Iragarkia
186. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 25a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 16an hartua, “Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko UPSa eguneratzeko proiektua” onesten duena. Sustatzailea Recuperación Ambiental SL da.
I.
PROPOSAMENAREN AURREKARIAK,
JUSTIFIKAZIOA ETA DESKRIBAPENA
Nafarroako Gobernuak 2001eko uztailaren 2an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, “Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas” elkarteak sustaturikoa, kokaleku hauetarako: 1. Txitxibar (Getze Galar), 2. Espartza Galar (Galar), 3. Gazolatz (Zizur), 4. Arazuri (Oltza), 7. Zabaldika (Esteribar) eta 8. Undio (Zizur) (2001eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa).
Ondoren, Nafarroako Gobernuak 2002ko urtarrilaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, Ardazko (Eguesibar) kokalekua ere onetsi zen, “Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas” elkarteak sustaturiko “Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko UPSaren” barnean (2002ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa).
Urte batzuk geroago, Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, “Recuperación Ambiental SL” enpresak sustaturiko “Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko UPSa eguneratzeko proiektua” UPS deklaratu zen. Horrekin batera, proiektua jendaurrean jarri zen eta ukituriko udalei entzunaldia eman zitzaien, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen ondorioetarako eta ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduraren ondorioetarako (2010eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 15ekoa).
2015eko martxoaren 30ean, Recuperación Ambiental SL enpresak dokumentazio berria aurkeztu zuen, jendaurrean egondako aurreko dokumentazioaren ordezkoa. Dokumentazioan sartu diren aldaketak honen ondorio dira: Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 22an hartutako Erabakian aurreikusitako lurralde eta hirigintza arloko oharrak, emandako txosten sektorialetan bildutako xedapenak, eta proposamena gaur egungo egoerara egokitzeko premia.
UPSa eguneratzeko proiektuan egindako aldaketen garrantzia ikusirik, Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, proiektuaren tramiteak bete ziren berriz, aldi berean: jendaurrean jartzekoa eta ukitutako udalei entzunaldia ematekoa. Erabaki hori 2016ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6koan.
Ondoren, jendaurrean egoteko epea luzatzeko egin ziren eskaerei erantzunez, Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21ean hartu zuen Erabakiaren bidez, luzatu egin ziren eguneratze proiektua jendaurrean egoteko epea eta proiektuak ukitutako udalei entzunaldia ematekoa (2016ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa).
Jendaurrean jarritako dokumentuaren arabera: “Gaur egun, ustiapen fasean dagoen gai inerteen hondakindegi bakarra Espartza Galarren dago. Krisialdiko azken urte hauetan obren kopurua gutxitu denez, inerteen isurketen bolumena ere jaitsi da, UPSaren 2009ko eguneratzean jasotako aurreikuspenetatik behera jaitsi ere; hortaz, hondakindegi honen ustiapena mantendu ahal izan da, itxita egon behar bazuen ere. Halere, hondakindegiaren egungo edukiera 700.000 m³ ingurukoa da, eta horrek esan nahi du isurketen egungo erritmoan (250.000 m³ urtean) Espartza Galarko hondakindegia bi urte eta erdian agortuta egonen dela ... / ... une horretan Espartza Galarko hondakindegia itxiko da, eta eskualdea hondakindegi publiko baimendurik gabe geratuko da”.
Kokaleku berrien hautaketari dagokionez, agirian hauxe adierazten da: “Sarbideei, instalazioei, ingurumenari eta abarri dagokienez hondakindegietako zuzkidura maila handitzeak hasieran inbertsio handiak egitea dakar, eta, beraz, jarduketaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzen duten edukiera handiagoko kokalekuak bilatu beharra. Eraikuntzak eragindako hondakinekiko sentsibilitate soziala handitu izanak trabak ekarri ditu agintariek kokalekuak ontzat emateko; gainera, hondakindegiek sortzen duten ibilgailu astunen trafikoaren aurkako jarrera dago. Hori dela eta, nabarmen murrizten da Iruñerrian kokalekuak aurkitzeko aukera”.
2001ean onartutako UPSa eguneratzeko proiektuan planteatzen da kokaleku (onartu) batzuei uko egitea (Txitxibar, Zabaldika, Undio eta Arazuri), Erreniegako ipar-mazelan eta Iberon kokaleku berriak gehitzea eta Ardazko eta Espartza Galarko hondakindegiak handitzea.
Proposatutako hondakindegiak edo handituko liratekeenak udalerri hauetan daude: Zizur (Erreniegako ipar-mazela), Eguesibar (Ardatz), Galar (Espartza Galar) eta Oltza (Ibero). Era berean, Zizurko, Eguesibarko eta Oltzako udalak ukitzen dituzte gaur egun hondakindegi hauetan barna igarotzen diren gasbide baten eta bi linea elektrikoren trazadurak desbideratzeko proposamenek: “Erreniegako ipar-mazela”, “Ibero” eta “Ardatz”, hurrenez hurren.
Ondoko taulan ageri dira kokaleku bakoitzaren azalera, betetzeko edukiera, lanak gauzatzeko kalkulatzen den epea eta aurrekontua.
AZALERA (m²) | BETETZEKO EDUKIERA BOLUMENA (m³) | URTEKO ISURKETEN BOLUMENA | EXEKUZIO EPEA (urteak) | AURREKONTUA, (eurotan) | |
Erreniegako ipar-mazela | 1.104.829 | 12.623.295 | 450.000 | 28 | 15.804.739,26 |
Ardazko zati berria | 199.083 | 1.119.748 | 450.000 | 3 | 1.537.360,27 |
Ibero | 459.983 | 5.374.877 | 450.000 | 12 | 6.200.269,89 |
Espartza Galarko eremu berria | 381.440 | 2.019.132 | 325.000 | 6 | 2.693.471,83 |
Hondakindegiak egiteko ordenaren programazioari dagokionez, proposatzen da aurrenekoa izatea Espartza Galarko hondakindegiaren eremu berria; 2017. urtearen amaieran jarri beharko litzateke zerbitzuan, eta haren edukierak (2.019.132 m³) bide eman beharko luke sei (6) urteko ustiapenerako; horrek esan nahi du hurrengo hondakindegi proiekturako tramitazio aldia hiru (3) urtekoa izanen litzatekeela. Hurrengo hondakindegi proiekturako tramitazio aldia hiru (3) urtekoa dela kontuan hartuta, horrek aukera emanen luke hurrengo hondakindegiaren hautaketa 2020. urtearen amaierara arte atzeratzeko. Gai honetaz adierazten da “dagokion unean sustatzaileak horri buruzko proposamen arrazoitua aurkeztuko duela lurralde administrazioan”.
Jarduera hasi aurretik, berariazko proiektu bat idatziko da kokaleku bakoitzari buruz, eta banaka tramitatuko dira, neurri zuzentzaileen proiektua eta lehengoratze eta landareztatzeari buruzko eranskina atxikita. Proiektu horietan adieraziko dira lehengoratzeko etapak eta ustiapenaren eta lurren oneratzearen arteko koordinazioa.
Hondakindegi bakoitzean eginen den esku-hartzeak jarduketa fase hauek izanen ditu:
–Ukitutako eremuko nekazaritza lurra gorde eta metatzea, gero biltegiratzeko, jarduketaren amaieran erabil dadin. Erreniegakoaren kasuan, proiektua dela-eta ez da komeni jarduketa hau, mendi-mazelaren egonkortasunari dagozkion arrazoi geoteknikoengatik.
–Drainatze sistema egokia eraikitzea bai jariatze-uretarako bai egun dauden ibilguetarako, beharrezkoa denean.
−Gai inerteen isurketa kontrolatua.
−Eremua birmoldatzea, inguruko morfologia orokorrarekin bat.
−Nekazaritza lurra zabaldu eta berdintzea.
−Ondoriozko espazioa tratatzea (landareztatzea), kasuko eremu bakoitza zer ekosistemaren parte den, horretan erabat integratzea bermatuta egon dadin.
UPSaren arabera, jarduketa sistema desjabetzearena da; indarreko legeriaren arabera ukitutako titularrei dagokien balio justua ordaindu ondoren gauzatuko da desjabetze hori. Halere, sustatzaileak adierazi du kasu guztietan ahalegina eginen dela ukitutako jabeekin ados jartzeko, jarduera betetzen den bitartean lurrak alde baterako laga ditzaten. Aldi baterako lagapen horren truke, jabeek diru konpentsazio bat eskuratuko dute, proiektu sektorialaren sustatzaileak ordaindu beharrekoa.
Isurketaren jarduera amaitu ondoren, jabeek beren lurrak berreskuratuko dituzte, banako proiektuetan zehaztutako baldintzetan.
II.
INGURUMEN ARLOKO IZAPIDETZEA
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 9an emandako 23E/2018 Ebazpenaren bidez, proiektu honen gaineko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa) egin zuen. Ebazpen horretan, kontrako txostena ematen da bi kokaleku hauen kasuan, ingurumen inpaktua dela-eta: Erreniegako ipar-mazela eta Ardazko eremu berria; horrez gain, adierazten da Iberoko kokalekua ezin dela gaur egungo baldintzetan gauzatu, eta, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 aldirako Planeko aurreikuspenak kontuan hartuz, aldeko txostena ematen da “Espartza Galarko eremu berria” izeneko kokalekurako.
Era berean, “Espartza Galarko eremu berria” delakoaren kasuan ezartzen denez, “hondakin inerteen hondakindegia da, eta baimena lortu beharko du Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz, baita bete ere Hondakinak hondakindegietan bilduz ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2011 Errege Dekretuaren baldintzak. Hondakin inerteen hondakindegirako baimenak ahalbidetuko du bertan jasotzea, soilik, hondakin hauek: hondeatutako lurzoru ez kutsatuak eta hondeatutako bestelako gai naturalak, eraikuntzako jardueretatik etorritakoak (aurrerantzean, hondeatutako gai naturalak), bai eta eraikuntza eta eraispen hondakinen balorizazio plantetako errefusetik datozen hondakin inerteak ere (R5)”.
Bestetik, Espartza Galarko eremu berrian UPSa garatzen duen proiekturako ezartzen denez, “ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen jarduera sailkatu gisa izapidetuko da”, eta baldintza batzuk bete beharko ditu, gai hauei dagozkienak: hondakindegiaren eremua gurutzatzen duen errekaren ibilgua, hondakindegiaren itxitura, kutsadura atmosferikoaren prebentziorako neurriak, geologiaren eta lurzoruaren babesa, landare-lurraren tratamendua, hustubideen diseinua, gurpilak garbitzeko sistemak, lehengoratzeko baldintzak eta proiektua, zarata, Ingurumen Zaintzako Programa eta ingurumen kontrolerako neurriak.
III.
JENDAURREAN EGOTEKO EPEA ETA ENTZUNALDIA
EMATEKO EPEA
UPS hau jendaurrean egondako epeetan, guztira 140 alegazio-idazki aurkeztu dira. Ondoko taulako zerrendan ageri dira.
Aipatutako idazkiak ondotik ematen dira, laburtuta, baita erantzunak ere, eduki berdina edo antzekoa dutenak multzoka bilduta. Argitu beharra dago ezen ingurumenari buruzko alegazioei erantzuteko, oro har, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen dela, haren bidez egin baitzen proiektu honen ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
III.1. 2010eko jendaurreko epea
1.–Joaquín Herrero Jiménez jaunak Undioko Kontzejua ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Jendaurreko epea beste 15 egunez luzatzea eskatzen du, haren iritziz 30 egunekoa ez baita aski.
Erantzuna:
Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala eguneratzeko proiektua jendaurrean jartzeko epea eta ukitzen dituen udalei entzunaldia emateko epea luzatu ziren. Sustatzailea Recuperación Ambiental SL zen (2016ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa).
Entitate interesdunak eskatu duen moduan, proiektuaren jendaurreko aldia 30 egun baino gehiagokoa izan da.
2.–Francisco Javier Neri Erdozáin jaunak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Interesdunak Ardazko hondakindegia handitzearen kontrako jarrera azaltzen du, uste duelako hondakindegiak haren jabetzako finka bateko sarbidea okupatuko duela zati batean, eta arriskua dagoela hondakindegiko materialaren parte bat finka horretara joateko, makinek materialetan eragindako mugimenduagatik edo haizearen eraginez.
Erantzuna:
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian xedatutakoa errepikatuz, sustatzaileak bermatu beharko du bide publikoetan etenik ez gertatzea eta hondakindegi bakoitzaren ondoko lurzatietako sarbidea mantentzea. Hau da, sarbideen gaia proiektu honetan konponduta gelditu beharko da, eta gero zehaztuko da, kokaleku bakoitzerako idazten den proiektu berariazkoan, banaka izapidetuko den horretan.
Isurketei dagokienez alegatzen denerako, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da erantzuna. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Horregatik guztiagatik, alegazio-idazki hau baiesten da.
