186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ultzamako Udal Plan Orokorraren aldaketa puntuala egiteko espedientea (egiturazko determinazioak). Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ultzamako Udal Plan Orokorraren aldaketa puntuala egiteko espedientea (egiturazko determinazioak), Urritzola-Galaingo Kontzejuak sustatua, Urritzola-Galaingo (Ultzama) 7. poligonoko 58. lurzatiko 2.924 m²-ko lurzoruaren kalifikazioa aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76., 49.1.a) eta 49.2, 7., 77., 71. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako (Legegintzako Foru Dekretuak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen, 16/2009 Foru Legeak emandako testuaren arabera, hori baita indarrean dagoena).

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko irailaren 7an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1811351