Iragarkia
188. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1751/2018 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak emana, lan kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko lehiaketarako deialdia egiten duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 31n hartutako erabaki baten bidez onetsi zen Irakasle eta Ikertzaileen 2017ko Lan Publikoaren Eskaintza. Eskaintzan, besteak beste, kontratupeko irakasle doktore izateko 10 lanpostu zeuden, zeinak Estatuaren 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legeko 19.Bat.6 artikuluan ezarritako egonkortze tasa aplikatzearen ondorio baitira.
Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 8an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen kontratupeko irakasle doktoreen lanpostu hauen deialdia: 4582, 4585, 4587, 4595, 4596, 4597, 4598, 4601, 4603 eta 4606.
Ikusirik Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 48. artikulua eta hurrengoak, unibertsitateak irakasleen eta ikertzaileen lan-kontratazioa egiteko gaitzen dituztenak.
Kontuan izanik 2009ko apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle eta ikertzaileen araubidea arautzen duena, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa prozesuak arautzen dituen arautegia, 2016ko irailaren 7ko Gobernu Kontseiluak onetsi zuena.
Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Lehiaketarako deialdia egitea, kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko, ebazpen honetako I. eranskinean dauden eta ebazpenaren zati diren oinarriekin bat etorriz.
Bigarrena.–Deialdi honen III. eranskin moduan eransten den eta deialdiaren parte den Kontratazio Batzordea osatzen duten kideak izendatzea.
Hirugarrena.–Irakasleen kontratazioak sortutako gastua 2019ko Aurrekontuetako I. Kapituluan xede horretarako aurreikusita dauden partidei egotziko zaie.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau helaraztea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusira, ukitutako saileko zuzendariari, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako Errektoreordetzara eta kontuhartzaileari.
Seigarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, zilegi da, aukeran, berraztertze errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako arlo bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere ebazpen hau jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2018ko irailaren 10ean.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.
I. ERANSKINA
Oinarriak
Lehenengoa.–Deialdia.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak, Unibertsitateen Lege Organikoak, 2015eko ekainaren 24ko 1042/2015 Ebazpenak (Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza taldearen egitura orokorra eta funtzioak onesten dituena) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa prozesuak arautzen dituen arautegiak ezartzen dutenarekin bat etorriz, deialdia egin du II. eranskinean aipatutako kontratupeko irakasle doktorearen lanpostuak kontratatzeko.
Bigarrena.–Lehiaketa arautzea.
Deialdi hau eta bere oinarriak arau hauek ezarritakoak zuzenduko ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuek, apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle eta ikertzaileen araubidea arautzen duenak, 2016ko irailaren 7ako Gobernu Kontseiluak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen arautegiak, eta ordezko moduan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (laugarren oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean azalduko dira, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan agertzen direnak.
Hirugarrena.–Izangaien betekizunak.
1.–Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) 16 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.
b) Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala egiaztatuta egotea kontratupeko irakasle doktoreen lanpostuetarako edo unibertsitateko edozein irakaskidegotako lanpostuetarako.
c) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
d) Ez egotea bereizirik edozein administrazio publikotako zerbitzutik diziplinako espedientea dela kausa, ez egotea funtzio publikoak betetzeko ezgaitua, edo irakaskuntzarekin bateraezinak diren karguak edo funtzioak betetzea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izango da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.
e) Lehiaketaren xede den lanpostuan eskatzen diren hizkuntza ezagutzak.
f) Izangaiak Europar Batasunekoak ez badira, Espainian legez bizitzea.
2.–Deialdi bakoitzeko betekizunak eskaerak aurkezteko epearen barruan eta kontratuak irauten duen bitartean bete behar dira.
Laugarrena.–Eskaerak.
Parte hartzeko eskabideak eta seigarren oinarrian lotutako dokumentazioa aurkezteko epea hamar lanegunekoa izango da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Eskabidearen eta curriculum vitaearen ereduak helbide honetan daude: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasleentzako-lehiaketa?languageId=100001.
Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.
Eskaera posta-bulego batean aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian eginen da, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistroetako batera bidali aurretik posta zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezazkioten.
Bosgarrena.–Parte hartzeko tasak.
1.–Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko behar diren zerbitzuak emategatiko tasa 41,60 eurokoa izango da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.
Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta honako hau adieraziko: “Lan kontratupeko irakasle doktoreen lehiaketa 2018”, eta izangaiaren izena.
2.–Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
a) %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.
b) Hautaproben deialdiaren iragarkia argitaratu baino lehenago gutxienez hilabete batez lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak, betiere izena emateko epean inolako lan eskaintza egokiri uko egin ez badiote, eta lanbide-sustapeneko, prestakuntzako edo birmoldatze jardueretan parte hartzeari uko egin ez badiote salbu eta justifikaturiko arrazoiengatik. Hori egiaztatzeko, ziurtagiria aurkeztuko behar den enplegu-bulegoan. Halaber, beharrezkoa da lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea hilabetean.
3.–Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, laugarren oinarrian ezarritako aurkezpen epearen barruan tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.
4.–Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztea.
Seigarrena.–Dokumentazioa.
1.–Izangaiak dokumentazio hau aurkeztuko dute onartuak izateko eskaerarekin batera:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.
b) Doktore tituluaren fotokopia.
c) Kalitatea Egiaztatu eta Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak jardueraz emandako ebaluazio positiboaren egiaztagiriaren fotokopia.
d) Bosgarren oinarriak aipatzen duen tasa ordaindu delako egiaztagiria.
e) Euskarazko hizkuntza gaitasuna eskatzen duten lanpostuetarako: EGA titulua edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren titulazio ofizial baliokidea edo Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz irakasteko hizkuntza gaitasunaren akreditazioa. Gobernu Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean hartutako Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, euskarazko hizkuntza gaitasuna agirien bidez frogatu ezin duten izangaiek eskaera egin beharko dute beren euskararen ezagutza maila proba baten bidez egiaztatzeko. Proba Euskararen Ezagutza Balioesteko Batzordeak egingo du. Izangai horiek helbide honetan dagoen eskabidea bete behar dute:
https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasleentzako-lehiaketa?languageId=100001.
2.–Nafarroako Foru Erkidegoan ofizialak diren hizkuntzetan aurkeztu ez diren betekizunen egiaztagiriak zinpeko itzultzailearen itzulpenarekin batera aurkeztuko dira.
Zazpigarrena.–Izangaiak onartzea.
1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere 10 eguneko epean, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko web ofizialean, deitutako lanpostu bakoitzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eta, azken kasu honetan, baztertzeko arrazoiak azalduko dira. Zerrenda horiekin batera, euskara proba egiteko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko da, bai eta proba zein leku, egun eta ordutan egingo den ere. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
2.–Seigarren oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izango dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea edo sarbide-tasak ez ordaintzea.
3.–Baztertutako edo azaldu gabeko izangaiek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa egin eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.
Behin-behineko zerrendan ez dauden izangaiek eskaeraren kopia bat bidali behar dute recursos.humanos.pdi@unavarra.es helbide elektronikora, eskaneatuta, erregistroan eman zitzaion sarrera-zigiluarekin, lehenagoko atalean ezarritako epean. Hala egiten ez badute, behin betiko baztertuak izango dira eta ez dute proba egingo.
4.–Eskaerak osatzeko eta zuzentzeko epea bukaturik, Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.
5.–Lehiaketako onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inolaz ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo partikularrak betetzen dituztela. Kontratatzeko deia jasotzen duten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.
6.–Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietako errektoreordeak sailari jakinaraziko dio, eta arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko da.
7.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.
Zortzigarrena.–Kontratazio batzordea.
1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen arautegiko 13. artikuluak ezartzen dituen Kontratazio Batzordeek epaituko dute lehiaketa. Kontratazio Batzordeen osaera ebazpen honen III. Eranskinean dator.
2.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, organo kolegiatuei buruz ezarritakoak, arautuko ditu Batzordeak. Aipaturiko legeko 28. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, Batzordeko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Lege horretako 29. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu egoera horietako bat gertatzen denean.
