuratzeak sortzen dituenak: mahaiak, aulkiak, apalategiak, armairuak, etab.

Halaber, material inbentariagarrien gastutzat hartuko dira ondasun suntsiezinak, esate baterako: orriak josteko makinak, arbelak, plastifikagailuak, birringailuak...

5.2. Diruz lagungarriak izateko, altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erostearen ondoriozko gastuak 2018an egin beharko dira, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

5.3. Deialdi honen esparrutik kanpo gelditzen dira ekipamendu informatikoa erostearen ondoriozko gastu guztiak (ordenagailuak, inprimagailuak, ekipamenduen eguneratzea, softwarea, gailu mugikorrak, telefonoak, argazki eta bideo makinak, USBak eta beste gailu digital batzuk).

6. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

6.1. Deialdiaren kreditu osoa bi multzotan banatzen da:

–Udal titulartasuneko gazteentzako informazio zerbitzuek altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erosteko diru-laguntzak. Diru-laguntza hauek, gehienez ere, 47.123,07 eurokoak izanen dira guztira.

–Erakundeen gazteentzako informazio zerbitzuek altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erosteko diru-laguntzak. Diru-laguntza hauek, gehienez ere, 2.341,75 eurokoak izanen dira guztira.

6.2. Udal titulartasuneko gazteentzako informazio zerbitzuentzako diru-laguntzari dagokionez, entitate eskatzaile bakoitzak altzariak, tresna eta material inbentariagarria erosteko jasoko duen gehieneko diru-laguntza kostuaren %100era artekoa izanen da, betiere gehieneko muga 2.000 euro izanda.

Elkarteen gazteentzako informazio zerbitzuentzako diru-laguntzari dagokionez, elkarte eskatzaile bakoitzak altzariak, tresna eta material inbentariagarria erosteko jasoko duen gehieneko diru-laguntza kostuaren %100era artekoa izanen da, betiere gehieneko muga 1.175 euro izanda.

6.3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, horietako bakoitzean aurkeztutako eskabide kopurua ikusita, ezarritako multzoetako bakoitzerako finkatutako dirua nahikoa ez bada aurreikusitako gehieneko diru-laguntzak emateko, diru hori diru-laguntzen onuradunen artean hainbanatuko da. Horretarako, aurreikusitako gehieneko zenbatekoak hainbanaketa aplikatzeko behar den ehunekoan murriztuko dira.

6.4. Nolanahi ere, diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu diruz lagundutako materialaren kostua.

7. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Diru-laguntzetarako eskaerak eta justifikaziorako agiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (http://www.navarra.es/home_eu/) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaeran adierazi beharko da jakinarazpenak baliabide telematikoen bidez jaso nahi direla, eta, horretarako, gaitutako helbide elektroniko bat eduki beharko da, 20. oinarrian ezarritako moduan lortuko dena.

7.3. Diru-laguntzetarako eskaera eta hasierako dokumentazioa Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, eta telematika zein aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

8. Eskaera eta dokumentazioa.

8.1. Laguntzak eskatzeko dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta aurkeztuko dira, zein bere izenarekin, ezarritako eranskinen arabera. Eranskin horiek eskura egonen dira bai Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bulegoetan bai webgunean: https://www.deporteyjuventudnavarra.es/eu. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

8.1.1. Eskabide-orri orokorra. Helbide elektroniko bat adieraziko da, eskaeran akatsik eginez gero balizko zuzenketa haren bidez eskatzeko. Laguntzak ematearen gaineko ebazpena ere helbide horretara igorriko da komunikazio gisa bakar-bakarrik (II. eranskina).

8.1.2. Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren ziurtagiria, frogatzen duena Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada egiaztapen hori NKGIk zuzenean egiteko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan.

8.1.3. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna izanen duena, frogatzen duena eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean dituela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada egiaztapen hori NKGIk zuzenean egiteko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.

8.1.4. Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, azaltzen duena entitateak ez duela urratzen Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan diru-laguntza publikoen onuradun izateko ezarritako debekurik. (II. eranskina, 1. fitxa).