3.–Asunción Neri Erdozáin andreak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Ardazko hondakindegiko eremu berriak ukitzen ditu alegazio hauek jarri dituen jabearen zenbait lursail. Hondakindegia handitzearen kontra dago, ez dituelako izan nahi itxitako hondakindegiak ukitutako finken jabeek izan dituzten arazoak, eta, gainera, uste du izan dituztela, dagoeneko, inguruko lurzatietan hondakindegi bat izateak dakartzan eragozpenak. Proiektua aurrera joaten bada, interesdunak bidezko diru konpentsazioa jasotzea eskatzen du, bai eta ziurtatzea ere etorkizunean ez duela arazorik izanen lurra lantzeko, eta ez direla errepikatuko itxitako hondakindegian egindako akatsak.
Erantzuna:
Sustatzaileak kokalekuak aukeratzeko hautatu dituen irizpideak hauek dira: bolumenaren eta azaleraren arteko erlazioa (edukiera), geologia, irisgarritasuna, garraiorako distantzia, lurzoruaren erabileren gaineko ukipena, balio naturalen gaineko ukipena, ur-ibilguen gaineko ukipena, biziguneetarako distantzia, ondarearen gaineko ukipena eta eremu andeatuen erabilera. Hautapen irizpideak aipatutakoak badira ere, espedientea ebazteko oinarriak interes orokorra izan behar du, eta ez partikularra edo ukipen larrienak jasan behar dituztela uste dutenena. Eskualdeko proiektu bat da, onuragarria eskualde osoarentzat, eta haren ukipenek eragin handiagoa izanen dute herritar batzuengan beste batzuengan baino, halabeharrez.
Bestalde, UPSak finkatzen duen sistema desjabetzearena da, eta indarreko legeriaren arabera ukitutako titularrei dagokien balio justua ordaindu ondoren gauzatuko da. Lurzoruaren balioa desjabetze espedientean balio justua zehazteko fasean ezarriko da, indarreko legeriarekin bat kalkulatuta. Aurrekoa gorabehera, sustatzaileak adierazi du ahalegina eginen duela ukitutako jabeekin ados jartzeko aldez aurretik, jarduera betetzen den bitartean lurrak alde baterako laga ditzaten. Bi kasuetan, alegazio egileak aukera izanen du aditzera emateko ados dagoen edo ez.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
4.–Ricardo Ariz Imízcoz jaunak Galar Zendeako Udala ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Entitate interesdunak gogora ekartzen du espedientean ez dagoela inolako abalik eta, halere, 2010eko martxoaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zela erabaki hori, hartara urratzen zela Nafarroako Gobernuak ezarritako baldintza, alegia tramitazioa etenda gelditzea abala aurkeztu arte, non ez den ulertzen argitalpen horren ondorio bakarra erabakiaren iragartzea dela, baina kasu horretan ez die hasiera ematen jendaurreko epeari eta ukitutako udalei entzunaldia emateko epeari”. Aurrekoa aintzat hartuz, eskatzen dute Nafarroako Gobernuaren Erabakiak eskatzen duen abala aurkezten denean udalari jakinarazteko, bai eta udalak entzunaldirako duen epearen berri emateko ere.
Erantzuna:
2010eko apirilaren 9an, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua zenak, aurreko idazkiarekin lotuta, jakinarazi zion Galarko Udaleko alkateari entzunaldiko epea hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenean hasi zela (kasu honetan, 2010eko martxoaren 15ean), eta 2010eko apirilaren 20an amaitu.
Sustatzaileak, berriz, ordainketa-gutun bat aurkeztu du UPSaren betetze egokiaren berme gisa; haren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu dira titularitate edo eginkizun publikoa duten zoru edo elementuei eragiten dieten jarduketa guztiak (hala nola ibilgu publikoak, Nafarroako errepideen sarea, Espainiako sistema elektrikoko linea elektrikoak, bide publikoak...).
5.–Carlos Abaurrea García jaunak Ardazko Kontzejua (Eguesibar) ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Adierazten dute Ardazko gai inerteen hondakindegia handitzearen kontra daudela guztiz, arrazoi hauengatik:
–Berriz planteatu aurretik Ardazko kokalekua, itxitako hondakindegi bat baita, onetsita baina garatu gabe dauden kokalekuak garatu beharko lirateke. Kokaleku bideragarrien edukierak ez dira oraindik agortu, eta hala beharko luke itxitako hondakindegi bat handitzea planteatu aurretik.
–Ardatzen izan zuten jada hondakindegi bat, eta bertan ez zen bete jatorrizko proiektuko baldintzetatik bat bera ere.
–Hondakindegiko eremu berritzat jotzen den perimetroaren barruan ondareko elementu historiko batzuk daude, aska batzuk eta aljibe bat, hain zuzen duela gutxi auzolanean berritu direnak.
–Hondakindegiak eragindako trafiko astunak erabateko kolapsoa ekarriko luke NA-2314 errepidean eta Sarrigurengo irteera bideekin bat egiten duen tokietan, gaur egun ere trafikoa handiegia baita.
Erantzuna:
Sustatzaileak kokalekuak aukeratzeko hautatu dituen irizpideak hauek dira: bolumenaren eta azaleraren arteko erlazioa (edukiera), geologia, irisgarritasuna, garraiorako distantzia, lurzoruaren erabileren gaineko ukipena, balio naturalen gaineko ukipena, ur-ibilguen gaineko ukipena, distantzia biziguneetara, ondarearen gaineko ukipena eta eremu andeatuen erabilera. Hautapen irizpideak aipatutakoak badira ere, espedientea ebazteko oinarriak interes orokorra izan behar du, eta ez partikularra edo ukipen larrienak jasan behar dituztela uste dutenena. Eskualdeko proiektu bat da, onuragarria eskualde osoarentzat, eta haren ukipenek eragin handiagoa izanen dute herritar batzuengan beste batzuengan baino, halabeharrez.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
6.–Ricardo Ariz Imízcoz jaunak Ardazko Kontzejua (Eguesibar) ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Entitate interesdunak eskatzen du espedientea atzera eramatea, hasierako onespenaren unera, eta abala aurkezten denean hasiera ematea jendaurrean egoteko epeari eta udalerri horri entzunaldia emateko epeari.
Erantzuna:
Ricardo Ariz Imízcoz jaunak Galar Zendeako Udala ordezkatuz aurkeztutako 4. alegazio-idazkiari emandako erantzunera igortzen da.
Abala aurkezteko uneari dagokionez, esan behar da haren xedea dela bermatzea sustatzaileak beteko dituela hartutako konpromisoak, proiektuak dakartzan betebeharrak betetzekoak, eta, horrek ez duenez loturarik proiektuaren udalez gaindiko deklarazioa onetsi edo ezesteaz hartu behar den erabakiarekin, ez da beharrezkotzat jotzen abala aurkeztea proiektua ebatzi arte.
Aurrekoari gehitu behar zaio tramitazioaren unean, hain zuzen ere, kalkulatzen ahal dela abalaren zenbatekoa, txosten sektorialen eta alegazio-idazkien edukia kontuan hartuta.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
7.–Aranzazu Ansorena Beruete andreak Asteraingo Kontzejua ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Entitate interesdunaren iritziz, “Erreniegako ipar-mazela” izeneko kokalekuak ez ditu betetzen irisgarritasunari dagozkion hautapen irizpideak, eta alegatutako proiektuan jasotako ezaugarriak ez dira egiazkoak.
Erantzuna:
Sustatzaileak aukeratutako hautapen irizpideak ezin dira absolututzat hartu, eta horiek betetzea ez da ezinbesteko baldintza kokalekuen azken hautaketarako. Arestian esan bezala, eskualdeko proiektu bat da, eta ebazteko oinarriak interes orokorra izan behar du, eta ez partikularra edo ukipen larrienak jasan behar dituztela uste dutenena. Ebazpena emateko, proposatutako jarduerak trafikoan sortuko duen eragina hartu beharko da kontuan, batez ere biziguneen gainekoa, baina ukipen horiek, besterik gabe, ez dira erabakigarriak izanen ebazpenerako.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
8.–Carlos Echeverría Erro jaunak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazioa aurkeztu duena “Erreniegako ipar-mazela” deritzon kokalekuak ukitutako finka baten jabea da, eta eskatzen du: banku-abal bat eratzea, okupatutako finkak aurrerago ere, jabearen eskuetara itzultzen denean, egungo erabilera, nekazaritzakoa, izaten jarraituko duela bermatzeko, batetik; bestetik, azterlan bat egitea, jakiteko zein den lurzoruaren egungo kalitatea eta ekarri beharreko landare-lurrak izan beharko duena; berrezarri behar den landare-estalkiaren lodiera 50 cm-koa izatea, gutxienez; finka egun dagoenaren antzeko egoeran uztea; ondoriozko finkari putzurik ez sortzeko adinako malda ematea; eta hondakinei buruzko araudian xedatutakoa kontuan hartzea.
Erantzuna:
Alegatutako gaiak UPSa garatuko duen proiektuan aztertu eta jasoko dira, zehazki alegatutako kokalekua, eraginaren ebaluazioa behar duen jarduera sailkatu gisa izapidetuko baita. Hortaz, ez da bidezkoa orain baloratzea.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
9.–Alfredo Muñoz Sánchez jaunak 1.360 sinatzaile ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazio egileak UPSaren onespenaren kontra daude, zehazki Undion hondakindegi bat ezartzearen kontra, eta arrazoi hauek aipatzen dituzte: segurtasun juridikoaren printzipioa urratzen da, proiektuko informazioa zaharkitua eta kontraesankorra delako; hondakin inerteen hondakindegi bat ezartzeko bete behar den oinarrizko araudia ez da betetzen, eta proiektuan bertan definitutako irizpideen kontrakoa da; herriari dagokion hirigintza planeamenduarekin bateraezina da; ez dago aldez aurreko plangintza loteslerik aurreikusitako kokalekua hautatzeko; ingurumen aldetik ez da aztertu aurreikusitako kokalekua ez eta ukitutako populazioan eta pertsonen osasunean izan ditzakeen ondorioak ere; inerteen isurketa atmosfera kutsatzen duen jarduera bat da; ez dago alternatiben egiazko azterlanik, alternatiba batzuk izanik ere, esate baterako Potasasko Putzua berreskuratzea; jarduera gogaikarria, osasungaitza eta arriskutsua da, toki horretan ezarri ezin dena, ur gaziaren errekan, landaredian, faunarengan eta paisaian ondorio larriak eta konponezinak dituelako; eta bertako geologiak ere galarazten du bertan kokatzea.
Erantzuna:
Ingurumen arloko alegazioen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenean dago. Haren bidez eman zen proiektu honen ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Proiektua herriko hirigintza planeamenduarekin bateraezina izateari dagokionez, esan beharra dago, planeamendu horren arabera (Zizurko arau subsidiarioak, indarrean 1997az geroztik), hondakindegirako proposatzen den tokiko lurzorua lurzoru urbanizaezin generikoa eta nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertainekoa bada ere, eta, hortaz, ezartzen dituen babes araubideek proposatutako jarduera kategoria horietako lehenbizikoan baizik ahalbidetzen ez badu ere, UPSan jasotako determinazioak lotesleak izanen direla ukitzen dituzten toki entitatearen edo entitateen planeamendurako. Lurraldea antolatzeko tresna hauen xedeak dira: azpiegiturak edo instalazioak ezartzea, baldin eta horiek lurraldearen antolamenduan duten eraginak eta dituzten ondorioek, beren tamaina, garrantzi edo ezaugarri bereziengatik, gainditu egiten badute oinarri duten udalerria (edo udalerriak). Tresna horiek ahalbidetzen diote foru administrazioari lurraldearen antolaketarako berezko eskumena erabat betetzea. Testuinguru honetan, lurralde antolamendurako tresna hauek, udal plangintzari dagozkion determinazioak dituztenak, edo, are gehiago, obra proiektu baten norainokoa ere dutenak, beharrezkoak dira Foru Komunitatearen lurralde antolamenduaren arloko eskumena betetzen dela bermatzeko, toki gobernuko beste instantzia baten ekintzaren menpe egon gabe.
Aurreikusitako kokalekua aukeratzeko loteslea den aldez aurreko plangintzari ez egoteari dagokionez, aipatu behar da plangintza loteslea izatea edo ez ezin dela arrazoia izan kontuan ez hartzeko beharrezkotzat edo justifikatutzat jotzen diren jarduketa edo proiektu ekimenak.
Alegatutako gainerako gaiak zehazgabeak dira eta ez dute erantzuteko aukerarik ematen.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
10.–Joaquín Herrero Jiménez jaunak, Undioko Kontzejuko buruak, aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazki hau Erreniegako ipar-mazelako hondakindegiari buruzkoa da, eta alegatu hauetan dago egituratuta:
–Proiektuan proposatutako neurrien proportzionaltasuna zalantzan jartzen du eta ados ez dagoela adierazten du, esanez eraikuntzaren sektorearen joera aldatu dela eta jarduera %75era jaitsi dela. Horrez gain, idazkiak aipatzen du kokalekuetarako ez dela erabili arrazionaltasunaren eta lurralde banaketaren irizpiderik, eta elkartasunaren printzipioa ez dela betetzen.
