1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
259/2018 EBAZPENA, irailaren 4koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, 2018ko II. Argazki Lehiaketaren eta III. Mikrobideo Lehiaketaren oinarriak arautzen dituena; lehiaketak erabilera bakarreko plastikozko objektuen erabilerari buruzkoak dira, eta ikasleei zuzenduta daude.
Nafarroako Gobernuak ingurumen hezkuntzaren tratamendua zeharka indartu nahi du maila guztietan. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren 45. artikuluan ezartzen denez, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalaren eskumena da, besteak beste, ingurumenaren eta lurraldearen jasangarritasunari buruzko programak eta jarduerak (prestakuntzakoak, zabalkundekoak eta hezkuntzakoak) planifikatzea, koordinatzea eta gauzatzea.
Eskumen horren barnean daude ikasleak ingurumen arloko gaietan sentsibilizatzeko jarduerak. Aurten, lehiaketen gaia bat dator Ingurumenaren Mundu Egunaren leloarekin: “Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez”. Izan ere, lehiaketa hauen asmoa da egunero erabiltzen ditugun plastikozko objektuen erabileraren inguruko hausnarketa bat sustatzea, eta horri lotuta, ikasleek beren lanetan alderdi hauetariko batzuk agertzea: plastikoa gutxitzeko, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko aukerak (urrezko 4 arauak), baita plastikoak itsasora zein zabortegietara botatzearen ondorioak ere.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez” izeneko II. Argazki Lehiaketaren oinarriak onestea 2018rako (I. eranskina). Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartzen ahal dute lehiaketa honetan.
2. “Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez” izeneko III. Mikrobideo Lehiaketaren oinarriak onestea 2018rako (II. eranskina). Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartzen ahal dute lehiaketa honetan.
3. 2.299,00 euroko gastua onestea, “Jasangarritasuneko eta ingurumen hezkuntzako sariak” izeneko 740007 74700 2268 456200 partidaren kargura, lehiaketako sarien gastuetarako.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
5. Ebazpen honen kontra, administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 97.2 artikuluan aurreikusi bezala.
Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
6. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Deialdi hau eta haren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ohiko komunikabideetan argitaratzea.
Iruñean, 2018ko irailaren 4an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
I. ERANSKINA
II. ARGAZKI LEHIAKETA
Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Lehena.–Xedea.
Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, II. Argazki Lehiaketa antolatu du, Ingurumenaren Mundu Egunaren lelo berbera baliatuta: “Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez”, ikasleen sormena eta ingurumenarekiko harremana sustatzeko asmoz, eta ikasleek ikus dezaten eguneroko ekintzek eta plastikozko hondakinek ingurumenean zer-nolako eragina duten.
Lehiaketarako, ikasleek argazki bat aurkeztu beharko dute; hain zuzen ere aldaketa sustatzeko moduko bi mezu hauetariko bat agertzen duen argazki bat: zenbait ohitura aldatzeari buruzko mezua (besteak beste, hamaiketakoa biltzeko papera eta erabilera bakarreko plastikozko botilen erabilera, ikastetxean antolatzen diren ekitaldiak, ateraldiak), edo gaur egun material horiek erabiltzeko moduak berak ingurumenean duen eraginari buruzkoa. Ikasleek honako alderdi hauetako batzuk agertu beharko dituzte beren lanetan, egunero erabiltzen ditugun plastikozko objektu horiei lotuta: murrizteko, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko aukerak (urrezko 4 arauak), baita objektu horiek itsasora zein zabortegietara botatzearen ondorioak ere.
Aurkeztutako lanen originaltasuna baloratuko da. Ez dira aintzat hartuko epaimahaiaren iritziz lehiaketa honen xedearekin zerikusirik ez duten lanak.
Bigarrena.–Parte hartzeko baldintzak eta formatua.
Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek parte hartzen ahalko dute bigarren argazki lehiaketa honetan, “Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez” izenekoan.
Lehiaketak bi kategoria izanen ditu:
a) Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
b) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.
Aurkezten diren lanak originalak eta argitaragabeak izan beharko dira.
Argazkia inprimaturik aurkeztu beharko da; gutxienez ere 20x30 cm-ko tamainan, eta 30x40 cm-ko kartoi mehe zuri baten gainean.
Lanak sinatu gabe eta gutun-azal batean aurkeztuko dira, eta horiekin batera, orri zuri bat sartuko da, honako datu hauekin:
1) Lanaren izenburua.
2) Lanaren kategoria.
Lanak anonimoki baloratzen direla bermatzeko, gutun-azal honen barruan beste gutun-azal itxi bat ere sartuko da lanarekin batera. Gutun-azal itxi horren kanpoaldean, honako hauek adieraziko dira:
1) Lanaren izenburua.
2) Lanaren kategoria.
Barruan, orri laurden batean, honako hauek adieraziko dira:
1) Izena eta bi abizen.
