186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

4/2018, 5/2018, 6/2018 eta 7/2018 aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2018ko irailaren 17an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2018ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 4/2018, 5/2018, 6/2018 eta 7/2018 espedienteak, hain zuzen ere kreditu-gaikuntza bereziak eta kreditu-gehigarriak sortu baitira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Valtierran, 2018ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1811610