Era berean, haren iritziz alternatibei buruzko egiazko azterlan bat falta da dokumentazioan; sarbide errazaren argudioa zalantzan jartzen du, eta benetan izatea eremu andeatu bat; ingurumen ondorioen azterlana ez zaio aski iruditzen eta Zizur Zendeako Udaleko arkitektoak 2007ko abuztuaren 17an emandako txostenaren edukia aipatzen du, hainbat gai lantzen dituena, hala nola irisgarritasuna, biziguneetarako distantzia, kultur ondarea, zarata, etab.
–Alegazio egileak dio kontzejuaren lege betebeharra dela ukitutako bideen, ondasunen eta eskubideen administrazioa eta kontserbazioa, mantentzea eta zaintza, eta, halaber, ingurumenaren eta bertako bizilagunen bizi kalitatearen babesa ere. Amaitzeko adierazten duenez, jarduera zehatz baten garapen ekonomikoaren eta ingurumena eta bertako bizilagunen bizi kalitatea babestu beharraren arteko oreka egokia hautsi eginen litzateke aurreikusitako jarduera berria ezarriz gero.
–Interesdunak berriz dio jendaurrean jarri den proiektua ez dagoela osatuta, eta bertan jaso den dokumentazioa zaharkitua eta kontraesankorra dela. Uste du segurtasun juridikoaren printzipioa urratu dela, ingurumen arloko araudiren bat aipatuz. Azkenik, okupatu beharreko azalerari buruzko kontraesan batzuk aipatzen ditu.
–Kontzejuaren iritziz, Undion hondakindegi bat ezartzeko asmoak eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortu eta kudeatzearen arloko oinarrizko araudia urratzen du.
–Alegazioen xede den proiektua ez dator bat azpiegiturak eta zerbitzuak ezartzeko Iruñerriko Eskualdeko Hirigintza Arauetan eta Lurralde Antolamenduko Planean jasotako irizpideekin.
–Izapidetze honen xede diren agirietan ez zegoen inolako plangintza aldez aurretik loteslerik aldez aurretik inerteen hondakindegirako Undioko kokalekua aukeratzeko.
–Beharrezkotzat jotzen da ingurumen aldetik baloratzea aurreikusitako hondakindegi berriaren ezarpena, eta horrekin urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren eta martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arau-haustea gertatzen da. Alegazioaren oinarria betebehar bat da, hondakinen jarduera eta instalazio proiektuen gainean ingurumen ondorioen nahitaezko ebaluazioa egitekoa alegia.
–Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak biltzeko jarduerak atmosfera kutsa dezake. Azaroaren 15eko 34/2007 Legearen ez-betetzea.
–Aurkeztutako dokumentazioan ez dago alternatiben egiazko azterlanik.
–Proiektu sektorialean eta izapidetze honen xede den ingurumen ondorioen azterlanean ez dago aurreikusitako isurketa instalazioek eta jarduerek ukitutako populazioarengan eta pertsonen osasunean izan ditzaketen ondorioen azterketarik. Alegazioaren funtsa da ingurumen ondorioen ebaluazioaren arloko araudiak eskatzen duela ingurumen ondorioen azterlanean ebalua daitezela ingurumen aldagaien eta ukitutako populazioaren gaineko ukipenak, kontuan hartuta beti prebentzio printzipioa. Ingurumen ondorioen azterlana osatu gabe dagoela uste du, ondorio sozialak modu egokian ebaluatzeko zenbait datu garrantzitsuri dagokionez (esate baterako, haizearekiko orientazioa eta zarataren ukipena).
–Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak biltegiratzeko jarduera gogaikarria, osasungaitza eta arriskutsua da, eta ezin da ezarri administrazio horrek Undion aurreikusi duen tokian.
–Ez dira betetzen Uraren Legearen zenbait artikulu, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren lotutakoak, eta 2000/60/EE Zuzentarauaren beste lau, Agua Salada errekaren eta inguru horretako beste ur ibilgu batzuen gaineko ukipenagatik. Tokiko geologiak galarazten du Erreniegako eskuineko mendi-mazelan aurreikusi den hondakindegia ezartzea.
Erantzuna:
Ingurumen arloko alegazioen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenean dago. Haren bidez eman zen proiektu honen ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Garapen ekonomikoaren eta ingurumena eta pertsonen bizi kalitatea babestu beharraren arteko orekari dagokionez, erantsi behar da ezen, lehenago esan den bezala, espedientea ebazteko oinarriak interes orokorra izan beharko duela, eta ez partikularra edo ukipen larrienak jasan behar dituztela uste dutenena. Eskualdeko proiektu bat da, onuragarria eskualde osoarentzat, eta haren ukipenek eragin handiagoa izanen dute herritar batzuengan beste batzuengan baino, halabeharrez.
Iruñerriko Hirigintza Arauetan eta Lurralde Antolamenduko Planean azpiegiturak eta zerbitzuak ezartzeko jasotako irizpideei dagokienez, adierazi behar da Iruñerriko Hirigintza Arauak indargabetuta gelditu zirela Erdialdeko Lurralde Antolamenduko Plana onetsi zenean. Lurralde Antolamenduko Planari dagokionez, interesdunak ez du esaten zein den alegatzen duen ez-betetzea, eta, beraz, ez dago hori aztertzerik.
Aldez aurreko plangintza loteslerik ez izateaz, berriz, esan behar da horren erantzuna aurreko alegazio-idazkian dagoela.
Alegatutako gainerako gaiak zehazgabeak dira eta ez dute erantzuteko aukerarik ematen.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
11.–Pedro Azparren Ocaña jaunak Olatzeko Herria udal taldea ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazki hau Iberoko hondakindegiari buruzkoa da, eta alegatu hauetan dago egituratuta:
–Instalazioak ingurumen eta gizarte arloan eragin handia izanen lukeela uste du.
–Oltza Zendeak bere esparru geografikoan karga asko dituela uste du (industrialdeak, araztegia, saihesbideak...), eta ez dagokiela gehiagoren “gozamena” izatea.
–Undiotik aurreikusitako hondakindegira 5 km-ko distantzia dagoela adierazten du.
–Bertako errepideak ez direla egokiak esaten du, ibilgailu astunen trafikorako estuak direlako eta ibilgailu partikular ugari ibiltzen direlako bertan.
–Alegazioen egileak dioenez, hondakindegia ezarriz gero ezinezkoa litzateke Oraiako bidea erabiltzea, eta Undioko eta Iberoko bizilagunak hortik joan ohi dira Arazuriko kirol instalazioetara.
–Trafikoa handituko dela azpimarratzen da, horrek dakartzan arriskuekin, bereziki Ororbian, herrian barna doalako.
–Krisi ekonomikoaren ondorioz hondakindegiaren tamaina gehiegizkoa dela iruditzen zaio, eta hondakindegi txikiagoak sortzearen aldekoa da, hondakinak sortzen diren tokietatik hurbil.
–Hondakindegia ezarriz gero ezinezkoa litzateke Oraiako bidea erabiltzea, eta nekazaritzako ibilgailuak Iberon barna desbideratu beharko lirateke, eta Isterriako zubia erabili, baina litekeena da zubi hori prestatuta ez egotea ibilgailu horien kargarako.
–Haren iritziz, hondakindegia kaltegarria izanen da Barañain eta Etxauri lotuko dituen ibai-parkerako.
–Interesdunak uste du ez dela andeatutako eremu bat eta ez duela lehengoratzerik behar. Horregatik, haien iritziz ingurumen ondorioen azterlana idatzi behar da, barne hartuta alternatiben azterketa eta hondakindegiko instalazioak eta jarduerek ukitutako populazioan izan ditzaketen ondorioen azterketa.
–Azpimarratzen da inguruan (kilometro 1) populazioguneak daudela, Ororbia eta Ibero, adibidez.
–Alegazio egilearen iritziz, hondakindegiak UPS bidez ezartzea udal autonomian eskua sartzea da eta, kontzejuen kasuan, inposaketa. Udalek eskumena dute hirigintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloan.
Erantzuna:
Eskualdeko proiektu bat da, onuragarria eskualde osoarentzat, eta haren ukipenek eragin handiagoa izanen dute herritar batzuengan beste batzuengan baino, halabeharrez. Hautapen irizpideak aipatutakoak badira ere, eta horietako bat hondakindegien arteko hurbiltasuna izan daiteke, espedientea ebazteko oinarriak interes orokorra izan behar du, eta ez partikularra edo ukipen larrienak jasan behar dituztela uste dutenena.
Proposatutako jarduerak errepideen sarean duen ukipenari eta haren egokitzapenari buruzko txostena egina du Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak, sare horretan eskuduna baita, eta determinazio batzuk ezarri ditu. Proiektua onesteko, determinazio horiek bete behar dira.
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian xedatutakoa errepikatuz, sustatzaileak bermatu beharko du bide publikoetan etenik ez gertatzea eta hondakindegi bakoitzaren ondoko lurzatietako sarbidea mantentzea. Hau da, sarbideen gaia proiektu honetan konponduta gelditu beharko da, eta gero zehaztuko da, kokaleku bakoitzerako idazten den proiektu berariazkoan, banaka izapidetuko den horretan.
Alegazioaren xede den hondakindegia Arga ibaitik eta Iruñerriko ibai-parketik 800 metrora dago punturik hurbilenean, eta beraz ez dago zertan pentsatu xedea arriskuan jarriko duenik. Halere, ingurumen ondorioen adierazpenean (ingurumen-adierazpen estrategikoa) kasurako ingurumen kontroleko neurriak aztertu eta ezartzen dira.
Udalez gaindiko plan eta proiektuak lurraldea antolatzeko tresnak dira, eta haien xede da azpiegiturak edo instalazioak ezartzea, horien eraginak eta ondorioek lurraldearen antolamenduari dagokionez, oinarri duten udalerria (edo udalerriak) gainditzen dutenean, duten eraginak eta dituzten ondorioek, beren tamaina, garrantzi edo ezaugarri bereziengatik. Tresna horiek ahalbidetzen diote foru administrazioari lurraldearen antolaketarako bere eskumena erabat betetzea. Testuinguru honetan, lurralde antolamendurako tresna hauek, udal plangintzari dagozkion determinazioak dituztenak, edo, are gehiago, obra proiektu baten norainokoa ere dutenak, beharrezkoak dira Foru Komunitatearen lurralde antolamenduaren arloko eskumena betetzen dela bermatzeko, toki gobernuko beste instantzia baten ekintzaren menpe egon gabe.
Ingurumen arloko alegazioen erantzuna eta hondakindegiaren neurriei buruzkoa Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenean dago. Ebazpen haren bidez eman zen proiektu honen ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hori partez baiesten da.
12.–Zizur Zendeako Udalak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazkia alegatu hauetan egituratuta dago:
–LAHFLren 44.3 artikuluan aurreikusitako bermea ez da aurkeztu.
–Entzunaldia emateko eta jendaurrean jartzeko izapideak bete dituen UPSaren espedientean ez dira ageri haren lurralde eremuaren barnean dauden finken jabeak zein izan diren hura onetsi aurreko bost urteetan, hori jasotzea beharrezkoa bada ere; beraz, baliogabeak dira edo baliogabe deklaratu daitezke entzunaldia emateko izapidea eta jendaurrekoa, izapide horiek kaltetzen dituztelako herritarren eta toki entitateen eskubideak.
–Eguneratzeko proiektuari buruzko nahitaezko txostenik ez dago; txosten horiek egin behar dira UPS gisa izapidetzeko hasierako onespenaren aurretik, jendaurreko izapidean eta entzunaldia ematekoan. Lurzoruaren Legearen testu bateginaren 15. artikulua kopiatu ondoren (2/2008 Legegintzako Errege Dekretua), alegatzen da izapide horietan falta direla Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako Departamentuarena.
–Isurketen kontzentraziorako politika, proiektuan proposatzen dena, ez da bidezkoa eta ez da justifikatzen, indarra duen UPSak dibertsifikazioa sustatzen baitu.
–Eguneratzeko proiektua kontraesankorra da, ez baitatoz bat hondakindegietarako jasotzen dituen eremuak eta bultzatzen duen kontzentrazio politika.
–“Erreniegako ipar-mazela” izeneko kokalekuaren egokitasuna ez da justifikatzen, eta izapidetzen ari den eguneratzeko proiektuak ez ditu betetzen Ingurumen Departamentuak 2007ko martxoko txostenean ezarri zizkion eskakizun eta baldintzak.
–Ez dira betetzen hondakinei eta hondakinak hondakindegietan uzteari buruzko Europako araudiak.
–Haren ustez, “Erreniegako ipar-mazela” izeneko kokalekuko hondakindegia ez litzateke zerbitzuan jarri beharko bide bat egin arte Bideko Autobiatik bertaraino.
