186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, hiru ekonomialari lanpostu oposizio bidez betetzeko Iruñeko Udalaren eta Udal Hirigintza-Gerentziako erakunde autonomoaren zerbitzuan aritzeko. II. eranskinaren aldaketa

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko irailaren 11n egindako bilkuran:

“Oharturik akats bat dagoela Iruñeko Udalaren eta Udal Hirigintza-Gerentziako Erakunde Autonomoaren zerbitzurako hiru ekonomialari lanpostu oposizio bidez betetzea xede duen eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko uztailaren 30ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zuen deialdiaren II. Eranskinean, non gaitegia jasotzen baita, II. Eranskina aldatzea ERABAKI DA, honako testu honekin bat:

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

I. zatia.

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

3.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

4.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

5.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Toki Ogasunak arautzen dituena.

6.–13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Tributuei buruzkoa.

7.–177/2001 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketa onesten duena.

8.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan.

9.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitatearen Instrukzio Orokorrari buruzkoa.

10.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako toki entitateen aurrekontu-egitura onesten duena.

11.–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. Zerga-arauen aplikazioa Nafarroako toki-erakundeetan.

12.–27/2013 Legea, abenduaren 27koa, Toki Administrazioaren arrazionalizazioari eta jasangarritasunari buruzkoa. Lehen artikulua, bigarren artikulua eta bigarren xedapen gehigarria: Nafarroako Foru Erkidegoan aplikatu beharreko araubidea.

13.–Iruñeko Udalaren Aurrekontua betetzeko oinarriak.

14.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

15.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen erregelamendua onesten duena.

16.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

17.–887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena.

18.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

19.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginari buruzkoa.

20.–11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa.

21.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzkoa.

22.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako.

23.–33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, emakumeen eta gizonen Aukera Berdintasuna sustatzeari buruzkoa.

II. zatia.

1.–Aurrekontua. Kontzeptua eta edukia. Aurrekontuen printzipio klasikoak eta haien krisia. Aurrekontu-teknikak: aurrekontu administratibotik aurrekontua egiteko teknika modernoetara. Zero oinarriko aurrekontua.

2.–Gastu publikoaren eragina eta banaketa-ondorioak. Gastu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia: kontzeptua eta analisirako teknikak.

3.–Diru-sarrera publikoak. Sailkapen-irizpideak. Prezioak eta enpresa publikoa. Prezio publikoak eta tasak. Kontribuzio bereziak. Zerga: kontzeptua eta bereizgarriak. Zerga motak. Zergen osagai diren elementuak.

4.–Zergapetzearen printzipioak. Mozkinaren printzipioak eta ordaintzeko gaitasuna. Ekitatearen ikuspegia zergapetzeari dagokionez. Zergapetzearen eragina.

5.–Zergapetzea eta efizientzia ekonomikoa. Zergapetze optimoa: efizientzia eta ekitatea. Zergapetzea eta pizgarriak.

6.–Zerga-sistemak. Zergapetze mota nagusiak. Tributu-egituraren baldintzatzaileak. Bilakaera eta nazioarteko ereduak.

7.–Defizit publikoa eta Ogasun berezia. Definizioak eta finantzaketa-tresnak. Zor publikoa: kontzeptuak, motak eta osagai ekonomikoak. Zorraren zama. Aktibo publikoen pribatizazioa.

8.–Nafarroako toki entitateen aurrekontua. Edukia, eginkizuna eta egitura. Tokiko aurrekontuen printzipioak. Tokiko aurrekontuen zikloa. Aurrekontuen gaineko kontrola. Kontzeptua, motak eta erakundeak.

9.–Toki entitateen udaleko tributu sistema. Zergak, tasak eta kontribuzioak.

III. zatia.

1.–Matematika finantzarioak.

–Kapitalizazio soila. Deskontu komertziala eta arrazionala. Mugaegun komuna. Batez besteko mugaeguna. Kapitalizazio konposatua. Ehuneko baliokideak kapitalizazio soilean eta konposatuan. Ehuneko efektiboa eta ehuneko nominala.

–Errentak. Kontzeptuak eta sailkapenak. Errenta ziurrak, konstanteak eta aldakorrak. Errenta zatikatuak. Errenta betierekoak.

–Maileguak. Amortizazio sistemak: Diru-itzulketa bakarra, amortizazio kuota konstantea, urteko amortizazio konstantea, urteko amortizazio aldakorrak progresio aritmetikoan eta geometrikoan.

–Jesapenak: amortizazio-primarekin, loteekin, interesen ordainketaren zatikapenarekin.

–Inbertsioen azterketa eta hautapena. Inbertsioak baloratzeko metodo dinamikoak: Balio eguneratu garbia (BEGb). Barne-errendimenduaren tasa (BET).

–Enpresaren eginkizun finantzarioa. Enpresaren errentagarritasun ekonomikoa eta finantzarioa. Maniobra-funtsa. Batez besteko heltze-aroa. Diruzaintzako aurrekontua. Leasing-a.

–Kostuaren, bolumenaren eta etekinaren azterketa. Errentagarritasun-ataria edo oreka-puntua. Palanka-efektua: palanka-efektu operatiboa eta palanka-efektu finantzarioa.

2.–Kontabilitate publikoa. Urteko aurrekontuaren onespena. Aurrekontu-ekitaldiaren hasiera. Aurrekontuen egikaritzea. Aldaketak. Aurrekontuaren likidazioa eta Kontuen itxiera.

3.–Kontabilitate analitikoa. Kostu-kontzeptua eta haren sailkapena. Kostuen ekoizpen-ereduak eta metodoak. Kostua kalkulatzeko eta erabakiak hartzeko sistemak. Aurrekontu Nagusia eta erantzukizun-arloak. ABC sistema.

Eskabideak aurkezteko epea berriz ere irekiko da, aldaketa hau NAOn argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta jada aurkeztu dutenek ez dute berriz ere aurkeztu beharrik.”

Iruñean, 2018ko irailaren 11n.–José Martin Abaurrea San Juan, Batzordeko idazkaria.

Iragarkiaren kodea: L1811460