186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

3/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.
Behin betiko onespena

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko abuztuaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontuan 3/2018 aldaketa egiteko espedientea (kreditu berezia).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente horiek aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedienteen iragarkia argitaratu zen 2018ko abuztuaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Kreditu berezia.

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

9200 6410001

Administrazio elektronikoaren aplikazioa

3.630,00

Guztira

3.630,00

Aurreko kreditu aldaketa ondoko partida honen kargura finantzatuko da:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

2311 1310012

Familia langilea; zereginen pilaketa

3.630,00

Guztira

3.630,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, hauetako bat erabiliz:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2018ko irailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L1811355