Erantzuna:
Alegazioan LAHFLaren 44.3 artikuluan aurreikusitako bermeari dagokion puntuaren erantzuna Ricardo Ariz Imízcoz jaunak Galar Zendeako Udala ordezkatuz aurkeztutako 4. alegazio-idazkiari emandakora igortzen da.
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, UPSaren dokumentazio berriak aldi berean bete zituen jendaurrean egoteko izapidea eta ukitutako udalei entzunaldia emateko izapidea (2016ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 6koa). Ondoren, jendaurreko epea luzatzeko eskaerei erantzunez, Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, UPSa jendaurrean egoteko eta udalei entzunaldia emateko epeak luzatu ziren (2016ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa). Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eta telematikoki (http://www.exposicionpublicaOT.navarra.es web helbidean) eskura jarritako dokumentazioan 3. eranskin hau zegoen: “Ukitutako lurren eta zerbitzuen okupazioa” izenekoa, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda barne.
Alegazio egileek diote ez dela bete Lurzoruaren Legearen testu bateginaren 15. artikulua (2/2008 Legegintzako Errege Dekretua). Artikulu hori urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluak ordeztu du (Lurzoruaren eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onesten duena). Bi arauek azpimarratzen dutenez, “Urbanizazio jarduketen antolamendurako” tresnei buruzko kontsulta fasean txosten batzuk eskatu beharko dira gutxienez, nahitaezkoak direnak, egin eta espedientean sartu gabe badaude edo ez badira prozeduraren geroagoko fase batean egin behar, legeria arautzailearekin bat. Lege horren ondorioetarako (7. artikulua), urbanizazio jarduketetan sartuta daude urbanizazio berrikoak eta zuzkidura jarduketak; urbanizazio berrikoen ondorioa da lurzoru esparru bat landa lurzoru izatetik lurzoru urbanizatua izatera pasatzea, eta bigarrenek, berriz, esparru urbanizatuko lurzorurako zuzkidura publikoak handitzeko xedea dute. Ezin da ulertu alegatutako artikulu horiek aplikatzeko modukoak direnik UPS honetan, hau ez delako “urbanizazio jarduketen antolamendurako tresna baten” izapidetzea, gai inerteen hondakindegiaren jarduerak instalatzeko kokaleku batzuk aukeratzeko tresna bat baizik, eta jarduera horiek ez dutelako lurzoru horren erabilera aldatuko inola ere, hau da, lurzoru urbanizaezinak dira, eta jarduketaren ondotik ere lurzoru urbanizaezinak izanen dira.
Ingurumen arloko alegazioen erantzuna eta isurketak kontzentratzeko politikari dagokiona Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektu honen ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du proposatutako jarduerak errepideen sarean duen ukipenari eta haren egokitasunari buruz, bai eta, bereziki, espedientearekin batera aurkeztutako trafikoaren azterlanaz ere, zuzendaritza hori baita eskuduna sare horretan; txostenak determinazio batzuk ezarri ditu. Proiektua onesteko, determinazio horiek bete behar dira.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
13.–Juan Ángel Martínez de Irujo Irañeta, Milagros Rodrigo Goñi, Miguel Ángel Ollo Larumbe eta Jesús M.ª Urra Gárriz jaun-andreek aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazki hau Iberoko hondakindegiari buruzkoa da, eta alegatu hauetan dago egituratuta:
–UPSan ez dago justifikatuta zergatik uko egiten zaien kokaleku batzuei eta ez da arrazoirik azaltzen Iberokoa gehitzeko.
–Oltza Zendeako udal planeko indarreko planeamenduaren arabera lursailek duten hirigintza kalifikazioarekin ez daudela ados diote.
–Alegatzen dute ez dela argi gelditzen ezta zehazten ere lurren okupazioa behin betikoa edo aldi baterakoa izanen den, haien iritziz xehetasun horiek ezin direlako banako espedienteetarako utzi.
–Alegatzen dute ez daudela adierazita aldi baterako lagapenaren iraupen epeak; ez direla kontuan hartzen lurzatia erabilgarri ez izateak balizko salmentarako izanen lituzkeen ondorioak, egun finka horiek produktibitate handiko lurzoru urbanizaezina direnez, ezinezkoa dela zehaztea lurzatiek okupazioaren ondotik izanen duten balioa; eta UPSan ez direla jasotzen aldi baterako okupazioagatik eman beharreko kalte-ordainak. Zehaztasun falta horrek eragin lezake espedientea arrazoirik gabe onestea.
Erantzuna:
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ez du galarazten edozein sustatzailek bere eskaera berriz planteatzea, edo horri uko egitea eta berria aurkeztea. Esku artean dugun kasuan, 2015eko martxoaren 30ean sustatzaileak proiektuaren ale berria aurkeztu zuen, hasieran aurkeztutakoa ordezten zuena; hasieran onartu eta jendaurrean jarritakoarekin alderatuta, proiektu berriak zituen aldaketen munta ikusirik, Nafarroako Gobernuak, 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, berriz jarri zuen jendaurrean eta berriz eman zien entzunaldia ukitutako udalei (2016ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 6koa).
Indarreko udal planeamenduak alegazio egileen lurzatietarako ezartzen duen kategorizazioa zuzentzea ez da UPS honen xedea, eta haren irismenetik kanpo dago.
Bestalde, UPSak finkatzen duen sistema desjabetzearena da, eta indarreko legeriaren arabera ukitutako titularrei dagokien balio justua ordaindu ondoren gauzatuko da. Alegatutako ukipen partikularrak eta haien balio justua ebaztea ez da berez UPS baten xede. Nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen diren ondasun edo eskubideen balioa desjabetze espedientean balio justua zehazteko fasean ezarriko da, indarreko legeriarekin bat kalkulatuta. Aurrekoa gorabehera, sustatzaileak adierazi du ahalegina eginen duela ukitutako jabeekin ados jartzeko aldez aurretik, jarduera betetzen den bitartean lurrak alde baterako laga ditzaten. Bi kasuetan, alegazio egileak aukera izanen du aditzera emateko ados dagoen edo ez.
UPSan taula bat dago, esku-hartzerako kalkulatu diren epeak adierazten dituena.
Idazki honetako gainerako alegatuen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
14.–Luis eta Marcos Labiano Erice jaunek aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Interesdunek adierazten dute kezkatuta daudela, ez baitakite beren jabetzako lursailak, “Erreniegako ipar-mazela” izeneko hondakindegiak ukitutakoak, haien eskuetara itzultzean nola egonen diren, eta eskatzen dute lehengoratze proiektuan jasotzea jarduketaren amaieran landare-lurraren ekarpena eginen dela, 30 cm baino gehiagokoa, baita lursailen amaierako erliebearen definizioa ere.
Erantzuna:
Idazki honen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
III.2. 2016ko jendaurreko epea
1.–Recuperaciones y Metales Zugar SLk “Asociación Española de Reciclaje de Residuos de construcción y demolición” izeneko elkartea ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazkia alegatu hauetan egituratuta dago:
–Proiektu sektoriala ez dator bat Europar Batasuneko eta Estatuko hondakinen arloko indarreko legeria sektorialarekin.
–Plana eguneratzeko zioen azalpena, jarduketen gehieneko denbora epeari dagokionez, ez dago justifikatuta.
–Proiektuak ez du aurreikusten balorizazio egokirik aurreikusitako ezein kudeaketatan. Baieztapen hori ingurumen-adierazpen estrategikoan oinarritzen da. Alegazioaren puntu horren ondorioa da lurrak lehengoratzera bidali beharko direla eta EEHak, berriz, kudeatzaile egokietara, birziklatzeko.
–Ez daude justifikatuta proiektuaren interes publikoa ez eta onura soziala ere.
–Andeatutako eremuak hondeaketako lur garbiekin lehengoratzen dira, EEHik nahasirik ez dutenekin, eta material birziklatuekin, ez hondakinekin.
–Kudeaketaren protokoloan ez dago EEHak sailkatu eta birziklatzeko inolako prozesurik.
–Jarduketaren bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterketan ez dira ageri EEHak nahitaez kudeatzeak dakartzan inbertsioak, kostuak eta diru-sarrerak.
Erantzuna:
Idazki honen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Alegazio egileak arrazoia du esatean bideragarritasun azterketan ez zeudela sartuta alegazioan aipatutako gaiak, baina sustatzaileak zuzenketa egin du alegatutako gaiak erantsiz.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hori partez baiesten da.
2.–Gazolazko Udalak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazki hau Iberoko hondakindegiko sarbideei buruzkoa da, eta gai hauei buruzko oharrak ditu: sarbideetarako alternatibak ez daude behar adina aztertuta; elkarguneen eta bide berrien diseinua berriz pentsatzea, edo Iberoko hondakindegiko bideen trazadura eta zabalera hobetzea.
Erantzuna:
Aurkeztutako alegatuei sustatzaileak honakoa erantzun die, azalpen planoak erantsita:
Trazadura berriko bide bat, Mendebaldeko Ingurabidearen eta Landabengo sarbidearen arteko elkargunetik abiatzen dena, ezinezkoa da arrazoi hauengatik: lotuneak birmoldaketa handia beharko luke, hondakindegiko sarrera-irteerak ahalbidetzeko; haren trazadurak Mendebaldeko Ingurabidearen legezko babes-zerrendan (50 m) barna joan beharko luke, eta traba izanen litzateke abiadura handiko trenbidearen ipar-ekialdeko korridorea eraikitzeko proiekturako.
Halere, bat dator alegazioa egin duen entitatearekin, eta hondakindegiko sarbide gisa aurreikusi den esku-hartzeari jarduketa hauek gehitzen dizkio:
–Gazolazko hegoaldeko sarbidearen eta Zizur-Beraskoain NA-7015 errepidearen arteko gurutzagunea hobetzea glorieta itxiaren diseinuarekin, Saguesko sarbidetik sartzea ahalbidetzeko.
–NA-7010 eta NA-7015 errepideen arteko gurutzagunea hobetzea glorieta itxiaren diseinuarekin. Elkarguneak biribilgune itxi gisa diseinatzea lagungarria izanen litzateke abiadura gutxitzeko Gazolazko saihesbidean, eta inguru horretan trafikoak dakarren arriskua ere txikiagoa izanen litzateke.
–Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea egokitu eta hobetzea NA-7015 errepidearekiko gurutzagunetik Iberoko hondakindegiko sarbidera.
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau partez baiesten da.
3.–Recuperaciones y Metales Zugar SLk Contenedores Iruña SL ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazioak aurkeztu dituzten enpresen iritziz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legeari jarraikiz, proiektua ez dago UPS bezala justifikatuta eta azkendu egin behar da, ez eguneratu. Horrekin batera, uste dute UPSa eguneratzea Hondakinak Kudeatzeko Estatuko 2016-2020 aldirako Esparru Planaren helburuen eta Nafarroako Hondakinen Planaren kontrakoa dela.
Erantzuna:
Proiektuaren udalez gaindiko izaera justifikaturik dago bai haren dokumentazioan bai Nafarroako Gobernuak 2000ko uztailaren 2an hartutako Erabakian, zeinaren bidez “Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas (Anecop)” elkarteak sustaturiko UPSa, Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzekoa, onetsi baitzen (2001eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa). Arestian esan dugunez, eskualdeko proiektu bat da, onuragarria eskualde osoarentzat, eta udalez gaindikoa, beharrezkoa delako eskualdean obra-hondakinen isurketaren gaineko kontrola osotara planifikatzea, hondakindegiak modu alternatiboan abian jartzea ahalbidetzeko, horrek gutxituko dituelako eragiten dituzten ukipenak eta haien kudeaketa hobetuko.
UPSa azkendu beharrari dagokionez, esan beharra dago alegatutako arauak ez diola besterik gabe betebehar bat edo eginbehar bat ezartzen Gobernuari, hautazko ahalmen bat ematen baizik. Arau horretan ezartzen da zer kasutan erabakitzen ahalko den azkentzea: exekuzioa hasi gabe egotea; sustatzaileak exekuzioari uko egitea; hura eragin zuten helburuek indarra galdu izana edo behar bezala justifikatutako interes publikoko arrazoiak egotea; eta exekuzioa amaituta egotea eta xedea beteta, betiere azkentzeak ez badu arriskuan jartzen udalez gaindiko interesa. Alegazio egileen iritziz, azkendu behar da uste dutelako UPSaren exekuzioa amaitu eta xedea bete dela, kontuan hartuta Iruñerrian gai inerteen hondakindegi baimendu batzuk badirela, baita lehengoratu beharreko eremu andeatuak eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko plantak ere. UPSa eguneratu beharra Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenean jasotzen da, eta beraz, alegatutako azkentzea ez da bidezkotzat jotzen. Ebazpen horretan eman zen proiektu honen ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
4.–Fundación Sustraia Erakuntzak, Eguzkizaleak elkarteak eta Jesús Gárriz Ezcurra jaunak honakoak ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia: Miguel Ángel Unzué Ozcoidi, Ezequiel García Rodríguez, Juan Manuel García Rodríguez, María Josefa Rodríguez Pérez, Rosa María Ortiz de Arrizabaleta, Melchor Ruiz Gascue, Ana San Nicolás, Victoria Otegui, José Sádaba Resano, Asier Sádaba Otegui, Ana Arraiza Eguillor eta María Asunción Arraiza Eguillor.