3.–Kontratazio Batzordeko buruak, gainerako batzordekideekin kontsultatu eta gero, informazio hau jakinaraziko die interesdunei, gutxienez ere hamabost egun naturaleko aurrerapenaz:
–Kontratazio Batzordea non, noiz eta zer ordutan eratuko den, gehienez ere hiru hilabeteko epean, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita. Eratzen den unean, Kontratazio Batzordeak finkatu eta jendaurrera zabalduko ditu izangaien balioespena egiteko erabiliko dituen irizpideak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautatze-prozesuak arautzen dituen Arautegiaren I. Eranskineko kontratazio-baremoaren arabera (hamargarren oinarrian dago josota).
–Lehiaketan parte hartzeko onartuak izan diren izangaien aurkezpen-ekitaldia. Ekitaldi horretan, izangaiek, hiru kopiatan, lehiaketako xedea den lanpostuaren jakintza-arloko irakasgai baten programa zehaztua aurkeztuko diote Kontratazio Batzordeari, bere barnean honako hauek edukiko dituena: gaitegia, bibliografia, irakaskuntzaren helburuak eta metodologia, bai eta curriculum vitae agiria, egindako ikerketa-lanak eta izangaiak egin nahi duen ikerketa-jardunaren proiektua ere. Halaber, Kontratazio Batzordeak lehen probarako dei egingo die izangaiei. Deialdiak zehaztuko du proba zer toki, egun eta ordutan egingo den. Lehiatzaile bat baino gehiago badira, proba egiteko hurrenkera zozketatu egingo da. Azkenik, probarako deialdia eta proba egiteko hurrenkera argitaratuko dira.
Bederatzigarrena.–Hautaketa prozedura.
1.–Izangaiak hautatzeko prozesuak bi aldi hauek edukiko ditu:
a) Lehen proban, gehienez ere ordubete iraungo duen ahozko azalpena egingo da Kontratazio Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida izango da berarekin honako hauei buruz: izangaiaren curriculum vitae agiria, irakaskuntza proiektua eta aurkeztutako ikerketa-proiektua.
Lehen proba bukatuta, Kontratazio Batzordeko kide bakoitzak Batzordeko buruari txosten arrazoitu bat emango dio, izangai bakoitzak azaldu dituen curriculum vitae agiria, eta irakaskuntza- eta ikerketa-proiektuak balioesteko, eta zenbakizko puntuak emango zaizkio. Eskatutako gutxieneko puntuazioa edo handiagoa lortu duten eta bigarren proba egingo duten lehiatzaileen zerrenda ordenatua onetsiko du Kontratazio Batzordeak. Lehen probako emaitzak argitaratu ondoren, Kontratazio Batzordeak argitaratuko du noiz, non eta zer ordutan egingo den bigarren proba.
b) Bigarren proban, gehienez ere ordubete iraungo duen ahozko azalpena egingo da Kontratazio Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida izango da berarekin, izangaiak bere irakaskuntza-proiektuan aurkeztutako eta berak hautatutako gai bati buruz. Kontratazio Batzordeak izangai bakoitzaren balioespen arrazoitua egingo du, eta zenbakizko puntuak esleituko dizkio.
2.–Bi probetako puntuazioak batu eta gero, lehiatzaileek baremoa aplikatuta lortu dituzten kalifikazioen zerrenda ordenatu bat egingo du Batzordeak. Berdinketarik balego, Kontratazio Batzordeko kideek bozketa bat egingo dute hurrenkera erabakitzeko; bozketa horretan berdinketarik badago, batzordeburuaren kalitateko botoak erabakiko du.
Hamargarrena.–Baremoa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen arautegiko I. Eranskinak kontratazio baremo hau ezartzen du:
1. Ahozko lehen proba: 80 puntu, gehienez ere. Gutxienez 40 puntu lortzen ez dituzten lehiatzaileak baztertu egingo dituzte.
Jardueraren eta lanpostuko eskakizunen arteko harremanari dagokionez, elementu hauek balioetsiko dira:
a) Ikerketa-lanak eta zientziaren arloko argitalpenak (gehienez 30 puntu).
b) Unibertsitateko irakaslanak, behar bezala egiaztaturik kontratuaren bidez eta jarduera balioesteko txostenaren bidez (gehienez 20 puntu).
c) Irakaskuntza-proiektua (gehienez 10 puntu).
d) Ikerketa-proiektua (gehienez 10 puntu).
e) Beste merezimendu batzuk (gehienez 5 puntu). Atal honetan, Batzordearen irizpidearen arabera, hauek balioetsiko dira: unibertsitatetik kanpo egindako lana, hizkuntzak, jasotako berezitasun ikastaroak, beste titulazio batzuk, bekak, sariak eta lehiakideak ematen duen beste edozein datu.
f) Unibertsitateko Irakaskidegoetarako egiaztapena izatea: 5 puntu.
