2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Alde Zaharreko BEBPBan ostalaritzatik
gertuko jardueren definizioa deuseztatzea
Iruñeko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 06-SEP-18 (23–1/CU).
Ikusirik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaia 103/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan eta 234/2017 errekurtso metatuan, M.ª Lourdes Nagore Soravillak eta Giacobbe Berardik honako hauen kontra aurkeztuak: Osoko Bilkurak 2017ko azaroaren 3an hartutako 8/CU Erabakia, zeinaren bidez aldaketa onetsi baitzen Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), ostalaritzako jarduerei eta horietatik gertukoei dagokienez, eta 2017ko martxoaren 14ko RCV 2/CV Ebazpena, zeinaren bidez ezetsi baitzen aipatu erabakiaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Ikusirik, halaber, Udalaren legelariaren txostena,
ERABAKI DA:
1.–Jakinaren gainean geratzea baiespen-epai horretaz, zeinaren bidez deuseztatzen baita Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren (BEBPB) aldaketaren artikulu hau: “89.2.2.1 artikulua.–GR. 0.1 taldearen definizioa: ostalaritzatik gertuko jarduerak” (Osoko Bilkuraren 2017ko azaroaren 3ko erabakiaren bidez onetsitakoa).
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Iruñean, 2018ko irailaren 12an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L1811362