Edukia:
Alegazio horien oinarria da ez dagoela justifikatuta 21.000.000 m³ baino gehiagoko edukiera duten hondakindegien beharra, eraikuntzaren sektorea gaur egun nola dagoen ikusita.
Alegazioen arabera, justifikazio ezkutu bat dago, Iruñerriko obra zehatzetan eta etorkizuneko hirigintza garapenetan datzana, adibidez, “Donejakue Bidearen bizitegi parkea” (AHTren Iruñeko geltokia).
Erantzuna:
Alegazio-idazki honen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
5.–Jesús Gárriz Ezcurra eta Miguel Ascunce Díez de Ulzurrun jaunek honakoak ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia: Milagros Barandiarán Barandiarán, Javier Doiz Unzué, Carlos Frutuoso Teixeira, Gabriela A. López Bono, Laura Ollo Satrústegui, Ana Echeverría Lara, Itziar San Martín Martínez de Irujo, Ana Lacalle Astráin, Joaquín Pérez de Obanos Rodrigo, Nerea López González, Jaime Salcedo Pérez de Obanos, Ángel Luis López Otero, Javier Hugalde Olagüe, Nuria Marsal Nicuesa, María del Pilar González Rodríguez, Silvia Campón Gómez, Alberto Fernández Santamaría, María Fátima Martínez de Irujo Irañeta, Francisco Idareta Goldaracena, Vanessa Cañaveral Jiménez, Sagrario Ollo Larumbe, María Jesús Pérez de Obanos Rodrigo, Silvia Goñi Esarte, José M.ª Goñi Etxauri, Fermín Blanco Yárnoz, María Teresa Campistegui Huici, Juan Bataller Domínguez, Íñigo San Martín Martínez de Irujo, Esther Vilches Plaza, Agustín Perú Urtasun, Alfonso San Martín, Alfonso Ollo Larumbe, José Romera Cara, Marta Ollo Satrústegui, Odile Tillaud, Marta Latasa Martínez de Irujo, Alicia Sanz Pascal, Miguel A. Ollo Larumbe, María Eugenia Apesteguía, Lourdes Tina Galdos, Fernando Hugalde, María Victoria Goñi Etxauri, Ana María Ascunce Díez de Ulzurrun, Maite Tejada Cabodevilla, Adriana Ascunce Tejada, Jose Ignacio Miquele Loyola, Ainhoa Urra Barandiarán, María Teresa Biurrun Guinda, Carlos Andueza Zabalza, María Asunción Hugalde Ibarrola, José M.ª Landa Asensio, María Hernández Jiménez, Juan Mauleón, María Loreto Perú Biurrun, Susana Aso Rovira, Juan Pedro Mauleón Imaz, Sagrario Olagüe, Gema Perú Biurrun, Fortunato Abajo Jiménez, José Ignacio Latorre Zubiria, Isabel Satrústegui Gulina, José Javier Hugalde, Mikel Zubiria Orcaray, María Encarnación Ilarregui Irurzun, María Jesús Imaz, Raquel Orcaray Murillo, Juan José Zubiria Ilarregui, Jesús M.ª Oroquieta Ayerra, María Jesús Tina Ruiz, María Carmen Tina Ruiz, Isabel Luisa López Morales, Juan Antonio Pascual Martín, Rodrigo Frutuoso López, Leonardo Frutuoso López, Marta Gabande Pardos, Iban Larrea Serrano, Miguel Ángel Aragón Arrarás, Ana María Beortegui Orcaray, María Gloria Escudero Izu, Mirian Hugalde Apesteguia, Maite Hugalde Apesteguia, Luis Miguel Hugalde Apesteguia, Raquel Munárriz, Concepción Camino Sanz, Miguel García Astráin, Javier Tabar, Natalia Pérez de Obanos, Asier Pérez Areta, Adrián Berruezo Bernal, María Pérez de Obanos Rodrigo; Idoia Martínez de Irujo Goñi, Eneko Garde Ruiz de las Heras, Óscar Araiztegui Ascunce, Idoia Martínez de Irujo Goñi, Gema Blanco Lacabe, eta Juan Martínez de Irujo Goñi ordezkatuz.
Edukia:
Idazki hau Iberoko hondakindegiari buruzkoa da, eta alegatu hauetan dago egituratuta:
–Oraya (Oreia) izena ez da egokia Iberon.
–Jarduketa hauek eta Nafarroako hondakinen kudeaketarako 2017-2027 aldirako Plan Integratukoak aldi berean gauzatuko dira. Plan hori jendaurreko epean dago egun.
–Ez daude ados balizko kokaguneen hautaketarekin eta horiek baloratzeko moduarekin. Prozesuan parte-hartzea eta informazioa izatea eskatzen du, erakundeen eta herritarren inplikazioarekin.
–Nekazaritzako produktibitate handiko lurrak dira. Horrez gain, Nafarroako Gobernuaren basozainen txosten bat eskatzen du, Iruñerriko eremu ez-produktiboen azterlan bat egin dezaten.
–Lurraren ezaugarriak galduko dira. Alegazioan adierazten da 12 urte geroago lurrak, aldez aurretik gaineko geruza kendu eta bildu ondoren, bere propietateak galduko dituela.
–Azalera txikiagoa izanen da obra hondakinez bete ondoren.
–Nekazaritzako Politika Bateratuaren eskubideak.
–Gai arriskutsuen isurketa. Europako Kontseiluaren 1999ko apirilaren 26ko 1999/31/EE Zuzentaraua, hondakinen isurketari buruzkoa, hondakindegian zenbait hondakin ez onartzeari dagokionez.
–Ez dira herriguneetarako distantziak gordetzen.
–Nekazarientzako bideak murrizten dira, Iberotik eta Isterriako zubitik bideratzeko, ibilgailu gehiago hartzerik ez dutela.
–Oreiako kokagunean gai inerteen hondakindegia jarriz gero Artzanegi erreka desagertuko da. Horrez gain, ingurumen eta paisaia aldetik balio txikiagoa duten kokaguneak aurkitzea proposatzen du.
–Beste toki eta probintzia batzuetatik datozen hondakinak.
–Iruñerriko ibai-parkearen gaineko eragina.
Erantzuna:
Esku artean dugun espedienteari 2006ko azaroaren 24an eman zitzaion hasiera, eta beraz, ez da nahitaezkoa herritarren arteko partaidetza prozesua betetzea; prozesu hori nahitaezkoa da 2015az geroztik (Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legea). Halere, espedienteak hiru aldiz bete ditu jendaurrean egoteko eta ukitutako udalei entzunaldia emateko izapideak (Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2010eko otsailaren 22koa –2010eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 15ekoa–; Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2016ko abuztuaren 24koa –2016ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 6koa–; eta Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2016ko irailaren 21ekoa –2016ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa–).
Alegazioaren xede diren ukipen partikularrak eta haien balio justua ebaztea ez da berez UPS baten xedea, eta gai horri desjabetzerako egin beharreko espedientean heldu beharko zaio, eta/edo ukitutakoek eta sustatzaileak egiten dituzten akordioetan, hala eginez gero.
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian xedatutakoa errepikatuz, sustatzaileak bermatu beharko du bide publikoetan etenik ez gertatzea eta hondakindegi bakoitzaren ondoko lurzatietako sarbidea mantentzea. Hau da, sarbideen gaia proiektu honetan konponduta gelditu beharko da, eta gero zehaztuko da, hondakindegi bakoitzerako idazten den proiektu berariazkoan, banaka izapidetuko den horretan.
Iruñerriko ibai-parkeari edo pasealekuari buruz alegatutakoaren erantzuna, berriz, Pedro Azparren Ocaña jaunak Olatzeko Herria udal taldea ordezkatuz 2010ean aurkeztutako 11. alegazio-idazkira igortzen da.
Gainerako alegazioen ingurumen edukia dela eta, haien erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
6.–Jesús Gárriz Ezcurra jaunak Ororbiako Kontzejua ordezkatuz eta Miguel Ascunce Díez de Ulzurrun jaunak Iberoko Kontzejua ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkiak.
Edukia:
–Aldez aurreko gaiak. Alegazioak egin dituen entitateak 21/2013 Legearen 37. artikulua aipatuz adierazten du bere iritziz ukitutako administrazioei eta interesdunei jakinarazi behar zitzaiela, hura jasotzen denean hasten baita txostenak eta alegazioak aurkezteko epea. Era berean, 35/2002 Foru Legearen 46.2 artikuluarekin bat eta UPSa behin betiko onetsi zenetik bi urte baino gehiago iragan direnez, proiektua azkendutzat eman litekeela uste du, inolako eguneratzea egin beharrik gabe.
–Jendaurreko epearen izapidea eta proiektuan argitaratutako dokumentazioa. Aipatzen da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren pean jarri den dokumentazioak ez duela legeriak ezartzen duen gutxieneko edukia.
–Proiektu hau eta Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala bateraezinak dira.
–Oltza Zendeako udal planaren urraketa.
–Irizpide anitzeko analisiaren diskrezionalitatea.
–Proiektuaren bideragarritasun ekonomikorik eza.
–Bideragarritasunik ez ingurumen aldetik.
–35/2002 Foru Legearen 42.2 artikuluaren urraketa. Haren iritzia da ez dela egokia UPS batean lau proiektu batera izapidetzea, haien artean independenteak direnak, eta aurreikusita dagoela laurak izapidetu eta gauzatzea. Horrekin batera, uste du Iberoko hondakindegirako proiektuaren eragina eta ondorioak ez direla udalez gaindikoak.
–Nafarroako ondare historikoaren babesa. Ipar-mazelako hondakindegiaren eremuan aztarnategi arkeologiko bat dagoela adierazten du eta proiektua onetsi aurretik zundaketak egin beharko liratekeela.
–Populazioaren gaineko ukipenak, inguru horretan trafikoa handitzearen ondorioz.
–Lurraren ezaugarri onak galtzea.
–Ondoriozko azalera txikiagoa.
–Nekazaritzako ibilgailuen kopurua handituko da Iberon eta Isterriako zubian.
–Iruñerriko ibai-parkearen gaineko eragina.
–Nekazaritzako Politika Bateratuaren eskubideak.
–Gai arriskutsuen isurketa.
–Aurrekontuko diru falta. Kontzejuak ez du nahiko aurrekonturik planteatzen diren instalazioetan edo jardueran esku-hartzerik bere gain hartzeko.
Erantzuna:
Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezartzen duenez, ebazpena eman behar duen organoak, hala eskatzen badu prozeduraren izaerak, erabaki dezake jendaurreko aldi bat izatea. Horretarako, iragarki bat argitaratuko da dagokion aldizkari ofizialean, edozein pertsona fisiko edo juridikok aztertu ahal izan dezan espedientea edo erabakitzen den espediente-partea”. Ez du ezartzen nahitaezko jakinarazpenik. Esku artean dugun kasuan, araututakoa bete da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean hiru aldiz argitaratu baitira espedienteak bete beharreko izapideak, jendaurrean egotekoa eta ukitutako udalei entzunaldia ematekoa. Gainera, eskualdeko proiektu bat denez, neurrigabeko lana izan zitekeen interesdunak identifikatzea eta jakinarazpena egitea.
UPSa azkendu beharrari dagokionez, esan beharra dago alegatutako arauak ez diola besterik gabe betebehar bat edo eginbehar bat ezartzen Gobernuari, hautazko ahalmen bat ematen baizik. Bertan ezartzen diren kasuetako bat da plana onetsi zenetik bi urte iragatea betetzen hasi gabe. Ezin da ados egon alegazio egilearekin UPSa betetzen hasi gabe dagoela esateari dagokionez, zeren, eguneratze proiektuan jasotzen denez, onetsitako kokalekuetako batzuk eginik daude, eta haietako bat egiten ari da gaur egun.
Herriari dagokion hirigintza planeamenduak (2004tik indarra duen Oltzako udal plana) lurzoru urbanizaezin gisa sailkatu du hondakindegietarako proposatu den esparrua, nekazaritza edo abeltzaintza aldetik produktibitate ertainaren kategoria duena, eta kategoria horretarako ezarritako babes araubideak ez du esplizituki debekatzen hondakindegiaren erabilera, salbu eta “nekez babesten ahal den zuhaitzik gabeko basozaintzako lurzoru” gisa sailkatuta dagoen lur-zerrenda txiki batean. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen arabera, UPS honetako determinazioak lotesleak dira ukitutako toki entitateen planeamendurako. Lurraldea antolatzeko tresna hauen xedea da azpiegiturak edo instalazioak ezartzea, horien eraginak eta ondorioek, lurraldearen antolamenduari dagokionez, oinarri duten udalerria (edo udalerriak) gainditzen dutenean, beren tamaina, garrantzi edo ezaugarri bereziengatik. Tresna horiek ahalbidetzen diote foru administrazioari lurraldearen antolaketarako bere eskumena erabat betetzea. Testuinguru honetan, lurralde antolamendurako tresna hauek, udal plangintzari dagozkion determinazioak dituztenak, edo, are gehiago, obra proiektu baten norainokoa ere dutenak, beharrezkoak dira Foru Komunitatearen lurralde antolamenduaren arloko eskumena betetzen dela bermatzeko, toki gobernuko beste instantzia baten ekintzaren menpe egon gabe.
