2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen
dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan (12. ordenantza).
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.
Noain Elortzibarren, 2018ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1811452