Batzordekide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak, eta proba honetako puntuazioa izangai bakoitzari ematen zaion puntuazioaren batezbesteko aritmetikoa izango da.
2. Ahozko bigarren proba: 20 puntu gehienez ere. Irizpide orokor gisa, bai azaldutako edukiak bai azalpenaren beraren irakaskuntza-kalitatea balioetsiko dira. Gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten lehiatzaileak bazterturik geldituko dira.
Batzordekide bakoitzak balioetsiko ditu izangaiak egindako azalpena, eta proba honetako puntuazioa izangai bakoitzari ematen zaion puntuazioaren batezbesteko aritmetikoa izango da.
3. Azken puntuazioa bi probetako puntuazioen batura izango da.
Hamaikagarrena.–Kontratazio proposamena.
1.–Bigarren proba egiten denetik 7 egun balioduneko epean gehienez ere, Kontratazio Batzordeak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda ordenatua eta kontratazio proposamena, eta proposamena jakinaraziko dio Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeari. Argitaratze horrek, ondorio guztietarako, interesdunei egiten zaien jakinarazpenaren balioa edukiko du.
2.–Kontratazio Batzordeak aukera du lanpostua hutsik geratzeko proposamena egiteko, lanpostuaren baremo espezifikoa aplikatu eta izangaietako inork ez duenean lortzen eskatzen den gutxieneko puntuazioa.
3.–Kontratazio proposamena eginez emango zaio amaiera Kontratazio Batzordearen jarduerari.
Hamabigarrena.–Kontratazio proposamenaren aurkako erreklamazioak.
1.–Interesdunentzat zilegi da Kontratazio Batzordearen kontratazio-proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hamar egun balioduneko epean, proposamena jendaurrean jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Erreklamazioa tramitera onartuz gero, dei guztiak etengo dira hautaketa prozesuaren behin betiko ebazpena eman arte.
2.–Zenbait jakintza arlotako unibertsitateko zazpi katedradunek osatutako Erreklamazio Batzorde batek balioetsiko ditu kontratazio-proposamenaren aurkako erreklamazioak. Irakasle hauek Gobernu Kontseiluak aukeratuko ditu, eta irakaskuntzan, ikerketan eta kudeaketan esperientzia handia edukiko dute. Batzordeburua eta idazkaria nor diren ere Gobernu Kontseiluak esanen du.
3.–Erreklamazio Batzordeak lehiaketari buruzko espedientea aztertuko du, lehiatzaileen aukera-berdintasunaren printzipioak eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua berma daitezen. Erreklamazioaren bidez aurkatutako kontratazio-proposamena egin zuten batzordekideei eta lehiaketan parte hartu zuten izangaiei entzungo die Erreklamazio Batzordeak.
4.–Erreklamazio Batzordeak aukera du erreklamazioaren jomuga izan den kontratazio-proposamena berresteko edo ez berresteko, erreklamazioa jarri eta hiru hilabeteko epean gehienez ere. Erreklamazio Batzordeak ez badu erreklamatutako proposamena berresten, prozedura akatsa egin zen unera itzultzea aginduko da, eta Kontratazio Batzordeak beste kontratazio-proposamen bat egin beharko du, Erreklamazio Batzordeak ezartzen dituen irizpideak oinarritzat hartuta.
Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
5.–Erreklamazio Batzordearen ebazpenak lotesleak dira errektorearentzat.
Hamahirugarrena.–Behin betiko kontratazio proposamena.
Behin betiko kontratazio proposamena daukan errektorearen ebazpenak hautaketa-prozesua amaitzen du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean jarriko da. Argitaratze horrek, ondorio guztietarako, interesdunei egiten zaien jakinarazpenaren balioa edukiko du.
Ebazpen horrek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka zilegi da administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
Hamalaugarrena.–Kontratuak formalizatzea eta izenpetzea.