2) Ikastetxea.
3) Zein mailatan eta gelatan dagoen.
4) Harremanetarako telefonoa.
5) Argazkia formatu digitalean.
Parte-hartzaileek administrazio-baimenak tramitatuko dituzte, halakorik behar bada.
Hirugarrena.–Aurkezteko epea eta tokia.
Lanak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan erregistratu eta aurkeztuko dira, oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2018ko azaroaren 30era arte (biak barne), eta ikastetxearekin harremanetan jartzeko datu guztiak adierazi beharko dira:
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.
Argazki lehiaketa.
Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atala.
González Tablas kalea, 9, 1. solairua.
31005 Iruña (Nafarroa).
Harremanetarako datuak: 848 42 49 09 / 848 42 75 77.
eduamb@navarra.es.
Parte-hartzaileek mezu bat igorri beharko dute partiambi@navarra.es helbidera, lana erregistratu dutela esateko.
Laugarrena.–Epaimahaia.
Epaimahai batek erabakiko du sarituak zein diren. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.
Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.
Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko teknikari bat.
Epaimahaiaren erabakia, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orrian argitaratuko da, ebazpena eman ondotik. Horretaz gainera, Hezkuntzako aldizkarian, web-orrian eta sare sozialetan ere argitaratuko da, eta bide horien bitartez zabaltzen ahalko da.
Bosgarrena.–Sariak.
Argazkiak baloratzean, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: gaiari ongi egokitzen ote zaion, konposizioa, originaltasuna, sormena eta irudimena.
Hauek izanen dira kategoria bakoitzerako sariak:
1. Tableta bat eta diploma irabazlearentzat.
2. Naturari buruzko liburu sorta bat ikastetxearentzat.
Irabazleei behar den denborarekin jakinaraziko zaie zein egunetan eta ordutan izanen den sarien banaketa.
Seigarrena.–Parte hartzeko konpromisoa.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea eta, orobat, epaimahaiak edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak hartzen dituen erabakiak onartzea.
Parte-hartzaileak lehiaketatik kanpo gera daitezke, oinarriak betetzen ez badituzte, betiere epaimahaiaren edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren irizpideei jarraikiz.
Zazpigarrena.–Eskubideak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskubidea izanen du finkatutako arauak betetzen ez dituen edonor lehiaketatik kanpo uzteko; lehiaketa ongi joan dadin behar diren arau osagarriak emateko eta salbuespenak baimentzeko; eta ordutegiak finkatzeko edo aldatzeko, betiere, behar den denboraz iragarrita.
“Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez” izeneko argazki lehiaketan parte hartzeak berekin dakar argazkia Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari lagatzea, bai eta aurkeztutako argazkiak kopiatzeko, banatzeko eta haien komunikazio publikorako eskubideak ere.
Zortzigarrena.–Datuen babesa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, eskabide honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak –haiek tratatzeko eskatzaileen baimena izanda– Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira.
II. ERANSKINA
MIKROBIDEO LEHIAKETA
Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Lehena.–Xedea.
Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, III. Mikrobideo Lehiaketa antolatu du, Ingurumenaren Mundu Egunaren lelo berbera baliatuta: “Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez”. Lehiaketaren xedea da ikasleen sormena eta ingurumenarekiko harremana sustatzea, eta ikasleek ikustea eguneroko ekintzek eta plastikozko hondakinek ingurumenean zer-nolako eragina duten.
Lehiaketarako, ikasleek argazki bat aurkeztu beharko dute; hain zuzen ere aldaketa sustatzeko moduko bi mezu hauetariko bat agertzen duen argazki bat: zenbait ohitura aldatzeari buruzko mezua (besteak beste, hamaiketakoa biltzeko papera eta erabilera bakarreko plastikozko botilen erabilera, ikastetxean antolatzen diren ekitaldiak, ateraldiak), edo gaur egun material horiek erabiltzeko moduak berak ingurumenean duen eraginari buruzkoa. Ikasleek honako alderdi hauetako batzuk agertu beharko dituzte beren lanetan, egunero erabiltzen ditugun plastikozko objektu horiei lotuta: murrizteko, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko aukerak (urrezko 4 arauak), baita plastikoak itsasora zein zabortegietara botatzearen ondorioak ere.
Aurkeztutako lanen originaltasuna baloratuko da. Ez dira aintzat hartuko epaimahaiaren iritziz lehiaketa honen xedearekin zerikusirik ez duten lanak.
Bigarrena.–Parte hartzeko baldintzak eta formatua.
Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasle guztiek parte hartzen ahalko dute III. Mikrobideo Lehiaketan.
–Parte-hartzaileak DBHn egonen dira (DBHko 1. mailatik 4.era).
–Gazteek banaka edo taldean parte har dezakete. Taldean parte hartuz gero, hiru kide izanen dira gehienez ere.
