186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Desjabetze-espedientea, Miguel de Eguía industrialdea
edateko urez hornitzeko obrek ukitutako ondasun
eta eskubideak okupatzeko. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Udal honek, 2018ko ekainaren 7an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen ondasun eta eskubideen desjabetze-espedientea, “Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzea” izeneko obrak egiteko proiektu teknikoan; jendaurrean egon dira espedientea eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu horien kontra.

Adierazitakoari jarraikiz, espedientean jasotako dokumentazioa ikusirik, 2018ko abuztuaren 31ko Ogasuneko Informazio Batzordearen aldeko txostena izanik eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean jasotako xedapenak bete beharrez,

ERABAKI DA:

1. Ondasun eta eskubideen desjabetze-espedienteak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea, Lizarrako “Miguel de Eguía industrialdean ura banatzeko sarearekiko lotura eta kanpoko hornitze sistema orokorra sendotzea” izeneko obrak egiteko proiektu teknikoan. Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarraren onespen horrek berarekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta proiektuan jasotako ondasun eta eskubideak okupatu beharra.

2. Ahalmena ematea Lizarrako Udaleko alkateari honako hauek sinatzeko: okupatu aurreko aktak, bi alderdiek adostutakoak, ordainketakoa eta okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, legezko jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, jakinarazpena legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei, bidezkoak diren errekurtsoak adieraziz.”

Lizarran, 2018ko irailaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

I. ERANSKINA

Desjabetze-espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda

FINKA

JABEA

LUR MOTA

ZORTASUNA
m

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA
m²

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

m²

Kutxatilak

5/776 A

Ekaiza 2000 SL

Lurzorua

12,35

100,00

5/775 A

Ekaiza 2000 SL

Lurzorua

3,74

93,05

5/775 B

Ekaiza 2000 SL

Olibadia

22,93

212,66

1,00

1,0

5/1056

García Arteaga, Jesús Esteban; Ruiz Zudaire, María Santos

Larreak

11,55

136,68

1,00

1,0

5/745

García Arteaga, Jesús Esteban; Ruiz Zudaire, María Santos

Lurzorua

49,17

587,78

0,50

0,5

5/746

Sabadell Real Estate Development

Lurzorua

32,57

390,81

0,50

0,5

5/740

García Arteaga, J.; García Ruiz, C.; Ruiz

Lurzorua

72,62

871,43

0,00

5/739

Fernández Larumbe, Andrés María; Fernández Larumbe, Javier; Fernández Larumbe, Jesús María

Lurzorua

32,53

390,41

0,00

5/737

Sabadell Real Estate Development

Lurzorua

96,37

1.156,35

0,00

5/735

Arnedillo Remírez, Ana Isabel; García Arteaga, Jesús Esteban; Ruiz Zudaire, María Santos

Lurzorua

60,47

725,88

5,51

1,0

5/734

Sabadell Real Estate Development

Lurzorua

62,00

1,81

0,5

394,30

4.727,05

10,32

4,5

Iragarkiaren kodea: L1811174