2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Ordenantza, 5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura
elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duena. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2018ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oibarko Udalean 5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oibarren, 2018ko irailaren 12an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.
Iragarkiaren kodea: L1811354