1.–Bost egun balioduneko epean, behin betiko kontratazio proposamena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, lanpostua eskuratu dutenek ondoren zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Giza Baliabideen Zerbitzuan, dagokien kontratua formalizatu ahal izateko:
a) Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko afiliazio-txartelaren fotokopia, bidezko denean.
b) Bankuko datuak nomina sartzeko.
c) Bateraezintasunik ez izatearen aitorpena.
2.–Ezarritako epean, ezinbesteko arrazoirik egon ezean, agiriak aurkezten ez dituztenek edo, agiriak azterturik, lanpostua betetzeko eskatzen den betebeharreko baldintzaren bat betetzen ez dutenek kontratatuak izateko eskubidea galduko dute.
3.–Arautegi honen eta dagozkion deialdien ondorio den lan-kontratua Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikuluak eta ondorengoek ezartzen dutenaren mende egongo da.
4.–Kontratuak idatziz egingo dira dagozkien ereduetan. Kontratua izenpetzea norberarena eta besterenezina da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuan egingo da. Kontratua lanean hasi baino lehen izenpetuko da, 10 egun naturaleko gehieneko epean, lanpostuaren ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Kontratua izenpetzen ez bada aipatzen den epean, interesdunak lanpostuari uko egiten diola ulertuko da. Hala gertatzen bada, Kontratazio Batzordeak proposatzen duen ordezkoen zerrendan hurrengoa dagoen izangaiari deituko zaio, eta honek epe berdina edukiko du kontratua gauzatzeko.
Hamabosgarrena.–Norberaren Datuak Babestea.
Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (BOE 298 zk., abenduaren 14koa) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa, irakaskuntzaren eta ikerketaren kudeaketa, langileen parte-hartzea kudeatzea Unibertsitateko zerbitzuetan eta ekitaldietan, bai eta izangaien parte-hartzea kudeatzea ere hautaketa-prozesuetan. Zilegi izango da fitxategi horretan jasotako datuak erabiltzea, historiaren, estatistikaren edo zientziaren arloko helburuetarako.
Datu pertsonalak tratatzeko babes maila ezarrita dago Norberaren Datuak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko arautegia onesten duen 2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan.
Interesdunentzat zilegi da sarbidea izateko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzea, Datuak Babesteko Lege Organikoak ezartzen duena betetzeko. Eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari zuzenduko zaizkio (Arrosadiko campusa, z.g., Soforak eraikina, 31006, Iruñea).
Oharra: oinarri hauen gaztelaniazko testuan genero maskulinoan azaldu arren, ulertuko da, halaber, genero femeninoan eginak direla, izendapenak nori eragiten dion, pertsona horren sexuaren arabera.
II. ERANSKINA
Lanpostu zk.: | 4582 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Osasun Zientziak |
Jakintza-arloa: | Erizaintza |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Ikerketa Erizaintzan |
Lanpostu zk.: | 4585 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Ekonomia |
Jakintza-arloa: | Analisi Ekonomikoaren Hastapenak |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Mikroekonomia |
Lanpostu zk.: | 4587 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Estatistika, Informatika eta Matematika |
Jakintza-arloa: | Estatistika eta Ikerketa Operatiboa |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Estatistika eta Ikerketa Operatiboa |
Lanpostu zk.: | 4595 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Ingeniaritza |
Jakintza-arloa: | Ingeniaritza Mekanikoa |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Robot paraleloen zinematika |
Hizkuntza-eskakizuna: | Gaztelania / Euskara |
Lanpostu zk.: | 4596 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Ingeniaritza |
Jakintza-arloa: | Makinak eta Motor Termikoak |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Hozkuntza termoelektrikoa |
Lanpostu zk.: | 4597 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Ingeniaritza |
Jakintza-arloa: | Ingeniaritza Mekanikoa |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Gorputz Anitzeko sistemen identifikazioa. |
Hizkuntza-eskakizuna: | Gaztelania / Euskara |
Lanpostu zk.: | 4598 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura |
Jakintza-arloa: | Landare Ekoizpena |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Belarkien Laborantzen Ekoizpenerako Teknologia |