8.2. Altzariak, tresneria eta material inbentariagarria erosteko eskaerekin batera, enpresa hornitzaileen aurrekontuak aurkeztuko dira, non azalduko baita erosi nahi den materiala (II. eranskina, 2. fitxa), eta erosketa 9.2 oinarrian zehaztutako balorazio irizpideei jarraituz egin dela justifikatzen duen txostena.

9. Diru-laguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

9.1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

9.2. 6. oinarrian ezarritako multzoetako bakoitzari (udal titulartasuneko gazteentzako informazio zerbitzuak eta elkarteen gazteentzako informazio zerbitzuak) dagozkion diru-laguntzetarako eskaerak honako irizpide hauen arabera baloratzen dira:

Erosketak beharrekin bat datoz eta egokiak dira. (5 puntu gehienez).

Ematen duten zerbitzuaren baldintzak hobetzen dira. (5 puntu gehienez).

9.3. 5 puntuko gutxieneko balorazioa gainditzen duten informazio zerbitzu guztiek diru-laguntza jasoko dute.

10. Antolaketa eta instrukzioa.

10.1. Diru-laguntza hauek emateko prozedura antolatu eta tramitatzeko organo eskuduna NKGIko Gazteriaren Zuzendariordetza izanen da.

10.2. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, aurkeztutako edo eskatutako dokumentuetako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die NKGIko Gazteriaren Zuzendariordetzak eskatzaileei. Entitate eskatzaileak gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen da errekerimendu hori.

10.3. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

10.4. Baztertu eginen dira epez kanpo aurkezten diren eskaera guztiak, baita datu faltsutuekin igortzen direnak ere.

11. Diru-laguntza emateko ebazpena.

11.1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak (Gazteriaren Zuzendariordetza), eskaeren ebaluazioa ikusita, ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek diru-laguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

Ebazpen proposamenak ondokoa edukiko du, gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda, lortutako balorazioaren hurrenkeran, eta eman beharreko laguntzaren zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanda. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak agertu beharko dira.

11.2. Diru-laguntzak emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea da. Ebazpena hilabeteko epean, gehienez ere, eman eta jakinaraziko zaie interesdunei, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek errekurtsoa jartzen ahalko dute, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

11.3. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura diru-laguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo urteetan ere diru-laguntza eskuratzeko.

12. Egindako jarduketa justifikatzeko epea eta modua.

Laguntzen onuradunek honako epe hauen barnean justifikatu beharko dute egindako jarduketa (diruz lagundutako gastuaren %100):

12.1. Beranduenez ere 2018ko azaroaren 16an, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (agiriak bereizita aurkeztuko dira, eta beren izenaren bidez behar bezala identifikatuta):

–Diru-laguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastuen faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. eta 7. oinarrietan ezarritakoari jarraikiz. Hartzekoduna, fakturaren/frogagiriaren zenbakia eta data, kontzeptua eta zenbatekoa jasoko dira.

–Jatorrizko fakturak (edo kopia konpultsatuak edo erkatuak) ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta, haiekin batera, ordainketaren ziurtagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean eta zenbaki berarekin aurkeztuak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko.

12.2. Udal titulartasuneko gazteentzako informazio bulego eta guneei dagokienez, dokumentazio horren ordez, toki entitateko idazkariak sinatutako eta alkate-udalburuak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla egiaztatzen duena (III. eranskina).

12.3. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

13. Diru-laguntza ordaintzea.

13.1. Frogagiriak aztertuta, Gazteriaren Zuzendariordetzak ordainketa egiteko ebazpen proposamena igorriko dio Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari. Bertan, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea dakarten baldintzak betetzen dituztela adieraziko da.

13.2. Ordaintzeko ebazpena Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eman eta jakinaraziko du gehienez ere 15 egun naturaleko epean, 12. oinarrian frogagiriak aurkezteko adierazten den azken egunetik hasita.

13.3. Gastu diruz lagungarriaren %100 justifikatzen ez bada, burutu den gastua zenbatean murriztu den, proportzio berean gutxituko da diru-laguntza. Horretarako, onuradunak edo entitate laguntzaileak betebeharrak ia osorik bete behar ditu, eta bere konpromisoak zalantzarik gabe betetzeko jarrera frogatu (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 35. artikulua).