Alegazio egileak, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integraletik ateratako zenbait testu eta bere ohar batzuk oinarri hartuta, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari buruzko zalantza batzuk azaltzen ditu, eta haren berrikuspena eskatzen. Proiektuaren sustatzailea Recuperación Ambiental SL (REAM) da, eraikuntza eta herri-lanen arloko enpresa batzuek elkartuta gai inerteen hondakindegiak sustatu eta kudeatzeko asmoarekin sortu duten enpresa bat, horrela elkartekideei eta halako gaiak sortzen dituzten gainerako enpresei hondakinak non utzi izateko aukera bermatzeko. REAM enpresak 15 urtetik gorako esperientzia du jarduera honetan, eta erantzukizunez eta irabazi-asmorik gabe betetzen du. Egia da hondakindengiko baliabide bakarra gaiak uzteagatik jasotzen den kanona dela, eta gai horien bolumena aurrez jakiterik ez dagoela; egia da, halaber, kalkulatutako aurrekontua, 6.200.269,89 eurokoa, kanon honekin betetzen dela: 6.200.269,89/5.374.877 = 1,15 euro/m³; balio hori gaur egun jasotzen ari dena baino txikiagoa da (1,5 euro/m³ baino pixka bat gehiago). REAMek adierazten du, bere esperientzia kontuan hartuta, arrazoizkoa dela hamabi urteko produkzio hori izatea (450.000 m³ urtean).
Arestian esan dugunez, eskualdeko proiektu bat da, onuragarria eskualde osoarentzat, eta udalez gaindikoa, beharrezkoa delako eskualdean obra-hondakinen isurketaren gaineko kontrola osotara planifikatzea, hondakindegiak modu alternatiboan abian jartzea ahalbidetzeko, horrek gutxituko dituelako eragiten dituzten ukipenak eta haien kudeaketa hobetuko. Finean, plangintzarako tresna bat da hau, eta, ezin bestela izan, garatu beharrekoa kokaleku bakoitzean egin behar diren lanak zehaztuko dituzten proiektuen bidez; kokaleku bakoitza jarduera sailkatu gisa tramitatuko da, ingurumen eraginaren ebaluazioa barne. Garapen horrekin ez genuke gaizki ulertu beharko, eta proiektu independenteak direla pentsatu.
Aztarnategi arkeologikoaren gaineko ukipenei buruzko txostena egin du Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Arkeologia Atalak, 2015eko irailaren 2an. Txosten horretan esaten denez, Erreniegako ipar-mazelako hondakindegia abian jartzea bideragarria izan daiteke neurri zuzentzaile batzuk hartzen badira.
Inguru horretan trafikoa areagotzeak populazioarengan izan ditzakeen ukipenei buruz alegatu denaren erantzuna Gazolazko Kontzejuaren 2016ko 2. alegazio idazkiari emandako berbera da.
Interesdunek planteatzen dute, Oreiako eta Gazolazko landa bideak mozten badira, kamioiek eta traktoreek Isterriako zubian eta Iberoko herrigunean barna ibili beharko dutela. Eta eransten dute Isterriako zubian karga mugatuta dagoela, erromanikoa dela eta ezin dela trafikoa handitu bertan. Azkenik, Otsabiako hegazti granja sarbiderik gabe geldituko dela esaten dute.
Bide publikoen jarraitutasunari buruz alegatzen denaren erantzuna Francisco Javier Neri Erdozáin jaunak 2010ean aurkeztutako 2. alegazio-idazkiari emandakora igortzen da.
Iruñerriko ibai-parkeari edo pasealekuari buruz alegatutakoaren erantzuna, berriz, Pedro Azparren Ocaña jaunak Olatzeko Herria udal taldea ordezkatuz 2010ean aurkeztutako 11. alegazio-idazkira igortzen da.
Alegazioaren xede diren ukipen partikularrak eta haien balio justua ebaztea ez da berez UPS baten xedea, eta gai horri desjabetzerako egin beharreko espedientean heldu beharko zaio, eta/edo ukitutakoek eta sustatzaileak egiten dituzten akordioetan, hala eginez gero.
UPSan proposatutako jarduketek ez dute lurzoru publiko gehiago sortzen, sustatzaileak ordaintzen ditu, baita haien mantentze-lanak ere, eta beraz, a priori ez diete inolako kargarik ekartzen ukitutako kontzejuei, aurrekontu ahalmenei dagokienez.
Gainerako alegazioen ingurumen edukia dela eta, haien erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau partez baiesten da.
7.–Miguel Erviti Larumbe jaunak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazioan azalpen labur bat egiten da, esanez UPSak EEHen hondakindegi edo zabortegi bat ezartzeko ekimen pribatuaren interesak babesten dituela, UPSa hondakinen arloko araudiaren kontrakoa dela hondakinen ezabatzea duelako xede eta, Iberoko kokalekuaren kasuan, nekazaritzako produktibitate handiko eremu zabal batean planteatzen dela; arrazoi horiengatik, alegazio hauek egiten dituzte:
–Planteatutako UPSa legez kanpokoa da. Baieztapen horren arrazoia da UPSak Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea urratzen duela, ekimen pribatua delako, eta ez autonomia erkidegoak egindako plan bat. Alde horretatik, alegazioak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2020 aldirako Plan Integrala aipatzen du, baina Justizia Auzitegi Nagusiak 2013an baliogabetu zuen plan hori, eta Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen baliogabetzea (2015. urtea). Bestetik, aipatzen da Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2027 aldirako Plan Integralaren zirriborroan ez dela jaso hondakin ez-arriskutsuetarako kokaleku berririk, eta egungo kudeaketa sistema gutxienez 6 urtez erabiltzea ezartzen du.
–Ez dago kokalekuetarako irizpiderik.
–Ez dago interes orokorrarekin edo onura publikoarekin bat datorren justifikaziorik.
–Ez dago ingurumen-adierazpen estrategikorik.
–Iberoko hondakindegiaren kokalekuan balio handiko alorrak daude.
–Iberoko kokalekuan iragazkortasuna dago.
–Ez da UPSaren eguneratzea. Beste UPS bat da. Alegazio egilearen iritziz, aurkeztutako proposamena ez da UPSaren eguneratze bat, UPS berri bat baizik, funtsezko eta garrantzi handiko aldaketak planteatzen direlako. Haren ustez, eguneratzearen asmoa da aldez aurretik justifikatuta dagoelako itxurak egitea, baina proposamenak bere justifikazioa eta oinarriak behar ditu.
–1. eranskina. Topografia. Iberoko kokalekua falta da.
–Txosten sektorialak: Iberoko kokalekuari buruzko ingurumen ebaluazioaren txostena eta Konfederazio Hidrografikoaren txostena. Txosten horien ingurumen arloko balorazioa zalantzan jartzen da.
–Bideen gaineko ukipenei eta Iberoko hondakindegiaren instalazioari buruzkoa. Alegazioaren xedea da adieraztea ez dela sartu Zizur Nagusiaren eta Gazolazen arteko bide berriaren kostua eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak ez duela aintzat hartu. Eskatzen dute finketara sartzeko bidea berma dadila. Trafiko eta zarata arazoak eta materialak erortzeko arriskuak alegatzen dira. Gainerako gaiak ingurumen arlokoak dira: ingurumen legearen urraketa, kutsadura, eta lurzoruen kutsadura.
–Jendaurreko epearen izapidea eta ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egitekoa (abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua). UPSa azkendutzat jotzeko eta eguneratzerik ez egiteko eskatzen da.
–Alegatutako gainerako gaiak Jesús Gárriz Ezcurra jaunak Ororbiako Kontzejua ordezkatuz 2016an aurkeztutako 6. alegazio-idazkian jasotako berberak dira.
Erantzuna:
Aurkeztutako proposamena indarreko UPSaren eguneratze gisa tramitatzen da, haren gaia delako gai inerteen hondakindegien beharra, gaur egungoa, eta indarreko UPSak erantzuna ematea behar horri, bertan dauden kokaguneen egoera eta baldintza desberdinak kontuan hartuta. Izena gorabehera, arrazoia du alegazio hartzaileak esaten duenean aurreikusten duen proposamenak justifikatuta egon behar duela. Justifikazio falta hori beste idazki batzuetan ere alegatu da, eta horri emandako erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenean dago. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Alegazioa baiesten da, UPSaren azterketa ekonomikoetan Zizur Nagusiaren eta Gazolazen arteko bide berriaren kostua jaso beharrari dagokionez. Ezin da ados egon alegazioaren egilearekin Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak bide hori aintzat hartu ez duela esaten duenean. Izan ere, bide hori ez da sare horretan sartuko, eta, beraz, zuzendaritza nagusi horrek, bere eskumenak direla-eta, aztertu ditu bide horren eta Nafarroako errepideen sarearen artean proposatu diren gurutzaguneak.
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian xedatutakoa errepikatuz, sustatzaileak bermatu beharko du bide publikoetan etenik ez gertatzea eta hondakindegi bakoitzaren ondoko lurzatietako sarbidea mantentzea. Hau da, sarbideen gaia proiektu honetan konponduta gelditu beharko da, eta gero zehaztuko da, hondakindegi bakoitzerako idazten den proiektu berariazkoan, banaka izapidetuko den horretan.
Azkendu beharrari buruz esaten denaren erantzuna, berriz, Recuperaciones y Metales Zugar SLk Contenedores Iruña SL ordezkatuz 2016an aurkeztutako 3. alegazio-idazkiari emandakora igortzen da.
Jesús Gárriz Ezcurra jaunak Ororbiako Kontzejua ordezkatuz aurkeztutako 2016ko 6. alegazio-idazkian jasotako alegatuekin bat datozenen erantzuna idazki horri emandakora igortzen da.
Gainerako alegazioen ingurumen edukia dela eta, haien erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau partez baiesten da.
8.–José Luis Churío Astiz jaunak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazioak UPSaren izapidetzearen aurrekarien azalpen laburra egiten du, eta alegatu hauetan dago egituratuta:
–Jarduketa hauek eta Nafarroako hondakinen kudeaketarako 2017-2027 aldirako Planekoak aldi berean gauzatuko dira. Plan hori jendaurreko fasean dago egun.
–Ez dago ados balizko kokalekuen hautaketarekin, lehentasuna ematen zaielako enpresen aldetik eta ekonomikoki komeni denari, gizarte eta ingurumen alderdien gainetik.
–Isurketen arriskugarritasuna, eta hondakindegien eta populazioguneen arteko distantzia.
–Beste toki eta probintzia batzuetatik datozen hondakinak.
Erantzuna:
Idazki honen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
9.–Juan José Azcona Ruiz de Galarreta jaunak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Alegazio egilearen iritziz, UPSa ez onestea erabaki beharko litzateke, Artzanegi errekaren garrantzia ekologikoa eta beste instalazio gogaikarri batzuen ukipena eta distantzia kontuan hartuta.
Erantzuna:
Idazki honen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
10.–Zizur Zendeako Udaleko alkateak eta Zizur Txikiko, Asteraingo, Zarikiegiko, Larraiako eta Paternaingo kontzejuetako buruek aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazkiek atal hauek dituzte:
–Entitateak alegatzen du ez zaiela entzunaldirik eman UPS horren zuzeneko ukipena jasotzen duten kontzejuei, eta beraz, arestian aipatutako erabakia baliogabea dela.
–Aipatzen da nahitaezkoa dela espedientean dauden txosten sektorialak kontuan hartzea, eta, zehazki, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak egindakoa, zeinak bideragarritzat jotzen baititu Iberoko hondakindegia eta Espartza Galarko hondakindegiko eremu berria. Horrez gain, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren txostena nahitaezkoa dela uste du. Horrekin batera, uste dute UPSan konponduta agertu beharko lukeela kokalekuak ukitzen dituen finken sarbideen gaiak ere.
–Ez da berariaz justifikatzen LAParen (3. eremua) determinazioak betetzen diren.
–2015eko martxoaren 30eko UPSa ez da aurrekoaren berritzea, aurrekoa ordezten duen UPS berri bat baizik.
–Dokumentazio berriaren izapideak, jendaurrekoa eta entzunaldia ematekoa, hasierako onespena eman gabe bete dira. Ez du betetzen Lurzoruari eta Hiri-gaikuntzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 22.3 artikuluan ezarritakoa.
–III.2 atalean –hirigintza planeamenduarekiko egokitasuna– eta III.4 atalean –proposatutako araudia– ezarritakoen arteko inkongruentzia eta kontraesanak. Proposatutako agiriaren xedearen inplikazioa ikusita, aldi berean izapidetu behar da udalez gaindiko plan edo proiektu sektorial baten gisa.