Lanpostu zk.: | 4601 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Ingeniaritza |
Jakintza-arloa: | Ingeniaritzaren Adierazpen Grafikoa |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Lurraren Irudikapen Grafikoa eta Ingeniaritzan dauzkan aplikazioak |
Lanpostu zk.: | 4603 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Giza eta Hezkuntza Zientziak |
Jakintza-arloa: | Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Aniztasuna eta inklusioa |
Lanpostu zk.: | 4606 |
Irakaskidegoa: | Kontratupeko irakasle doktorea. 1. mota |
Saila: | Zientziak |
Jakintza-arloa: | Ingeniaritza Kimikoa |
Irakaskuntza-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
Ikerketa-eskakizuna: | Jakintza-arloarena |
III. ERANSKINA Lanpostu zk.: 4582 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Antonio Martín Duce | Katedraduna | Alcalá |
Batzordekide idazkaria | Francisco Guillén Grima | Katedraduna | NUP |
2. batzordekidea | Cristina Blanco Fraile | Titularra | Kantabria |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | Luis Alberto Moreno Aznar | Katedraduna | Zaragoza |
Batzordekide idazkaria | Juan Manuel Casas Fernández de Tejerina | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Isabel Del Puerto Fernández | Titularra | Gaztela-Mantxa |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | Miguel Richart Martínez | Katedraduna | Alacant |
Batzordekide idazkaria | Gregorio Tiberio López | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Concepción Germán Bes | Titularra | Zaragoza |
Lanpostu zk.: 4585 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Jesús David Pérez Castrillo | Katedraduna | Bartzelonako Autonomoa |
Batzordekide idazkaria | Penélope Hernández Rojas | Titularra | Valentzia |
2. batzordekidea | José Enrique Vila Gisbert | Titularra | Valentzia |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | M. Paz Espinosa Alejas | Katedraduna | EHU |
Batzordekide idazkaria | Ilaski Barañano Mentxaka | Titularra | EHU |
2. batzordekidea | Javier Arín Aguirre | Titularra | EHU |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | Jordi Massó Carreras | Katedraduna | Bartzelonako Autonomoa |
Batzordekide idazkaria | Montserrat Viladrich Grau | Katedraduna | Lleida |
2. batzordekidea | Ricardo Arlegi Pérez | Titularra | NUP |
Lanpostu zk.: 4587 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Javier Montero de Juan | Katedraduna | Madrilgo Konplutentsea |
Batzordekide idazkaria | Ángel Alcalá Hernández | Titularra | Salamanca |
2. batzordekidea | Luis Ambrosio Flores | Titularra | Madrilgo Politeknikoa |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | María Enriqueta Vercher González | Katedraduna | Valentzia |
Batzordekide idazkaria | María Isabel Parra Arévalo | Titularra | Extremadura |
2. batzordekidea | José Rodríguez Avi | Titularra | Jaén |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | Juan Antonio Cuesta Albertos | Katedraduna | Kantabria |
Batzordekide idazkaria | Rafael Pérez Ocón | Katedraduna | Granada |
2. batzordekidea | Arthur Richard Pewsey | Titularra | Extremadura |
Lanpostu zk.: 4595 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Vicente Mata Amela | Katedraduna | Valentziako Politeknikoa |
Batzordekide idazkaria | Jesús María Pintor Borobia | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Mauro Malvè | Titularra | NUP |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | José Antonio Sánchez Galíndez | Katedraduna | EHU |
Batzordekide idazkaria | Jesús Zurita Gabasa | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Fernando Viadero Rueda | Katedraduna | Kantabria |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | José Luis Ocaña Moreno | Katedraduna | Madrilgo Politeknikoa |
Batzordekide idazkaria | David Astrain Ulibarrena | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Cristina Castejón Sisamón | Titularra | Carlos III |
Lanpostu zk.: 4596 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Luis Miguel Romeo Giménez | Katedraduna | Zaragoza |
Batzordekide idazkaria | David Astrain Ulibarrena | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Luis María Serra de Renobales | Katedraduna | Zaragoza |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | José María Sala Lizarraga | Katedraduna | EHU |