Lehiaketak kategoria bakarra izanen du.
Parte-hartzaile guztien izen-abizenak, NANa, ikastetxea, maila eta gela adierazi beharko dira.
Aurkezten diren lanak originalak eta argitaragabeak izan beharko dira.
Bideoek 2 minutu iraunen dute gehienez ere. Aukeratutako gaia hau da: “Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez”.
Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, eta, nahi izanez gero, bideoan erabili ez den hizkuntzako azpitituluak sartzen ahalko dira.
Bideoak formatu digital egokian igorriko dira, ondoren web inguruneetan eta sare sozialetan zabaldu ahal izateko (FLV, MOV, WMV edo bestelakoak), pendrive, DVD edo antzekoen bidez, edo Dropbox edo Drive plataformen bitartez.
Parte-hartzaileek administrazio-baimenak tramitatuko dituzte, halakorik behar bada.
Hirugarrena.–Aurkezteko epea eta tokia.
Lanak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan erregistratu eta aurkeztuko dira, oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2018ko azaroaren 30era arte (biak barne), eta ikastetxearekin harremanetan jartzeko datu guztiak adierazi beharko dira:Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.
Mikrobideo lehiaketa.
Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atala.
González Tablas kalea, 9, 1. solairua.
31005 Iruña (Nafarroa).
Harremanetarako datuak: 848 42 49 09 / 848 42 75 77.
eduamb@navarra.es.
Parte-hartzaileek mezu bat igorri beharko dute eduamb@navarra.es helbidera, lana erregistratu dutela esateko.
Laugarrena.–Epaimahaia.
Epaimahai batek erabakiko du sarituak zein diren. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.
Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen teknikaria.
Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko teknikari bat.
Epaimahaiaren erabakia, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orrian argitaratuko da, sarituen ebazpena eman ondotik. Horretaz gainera, Hezkuntzako aldizkarian, web-orrian eta sare sozialetan ere argitaratuko da, eta lana bide horien bitartez zabaltzen ahalko da.
Bosgarrena.–Sariak.
Mikrobideoak baloratzean, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: gaiari ongi egokitzen ote zaion, irudiaren eta soinuaren kalitatea, planteamenduaren originaltasuna, egitura eta narrazioaren koherentzia, estiloa, sormena eta irudimena.
Hauexek izanen dira sariak:
a) Tableta bat irabazten duen taldeko kide bakoitzarentzat (3 gehienez).
b) HD bideokamera bat eta naturari buruzko liburu sorta bat talde irabazlearen ikastetxearentzat, baldin eta ikasleek mikrobideoa egin badute ikastetxeak berak sustatu duelako, irakasleren baten bitartez. Hala izan dela frogatzeko, lana sortzen lagundu duen irakasleak izena emateko erregistratutako instantzia aurkeztu beharko da.
c) HD bideokamera bat eta naturari buruzko liburu sorta bat bigarren postuan gelditu den taldearen ikastetxearentzat, baldin eta ikasleek mikrobideoa egin badute ikastetxeak berak sustatu duelako, irakasleren baten bitartez. Hala izan dela frogatzeko, lana sortzen lagundu duen irakasleak izena emateko erregistratutako instantzia aurkeztu beharko da.
Behar den denborarekin jakinaraziko da zein egunetan eta ordutan izanen den sari-banaketa eta ikusten ahalko diren irabazleen bideoak.
Seigarrena.–Parte hartzeko konpromisoa.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriak onartu eta epaimahaiak edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak hartzen dituen erabakiei men egin beharra.
Parte-hartzaileak lehiaketatik kanpo gera daitezke, oinarriak betetzen ez badituzte, edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren edo epaimahaiaren irizpideei jarraikiz.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak beretzat gordetzen du finkatutako arauak betetzen ez dituen edozein ikasleren parte-hartzea bertan behera uzteko eskubidea.
Zazpigarrena.–Eskubideak.
Antolatzaileak eskubidea izanen du lehiaketa ongi joan dadin behar diren arau osagarriak emateko eta salbuespenak baimentzeko. Halaber, antolaketa batzordeak eskubidea izanen du ordutegiak finkatzeko edo aldatzeko, betiere, behar den denboraz iragarrita.
“Zer egin dezaket nik nire eskolan erabilera bakarreko plastikorik ez erabiltzeko. Plastikoak eragindako kutsadurarik ez” izeneko Mikrobideo Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari lagatzea bideoa, bai eta hori kopiatzeko, banatzeko eta komunikazio publikorako eskubideak ere.
Copyrighta. Jasotako lan guztiak ahal beste zabaltzeko asmoz, Gobernuaren zein enpresa publikoen webguneetan eta sare sozialetan zabaltzen ahalko dira.
Zortzigarrena.–Datuen babesa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, eskabide honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak –haiek tratatzeko eskatzaileen baimena izanda– Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira.
Iragarkiaren kodea: F1811096