–Undioko kokalekuan sartzeko aurreikusitako bideak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen titularrak ez dira ageri.
–Zorroztasunik ez dago alternatiben hautaketan, 2001eko uztailaren 2an onetsitako lehen proiektutik hasita. Ingurumen eragina dela-eta, soluzioa ez dago aski justifikatuta.
–Interes publikoa ez dago justifikatuta, ez dago onura publikorik. Espartza Galarko hondakindegia 17 urte eta erdiz handitzea aski da, higiezinen merkatuaren eta proiektu handien bilakaera ikusita, horien exekuzioa ez baita ziurra gaur egun.
–Ibero eta Erreniegako ipar-mazela kokaguneen kasuan, gai hauei buruzko arazoak azaltzen dira: ibilgailu astunen trafiko handia populazioguneetako sarbideetan eta industrialdeetako gurutzaguneetan, horrelako trafikorako diseinaturik ez dauden errepideak erabiliz; bide berrien beharra Gazolaz inguruetan, espediente honen izapidetzean sartu behar zirenak; 50 metro baino gehiagoko horma bat eraiki beharra Iberoko hondakindegian, hondakinei eusteko; eta Ingurumen Ebaluazioaren Atalak emandako txostenaren edukia, Iberoko kokalekuan Nafarroako flora mehatxatuaren espezieen presentziari eta Erreniegako ipar-mazelaren ezegonkortasunari buruzkoa.
Erantzuna:
Entzunaldiari buruz alegatzen denaren erantzuna Jesús Gárriz Ezcurra jaunak Ororbiako Kontzejua ordezkatuz eta Miguel Ascunce Díez de Ulzurrun jaunak Iberoko Kontzejua ordezkatuz 2016an aurkeztutako 6. alegazio-idazkiei emandakora igortzen da. Eta ingurumen arloko izapideari dagokionez, halaber, erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenean dago. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren txostena kontuan hartzeari dagokionez, argitzen da, indarreko legeriarekin bat, UPS baten izapidetzea ezin dela amaitu kasuan kasuko ingurumen izapidea aldez aurretik ebatzi gabe eta horren emaitza aintzat hartu beharko dela UPSa ebaztean.
Telekomunikazioei buruzko 32/2003 Lege Orokorraren 26.2 artikuluan arautzen den txostena, telekomunikazioei buruzkoa, ez egoteari dagokionez, esan beharra dago, dagoeneko onetsita dagoen tresna baten aldaketa denean, aldaketak ukitzen dituzten gaiei buruzko txosten sektorialak baizik ez direla eskatu behar. Doktrina jurisprudentzialaren arabera, kontuan hartu behar da ez dela hain garrantzitsua tramitatzen den tresnaren izen formala –kasu honetan UPSaren eguneratze bat dugu, ez UPS berri bat–, haren izaera, xedea eta egiazko edukia baizik. Auzitegi Gorenak espreski aipatu du: “txosten hori eskatuko da lurralde eta hirigintza arloko antolamenduan ondorioak dituen antolaketa juridiko bat txertatu nahi denean, kasuko autonomia erkidegoaren edo udalaren ekimenaren bitartez, zein diren ere haren ezaugarriak edo aurkezpen formala, eta antolaketa horrek eragin zuzena duenean telekomunikazioen arloko eskumenak Estatuari esleituz babestu eta zaindu gogo diren interesetan; interes horien artean dago, gainera, funtsezko printzipio bat, merkatuaren batasunarena alegia, mugak ezartzen dituena autonomia erkidegoek beren eskumenen erabileran egin ditzaketen gehiegikerien aurrean, arlo horretan merkatu nazionalaren distortsio garrantzitsua ekartzeko arriskua ekiditeko”. (STS 2013/02/07 eta STS 2011/03/09).
Finean, lurralde antolamendurako tresna baten aldaketak Telekomunikazioei buruzko 32/2003 Lege Orokorraren 26.2 artikuluan araututako txostena behar duela ezartzeko, aldaketa horretan jasotzen diren aurreikuspen berriek telekomunikazioen sarean dituzten ondorioei begiratu beharko zaie.
Esku artean dugun UPSak ez du ukipenik ez eraginik telekomunikazioen sarean, eta horregatik, aipatutako txostena eskatzea tramite hutsa izanen litzateke, UPSari edukirik erantsiko ez liokeena.
Kokalekuak ukitutako finketako sarbideen gaia nekez konponduko da esku artean dugunaren moduko planifikazio-agiri batean. Bizitegien planifikazioetan, sarbideen gaia (kale eta espaloien jarraitutasuna eta ezaugarriak, zabalera, akaberak, argiztapena, euri-uren ebakuazioa...) kasuan kasuko urbanizazio proiektuetan aztertzen da, eta, kasu honetan ere, egokiena eta eraginkorrena da UPSa garatzen duten proiektu zehatzetan aztertu eta ebaztea gai hori.
Alegazioan esaten da LAPen (3. eremua) jasotako determinazioak bete izana agirian justifikatu gabe dagoela, baina adierazi beharra dago eduki hori LAHFLren 29. artikuluan eskatzen dela. Justifikazio hori bilduta dago bai Lurraldearen Antolamenduko eta Hirigintzako Zerbitzuak 2016ko ekainaren 27an emandako txostenean bai Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian. Sustatzaileak UPS agirira ekarri beharko du.
Proposamena UPS berria dela ulertu behar dela-eta alegatzen denaren erantzuna Miguel Erviti Larumbe jaunak 2016an aurkeztutako 7. alegazio-idazkiari emandako erantzunera igortzen da.
Lurzoruari eta Hiri-gaikuntzari buruzko testu bategina onesten duen 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 22.3 artikulua urbanizazio jarduketei buruzkoa da. Aipatutako UPSan dauden jarduketak ez dira halakotzat hartzen lege horren ondorioetarako (7.1.a artikulua).
UPSek eta haien aldaketek, edo eguneratzeak, kasu honetan bezala, irismen bera dute. Lurralde edo hirigintza planeamenduaren aldaketa batek planeamendu horren edozein determinazio alda dezake, baina horrek ez du esan nahi planeamenduko tresnaren izenarekin tramitatu beharko denik, eta ez aldaketa gisa.
Undioko kokalekuan sartzeko aurreikusitako bideak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen titularren zerrenda 3. eranskineko (“UPSak ukitutako lurren eta zerbitzuen okupazioa”) 8. orrian jaso da.
Gainerako alegazioen ingurumen edukia dela eta, haien erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau partez baiesten da.
11.–Muru-Asteraingo Kontzejuak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazki hau Erreniegako hondakindegiari buruzkoa da, eta alegatu hauetan dago egituratuta:
–Kontzejuak bat egiten du osotara Ingurumen Ebaluazioaren Atalaren txostenarekin, hau da, Erreniegako ipar-mazelako hondakindegia ingurumen aldetik bateraezintzat jotzearekin.
–UPSaren kudeaketa pribatua. Ez dago ados Iruñerriko Hondakinen Planaren definizioa enpresa-ekimen pribatu batetik abiatuta kudeatzearekin. Haren iritziz, kudeaketa hori Iruñerriko Mankomunitateari dagokio, udalek lagatako eskumenetan oinarrituta.
–Hondakinen bolumenaren ebaluazioa. Alegazioaren arabera, antolamendu proiektuen diseinuan aintzat hartu behar dira lurraldearen oreka eta egokitasuna, eta hondakindegietarako kokalekuak izan, proiektuetako amaierako soluzioetan jaso beharrekoak. Horregatik guztiagatik, kudeatu beharreko hondakinen bolumenari proportziorik gabekoa deritzo.
–Alternatiben azterketa. Alegazio honek alternatiben hautaketan erabilitako irizpideak aztertzen ditu, hala nola populazioguneetarako distantziak, haren iritziz 1.000 metrotik gorakoak izan behar dutenak, EEHak birziklatzeko planten ukipenak direla eta; eta parke, zuzkidura eta abarretara egon beharreko distantzia. Horrez gain, alegazioan esaten da alternatiben azterketan ez direla kontuan hartu gai batzuk, adibidez, LAP3an dagoen informazioa, paisaiaren gaineko inpaktua osotara (Undioko herrigunearen gaineko paisaia inpaktua baizik ez da aztertzen, eta ez inguruko beste populaziogune batzuen gainekoa); ez dira aipatzen, besteak beste, Donejakue Bidearen hurbiltasuna, kamioien trafikoa UPSak ukitutako bide guztietan, ibai-ibilguen gaineko ukipenaren balorazio egokia, ondare arkeologikoaren gaineko ukipena, lurren ezegonkortasuna eta gasbide bat egotea.
Erantzuna:
Alegazio-idazki honen erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
12.–Oltza Zendeako Udalak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazkiak zenbait alegatu dauzka, baina denak, ondotik laburtuta ematen den azkena kenduta, bat datoz Jesús Gárriz Ezcurra jaunak Ororbiako Kontzejua ordezkatuz eta Miguel Ascunce Díez de Ulzurrun jaunak Iberoko Kontzejua ordezkatuz 2016an aurkeztutako 6. alegazio-idazkietan jasotakoekin.
“Udal autonomia/lurralde oreka babestea” izenburuarekin, hau jasotzen da:
–Oltza Zendeak nahikoa eta gehiago betetzen du elkartasun sozialaren “kuota”.
–NA-7010 eta NA-7015 errepideetan nabarmen handituko dira arriskua eta istripuak gertatzeko aukerak.
–Oraiako bidean jende asko ibiltzen da, baina proiektuaren ondorioz ezin izanen litzateke erabili.
–UPS baten bidez ezartzea udal autonomiaren kontrako injerentzia bat da, eta hirigintzaren nahiz lurzoruaren erabileraren eskumena duten kontzeju eta udaletarako inposaketa.
–Espedientearen izapidetzeak iraun duen denboran ez da zuzenketarik edo planteamendu aldaketarik egin, eta makroproiektuen alde egiten da orain ere, gutxi batzuen interesak lehenetsiz gehiengoaren kaltetan.
Erantzuna:
Alegazieon xede den proiektua eskualdeko proiektu bat da, onuragarria eskualde osoarentzat eta, haren ukipenek herritar batzuengan eragin handiagoa izanen dute beste batzuengan baino, halabeharrez. Hautapen irizpideak aipatutakoak badira ere, eta horietako bat hondakindegien arteko hurbiltasuna izan daiteke, baina espedientea ebazteko oinarriak interes orokorra izan behar du, eta ez partikularra edo ukipen larrienak jasan behar dituztela uste dutenena.
Proposatutako jarduerak errepideen sarean duen ukipenari eta haren egokitasunari buruzko txostena egina du Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak, sare horretan eskuduna baita, eta determinazio batzuk ezarri ditu. Proiektua onesteko, determinazio horiek bete behar dira.
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian xedatutakoa errepikatuz, sustatzaileak bermatu beharko du bide publikoetan etenik ez gertatzea eta hondakindegi bakoitzaren ondoko lurzatietako sarbidea mantentzea. Hau da, sarbideen gaia proiektu honetan konponduta gelditu beharko da, eta gero zehaztuko da, kokaleku bakoitzerako idazten den proiektu berariazkoan, banaka izapidetuko den horretan.
Udalez gaindiko plan eta proiektuak lurraldea antolatzeko tresnak dira, eta haien xedea da azpiegiturak edo instalazioak ezartzea, horien eraginak eta ondorioek, lurraldearen antolamenduari dagokionez, oinarri duten udalerria (edo udalerriak) gainditzen dutenean, beren tamaina, garrantzi edo ezaugarri bereziengatik. Tresna horiek ahalbidetzen diote foru administrazioari lurraldearen antolaketarako bere eskumena erabat betetzea. Testuinguru honetan, lurralde antolamendurako tresna hauek, udal plangintzari dagozkion determinazioak dituztenak, edo, are gehiago, obra proiektu baten norainokoa ere dutenak, beharrezkoak dira eskumenak betetzen direla bermatzeko, toki gobernuko beste instantzia baten ekintzaren menpe egon gabe.
Gainerako alegatuen erantzuna Jesús Gárriz Ezcurra jaunak Ororbiako Kontzejua ordezkatuz eta Miguel Ascunce Díez de Ulzurrun jaunak Iberoko Kontzejua ordezkatuz 2016an aurkeztutako 6. alegazio-idazkiei emandakora igortzen da, bai eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera ere. Ebazpen horren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
13.–Enagas Transporte SAUk aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Enagasek adierazi du ez dagoela ados Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeari begira UPSaren ukipenak planteatzen duen soluzioarekin, “Erreniegako ipar-mazelan” Faltzes-Irurtzun gasbidea desbideratzea eta berriz ezartzea proposatzen duen aldetik. Hauek dira desadostasun horren oinarriak:
–Instalazioen izaera juridikoa. Alegazioa egin duen sozietatearen iritziz, kontuan hartu behar da azpiegitura horren onura eta interes publikoak lehenetsi behar direla beste interes batzuen egokitasunaren gainetik, eta, instalazioak bete behar dituen segurtasun baldintzak ahalik eta onenak izateari balio nagusia emanez, baloratu behar da beste sektore batzuetan indarreko legeria betetzen ote den, bereziki distantzien eta lurzoruaren erabileren araubideari eta trazaduraren arrazionaltasun orokorrari dagokienez. Nolanahi ere, aipatzen da egindako trazaduraren edozein aldaketa egiteko, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 106. artikuluan ezartzen den prozedura bete beharko dela. Dekretu horren bidez arautzen dira gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.
