186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

455/2018 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena Nafarroako Foru Komunitatean 2018-2019 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Erakundeetan Lanbide Lantegiak ezartzeko.

Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan, lanbide lantegiak izenarekin. Foru agindu horren 16.2 artikuluan ezartzen da Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen zaiela baimena lanbide lantegiak irakasten ari ziren ikastetxe pribatuei.

Bestalde, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan. Bere 5. eta 17. artikuluetan xedatzen da ziklo horiek entitate publikoetan edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuetan, instituzioetan edo elkarteetan irakats daitezkeela, eta Hezkuntza Departamentuak eman behar diela baimena Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek garatzeko.

2018-2019 ikasturteko lanbide lantegien eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen onarpen prozesua planifikatu eta bilakaera aztertu eta gero, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Zuzendaritzak aldeko txostena egin du Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek eta lanbide lantegi horiek 2018-2019 ikasturtean ezartzea baimentzen duen ebazpena eman dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren erakundeei baimena ematea bertan azaltzen diren Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak emateko 2018-2019 ikasturtean.

2. Era berean, ebazpen honen eranskinean ageri da zein ikastetxe bateraturi edo Bigarren Hezkuntzako instituturi atxikiko zaizkion erakundeok.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina honako hauetara igortzea: Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera erakunde ukituetara, ikastetxe bateratuetara eta atxikipen-BHIetara.

Iruñean, 2018ko irailaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak

Antolakundeak:

ERAKUNDE BAIMENDUAK

OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA

IKASMAILA

Unit.

ZIKLOAREN IRAUPENA

(Erreferentzia)

ATXIKIPEN
ZENTRO PUBLIKOAK

Ilundain Haritz Berri Fundazioa

Ilundain

Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak

1. maila

1

2.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

2. maila

1

Eraikinen zaharberritze- eta mantentze-lanak

1. maila

1

2.000 ordu

2. maila

1

Zubi ikastetxea.

Gares

Sukaldaritza eta jatetxeak

1. maila

1

2.000 ordu

KI Politeknikoa - Lizarra

2. maila

1

“El Castillo” lantegi-eskola

Tutera

Zurgintza eta altzarigintza

1. maila

1

2.000 ordu

IBP ETI - Tutera

2. maila

1

Sukaldaritza eta jatetxeak

1. maila

1

2.000 ordu

2. maila

1

Lantxotegi lantegi eskola

Berriozar

Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak

1. maila

1

2.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

2. maila

1

Etxabakoitz lantegi eskola

Iruña

Ile-apainketa eta estetika

1. maila

1

2.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

2. maila

1

Elektrizitatea eta elektronika

1. maila

1

2.000 ordu

2. maila

1

Eraikuntzako Lan Fundazioa

Alesbes

Fabrikazioa eta muntaketa

1. maila

1

2.000 ordu

Ribera del Arga-Azkoien BHI

Lanbide-lantegiak

Erakundeak:

IKASTETXE

BAIMENDUAK

OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA

IKASMAILA

Unit.

ZIKLOAREN IRAUPENA

(Erreferentzia)

ATXIKIPEN
ZENTRO PUBLIKOAK

Ilundain Haritz Berri FundazioaIlundain

Zurgintzako laguntzailea

1. maila

1

1.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

Elkarte FundazioaIruña

Fabrikazio mekanikoko laguntzailea

1. maila

1

1.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

Lantxotegi lantegi eskolaBerriozar

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea

1. maila

1

1.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

Iragarkiaren kodea: F1811494