188. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2018ko irailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Orbaizetan, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1811449