Batzordekide idazkaria | José Antonio García Lorente | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Ramón Cabello López | Katedraduna | Jaume I |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | M. Carmen Martín González | Katedraduna | Valladolid |
Batzordekide idazkaria | Antonio Rodríguez García | Kontratupeko doktorea | NUP |
2. batzordekidea | César Rubén Chamorro Camazón | Katedraduna | Valladolid |
Lanpostu zk.: 4597 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Vicente Mata Amela | Katedraduna | Valentziako Politeknikoa |
Batzordekide idazkaria | Jesús María Pintor Borobia | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Mauro Malvè | Titularra | NUP |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | José Antonio Sánchez Galíndez | Katedraduna | EHU |
Batzordekide idazkaria | Jesús Zurita Gabasa | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Fernando Viadero Rueda | Katedraduna | Kantabria |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | José Luis Ocaña Moreno | Katedraduna | Madrilgo Politeknikoa |
Batzordekide idazkaria | David Astrain Ulibarrena | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Cristina Castejón Sisamón | Titularra | Carlos III |
Lanpostu zk.: 4598 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Xavier Pons Domenech | Katedraduna | Lleida |
Batzordekide idazkaria | José Bernardo Royo Díaz | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | María Asunción Usón Murillo | Titularra | Zaragoza |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | Luis Alfonso Gil Sánchez | Katedraduna | Madrilgo Politeknikoa |
Batzordekide idazkaria | Rosa María Canals Tresserras | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Carlos Cantero Martínez | Katedraduna | Lleida |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | María Elena González Benito | Katedraduna | Madrilgo Politeknikoa |
Batzordekide idazkaria | Ignacio Irigoyen Iriarte | Kontratupeko doktorea | NUP |
2. batzordekidea | Jaume Lloveras Vilamanyà | Katedraduna | Lleida |
Lanpostu zk.: 4601 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Félix Sanz Adán | Katedraduna | Errioxa |
Batzordekide idazkaria | Jesús Álvarez Mozos | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Marta Benito Amurrio | Titularra | NUP |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | Guillermo Peris Fajarnes | Katedraduna | Valentziako Politeknikoa |
Batzordekide idazkaria | Pedro Luis Gonzaga Vélez | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Miguel Ángel Torres Portero | Titularra | Zaragoza |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | Javier Ignacio Muniozguren Colindres | Katedraduna | EHU |
Batzordekide idazkaria | Silvia Arazuri Garín | Titularra | NUP |
2. batzordekidea | Jacinto Santamaría Peña | Titularra | Errioxa |
Lanpostu zk.: 4603 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Teresa Susinos Rada | Katedraduna | Kantabria |
Batzordekide idazkaria | Juan José Leiva Olivencia | Titularra | Málaga |
2. batzordekidea | Ascensión Palomares Ruiz | Katedraduna | Gaztela-Mantxa |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | M. Ángeles Balsells Bailon | Katedraduna | Lleida |
Batzordekide idazkaria | Encarnación Soriano Ayala | Titularra | Almería |
2. batzordekidea | Natalia González Fernández | Kontratupeko doktorea | Kantabria |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | M. Mercedes Gisbert Cervera | Katedraduna | Rovira i Virgili |
Batzordekide idazkaria | Inmaculada Aznar Díaz | Titularra | Granada |
2. batzordekidea | Rosa García Ruiz | Kontratupeko doktorea | Kantabria |
Lanpostu zk.: 4606 |
KARGUA | IZENA | KIDEGOA | UNIBERTSITATEA |
Batzorde titularra | |||
Batzordeburua | Laureano Jiménez Esteller | Katedraduna | Rovira i Virgili |
Batzordekide idazkaria | Luis María Gandía Pascual | Katedraduna | NUP |
2. batzordekidea | Carlos Téllez Ariso | Katedraduna | Zaragoza |
Ordezko 1. batzordea | |||
Batzordeburua | Miguel Ángel Gutiérrez Ortiz | Katedraduna | EHU |
Batzordekide idazkaria | Rafael Bilbao Duñabeitia | Katedraduna | Zaragoza |
2. batzordekidea | Jesús Arauzo Pérez | Katedraduna | Zaragoza |
Ordezko 2. batzordea | |||
Batzordeburua | José María Arandes Esteban | Katedraduna | EHU |
Batzordekide idazkaria | Joaquín Quesada Medina | Titularra | Murtzia |
2. batzordekidea | María Cruz Arzamendi Manterola | Katedraduna | NUP |
Iragarkiaren kodea: F1811576
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
