2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURRE
Soberako lurzatiaren deklarazioa
Irurreko Kontzejuak, 2018ko uztailaren 1ean egin bilkuran, honako hau onetsi zuen aho batez:
–Hasiera batean onestea Irurreko (Gesalatz) 2. poligonoko 57. eta 77. lurzatien sailkapen juridikoaren aldaketa eta besterengarritasun-deklarazioa.
–Soberako lurzatiak deklaratzea Irurreko (Gesalatz) 2. poligonoko 57 eta 77. lurzatiak.
–Soberako lurzati horiek lurzati mugakideen jabeei zuzenean besterentzeko baldintza-agiria onestea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Irurren, 2018ko irailaren 5ean.–Kontzejuko burua, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L1811349