186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, garapenerako lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 414803.

Deialdi honen xedea da garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak ematea, egoera ahulean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak kofinantzatzeko.

Ondoko baldintza hauek betetzen dituzten entitateek eskatzen ahal dute diru-laguntza:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea eta erregistro ofizial hauetariko batean inskribatua egotea: Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan, Nafarroako Elkarteen Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jardueren memorietan adierazitako berariazko helburu hau izatea: garapenerako lankidetzarekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

d) Nafarroan edukitzea egoitza soziala edo delegazio bat.

e) Nafarroako Foru Komunitatean jardutea, lehenetsitako eremuetan lankidetzako programak kudeatzen. Hori frogatzeko, azken urtean Nafarroan egindako jardueren dokumentazioa aurkeztuko dute.

f) Foru Ogasunari ordaindu beharreko zergak ordainduak izatea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioarekin batera.

Antsoainen, 2018ko irailaren 5ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1811403