186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko
zergaren karga-tasa eta koefizienteak

Oibarko Udalak, 2018ko irailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1.–Honako karga-tasa hau ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko 2018ko zergarako: %14. Karga-tasa hori 2018ko urtarrilaren 1etik aplikatuko da eta indarrean egonen da aldatu arte.

2.–Zerga horretarako gehieneko koefizienteak onestea, sortzealdiaren arabera eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan 19/2017 Foru Legeak emandako testuaren arabera xedatuari jarraikiz.

Sortzealdia:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urte 1

0,06

Urtebetetik behera

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oibarren, 2018ko irailaren 12an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1811356