13.4. Diru-laguntzak transferentzia bidez ordainduko dira, ordaintzeko ebazpena onetsi eta gero.

14. Betebeharrak.

14.1. Diru-laguntzaren onuradunek dirua nahitaez diru-laguntzaren helburuetarako erabili beharko dute, eta hala egin dela justifikatuko dute agirien bidez. Gainera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu eta erraztu beharko dituzte, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraituz.

14.2. Egiaztatu eta kontrolatzeko lanak bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatu bezala.

14.3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, diru-laguntzen onuradunek jasotako funtsak itzuli beharko dituzte.

15. Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak jasotzen dituzten zerbitzuek beste administrazio, entitate eta erakunde publiko edo pribatu batzuen laguntzak eta diru-laguntzak hartzen ahalko dituzte helburu eta xede beretarako, baina haiek, guztira, ezin izanen dute gastuaren %100 gainditu, barnean dela deialdi honetan oinarrituta emandako zenbatekoa.

Kontzeptu berberetarako laguntza bi erakundetatik edo gehiagotatik jasotzen duten zerbitzuek zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, alkate-udalburuak edo ordezkariak sinatua, diru-laguntza guztien batura egindako gastua baino txikiagoa dela adierazteko.

16. Ebazpenen publizitatea.

Deialdi honi loturik diru-laguntzak eman eta ordaintzeko ematen diren ebazpenak jendaurrean jarriko dira, informazioa emateko bakarrik, Gazteriaren Zuzendariordetzaren iragarki-taulan, bai eta https://www.deporteyjuventudnavarra.es/eu webgunean eta Nafarroako Gobernuaren Atariko Zerbitzuen Katalogoan ere.

17. Oinarriak onartzea.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.

18. Ez-betetzeak.

18.1. Deialdi honen arauetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren baimenik gabe diru-laguntzaren helburuak aldatzeak berekin ekarriko du diru-laguntza galtzea, jasotako dirua itzuli beharra Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta aurrerantzean helburu bereko edo bertsuko diru-laguntza eskaerak ez onartzea ere izan dezake ondorio, antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak galarazi gabe.

18.2. Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik betetzen dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

19. Gardentasun betebeharrak.

19.1. Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, entitate onuradunek gardentasun betebeharrak izanen dituzte, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren bidez arautuak (Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen foru dekretua).

19.2. Aurreko ataleko inguruabarrak ez gertatzeagatik entitate onuradunak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, horixe dioen aitorpena aurkeztu beharko du, deusetan galarazi gabe deialdia kudeatzeko unitateari egiaztatu eta ikuskatzeko esleitu zaizkion ahalmenak.

Aitorpen hori aurkeztuta ere, nahitaez onartu behar dira laguntza ematen duen organoaren egiaztapen lanak, eranskin honen 18. oinarrian ezarritakoak.

19.3. Atal honetan aipatzen den informazioa diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da. Telematika bidez aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari zuzendua.

19.4. Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, atal honetan agindutako informazioa ez aurkezteak onetsitako diru-laguntza ez ordaintzea ekarriko du berekin, eta, bidezko bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharra, Diru-laguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

19.5. Nolanahi ere, entitate onuradunek dokumentuak ez aurkezteko eskubidea izanen dute baldin eta haiek dagoeneko Foru Komunitateko Administrazioaren esku badaude (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikulua).

19.6. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, entitate onuradunak eman behar duen informazioan dauden datu pertsonalak jakinarazteko ez da beharrekoa izanen interesdunaren baimena, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian baimentzen baita.

19.7. Entitate onuradunek ematen duten informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez egonen da eskura, argitaratzen denetik hasita, eta gehienez ere 15 hilabetez, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen denetik. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

20. Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

20.1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (http://www.navarra.es/home_eu/) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

20.2. Deialdi honen prozeduraren barnean egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematika bidez eginen dira entitate eskatzaileen helbide elektroniko gaituaren bitartez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es/PC_init.action helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

21. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, honako hauei jarraikiz: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

22. Aplikatu beharreko legeria.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Iragarkiaren kodea: F1811150