–Lurren izaera ezegonkorra eta Zizur Zendearekin dagoen auzia. Haien iritziz proposatutako eremuan gasbidea desbideratu eta gero berriz ezartzeko edozein jarduketa gauzatzeak arrisku handia ekarriko luke hodiaren segurtasunerako eta, beraz, eskualdeko horniduraren segurtasunerako. Gure esperientziaren bermea dugu esateko ez dela komeni inongo jarduketa egitea inguru horretan lur mugimendu handiak egitea ekarriko lituzkeena; gainera, jarduketa horrek okertu eginen luke Undioko Udalarekin dugun egoera, harentzat geu garelako inguru hartan gasbidea paratzeak lursailetan eta bideetan eragindako kalteen erantzulea.
Erantzuna:
Arestian esan bezala, eskualdeko proiektu bat da, eta ebazteko oinarriak interes orokorra izan behar du, eta ez partikularra edo ukipen larrienak jasan behar dituztela uste dutenena. Ebazpena emateko, proiektuak sor ditzakeen ukipen guztiak hartu beharko dira kontuan, baina ukipen horiek berez ez dira erabakigarriak izanen ebazpenari begira.
Idazkiaren gainerakoaren erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau ezesten da.
14.–Galar Zendeako Udalak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Udal honek ohar hauek egiten ditu:
–Erliebe naturalaren aldaketak paisaia artifiziala sortuko du, eta Moreako erreka-zuloa desagertuko da. Horrenbestez, aire zabalean egindako kanalizazioa proposatzen da.
–Isurketen izaerarako eta kontrolerako bermeak ezartzea.
–Bideen garbiketa eta bustitzeko sistemak, hautsik egon ez dadin.
–Abala ezarri beharko da, ukitutako esparrua behar bezala egokitu eta paisaian integratzen dela eta dagokion landareztatzea egiten dela bermatzeko.
Erantzuna:
Alegazio-idazki honen erantzuna, ingurumen edukia dela eta, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
15.–Espartzako Kontzejuak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Idazki hau Espartza Galarko hondakindegiko sarbideei buruzkoa da, eta gai hauei buruzko oharrak biltzen ditu:
–Bideetako mantentze-lanak. Alegazioak dioenez, Espartzan planteatzen den hondakindegiak bi bide ukitzen ditu, “Moreako bidea” eta “Mahasti zaharretako bidea”, bertako bizilagunek finketara joateko erabiltzen dituztenak.
–Ibilgailuen gurpilak garbitzea eta hautsaren kontrako neurri zuzentzaileak ezartzea. Euria dagoen egunetan errepideetara lurra joaten dela jakinda, gurpilak garbitzeko sistema automatizatua eskatzen dute. Era berean, aipatzen dute ukipen handia izaten dela haizea dagoen egunetan, airean hauts handia egoteagatik.
–Abala. Kontzejuaren ustez derrigorrezkoa da abal bat finkatzea sustatzailearen berme gisa, oraingoa zein etorkizunekoa, batez ere jarduerari uzten bazaio.
–Kontrolik gabeko isurketak eta ingurumen zaintzako programa. Bi alegazioen oinarrian dago gauza jakina dela egungo hondakindegiaren inguruan kontrolik gabeko isurketak daudela, debekatutako gaien isurketaren susmoa eta ingurumen arloko jarraipenerako programa osatu baten beharra.
–Okupazioagatiko prezioa.
–Lurrak entregatzean kalitatea bermatzea. Ustiapena amaitzen denean finkak antzeko egoeran itzultzea da xedea, kalitate agrologikoari dagokionez.
Erantzuna:
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian xedatutakoa errepikatuz, sustatzaileak bermatu beharko du bide publikoetan etenik ez gertatzea eta hondakindegi bakoitzaren ondoko lurzatietako sarbidea mantentzea. Hau da, sarbideen gaia proiektu honetan konponduta gelditu beharko da, eta gero zehaztuko da, kokaleku bakoitzerako idazten den proiektu berariazkoan, banaka izapidetuko den horretan.
LAHFLren 44. artikuluak sustatzailearen konpromisoak eskatzen ditu, proiektuaren ondoriozko betebeharrak betetzeko, nahitaez bermatu beharko direnak. Betebehar horiei erantzuteko, sustatzaileak ordainketa-gutun bat aurkeztu du, eta hura ezeztatzen ahalko da administrazio jarduleak aldez aurretik baimena emanda.
Alegazioaren xede diren ukipen partikularrak eta haien balio justua ebaztea ez da berez UPS baten xedea, eta gai horri desjabetzerako egin beharreko espedientean heldu beharko zaio, eta/edo ukitutakoek eta sustatzaileak egiten dituzten akordioetan, hala eginez gero.
Gainerako alegazioen ingurumen edukia dela eta, haien erantzuna Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
Hori guztia dela eta, alegazio-idazki hau partez baiesten da.
16.–María Milagros Rodrigo Goñi andreak Joaquín Pérez de Obanos Rodrigo jauna ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Joaquín Pérez de Obanos eta Francisco Javier Echeverría jaunek “Ziñarreka” sozietatearen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu dituzten alegazio guztiak enpresak 4. poligonoko 283. lurzatian, Otsabia alderdian (hegazti granja) betetzen duen jarduerari Iberoko hondakindegiak ekartzen dion ukipen larriari buruzkoak dira, granjako sarbide bakarra lurzati berrantolamenduko bide bat delako (Iberoko Kontzejuaren mugartea), hondakindegi hori eginez gero desagertuko litzatekeena.
Erantzuna:
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian xedatutakoa errepikatuz, sustatzaileak bermatu beharko du bide publikoetan etenik ez gertatzea eta hondakindegi bakoitzaren ondoko lurzatietako sarbidea mantentzea. Hau da, sarbideen gaia proiektu honetan konponduta gelditu beharko da, eta gero zehaztuko da, kokaleku bakoitzerako idazten den proiektu berariazkoan, banaka izapidetuko den horretan.
Horregatik guztiagatik, alegazio-idazki hau baiesten da.
17.–Iruñerriko Mankomunitateak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzea eskatzen da, honetarako:
1. Erreniegako ipar-mazelako hondakindegia kanpoan uztea, edo hornidurarako biltegitik 400 metrora gutxienez lekualdatzea.
2. Ardazko hondakindegiaren barruan dagoen hornidurarako urbanizazioaren desbideratzea aurreikusi beharko da.
Erantzuna:
Idazki honen erantzuna, ingurumen edukia dela eta, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
18.–Undioko Kontzejuak aurkeztutako alegazio-idazkia.
Edukia:
Kontzejuak adierazten du Erreniegako ipar-mazelako kokalekuaren kontra dagoela, behin baino gehiagotan esan duenez. Asteraingo eta Muru-Asteriango eta Zizur Zendeako bizilagunak ere kontra daudela dio.
Bat egiten du espedientean dagoen Ingurumen Ebaluazioaren Zerbitzuaren txostenean jasotako ondorioekin, Erreniegako ipar-mazelako hondakindegia hasiera batean ez dela bateragarria esaten baitu.
Haren jarrera gai hauekin justifikatzen du: UPSaren kudeaketa pribatua, hondakinen bolumenaren ebaluazioa, alternatiben azterlana, populazioguneetarako distantzia, Undioko eta Asteriango garapen urbanoa, parke eta zuzkiduretarako distantzia, paisaiaren gaineko inpaktua, kamioien trafikoa, ibai-ibilguen gaineko ukipena, arkeologiaren gaineko ukipena, luiziak, Undioko ur biltegia, Donejakue Bidearen gaineko ukipena, azpiegiturak (gasbidea).
Amaitzeko, eskatzen du UPSaren izapidetzea alde batera uzteko, eta Iruñerrirako gai inerteen tratamendu plan bat egiteko, ekimen publikokoa, Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean, eta, edozein kasutan ere, Erreniegako ipar-mazelako hondakindegia ingurumen aldetik bateraezintzat jotzea.
Erantzuna:
Idazki honen erantzuna, ingurumen edukia dela eta, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenera igortzen da. Haren bidez eman zen proiektuari buruzko ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen-adierazpen estrategikoa).
19.–Florencia Larumbe Zaro, María Socorro Beriáin Olave, Jose M.ª Beriáin Olave, Jesús Beriáin Olave, Miguel Ascunce Díez de Ulzurrun jaun-andreek María Moreno Sorrosal, Felipe Moreno Sorrosal jaun-andreak ordezkatuz; Alberto Beortegui Urdánoz jaunak Juana María Urdánoz San Martín andrea ordezkatuz; Ainhoa Urra Barandiaran andreak Jesús M.ª Urra Gárriz jauna ordezkatuz; Idoia Martínez de Irujo Goñi andreak Juan Ángel Martínez de Irujo Irañeta, María Milagros Rodrigo Goñi, María Asunción Díaz de Cerio Nagore, Santiago Garayoa Larrea jaun-andreak ordezkatuz aurkeztutako alegazio-idazkiak.
Edukia eta erantzuna:
Idazkiak zenbait alegatu dauzka, eta denak bat datoz Jesús Gárriz Ezcurra jaunak Ororbiako Kontzejua ordezkatuz eta Miguel Ascunce Díez de Ulzurrun jaunak Iberoko Kontzejua ordezkatuz 2016an aurkeztutako 6. alegazio-idazkietan jasotako batzuekin. Erantzuna multzo horri emandakora igortzen da.
IV.
LURRALDEAREN ETA HIRIGINTZAREN ARLOKO OHARRAK
Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakian ezarrita zegoenez, “enpresa sustatzaileari adieraztea, espedientea ebatzi baino lehen, espedientea osatu beharko duela, erabaki honen azalpen zatiko II. atalean adierazitakoari jarraikiz, eta aintzat hartu beharko dituela hirigintzari eta lurraldeari buruz kontuan hartu beharrekoak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2016ko ekainaren 27ko txostenean jasotakoak”.
II. atal horrek zioenez, “espedientea ebatzi aurretik, banku abal bat edo zuzenbidean onartutako beste berme mota bat aurkeztu beharko da, plana behar bezala beteko dela ziurtatzeko; abal edo berme horren zenbatekoa proiektuko obra zibilerako kalkulatu den aurrekontuaren %6 adinakoa izanen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 44. artikuluarekin bat”.
2018ko martxoaren 28an, sustatzaileak ordainketa-gutun bat aurkeztu du; haren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu dira titularitate edo eginkizun publikoa duten zoru edo elementuei eragiten dieten jarduketa guztiak (hala nola ibilgu publikoak, Nafarroako errepideen sarea, Espainiako sistema elektrikoko linea elektrikoak, bide publikoak...)
Lurraldearen Antolamenduko eta Hirigintzako Zerbitzuaren 2016ko ekainaren 27ko txostenak, berriz, espedientean aztertu beharreko zenbait gai jasotzen zituen, ondotik eman eta aztertzen direnak:
–Erreniegako ipar-mazelako hondakindegia: Zizurko Arau Subsidiarioek debekatzen dituzte nekazaritzako produkzio ahalmena murrizten duten erabilerak. “Horri buruz, sustatzaileak argitu beharko du hondakindegia ixteko fasean aurreikusi diren landareztatze planek zuzentzen ote duten hondakindegiak ukituko dituen lurzoruen nekazaritzako produktibitate ahalmenaren galera”.
Sustatzaileak ez dio erantzunik eman gai honi. Halere, gai hori aipatu da, eta proiektu honen ingurumen ondorioen adierazpenean aztertu da (Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpena). Horren arabera, ustiatze, lehengoratze eta landareztatze proiektuen helburua izanen da, hurrenez hurren, amaierako topografia, eta zigilatze eta estaltze lanak, amaierako azalerak lantzeko beharrezkoak direnak.
–Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 22an hartutako Erabakian xedatutakoa errepikatuz, ingurumen ukipenen azterlanean aztertu beharko dira ondare historikoaren gaineko balizko ukipenak. Orobat, kasu guztietan bide publikoen jarraitutasuna eta hondakindegi bakoitzaren alboko lurzatietarako sarbidea bermatu beharko dira.
Ondare historikoaren gaineko ukipenak ingurumen ondorioen adierazpenean aztertu dira, eta Ondare Historikoaren Zerbitzuaren txostenetan, erabaki honen hurrengo atalean aipatzen diren horietan.
Bestalde, alegazioen erantzunean aztertu den bezala, lurzatietako sarbideak eta bide publikoen jarraitutasuna bermatu beharko dira, eta, horregatik, espedientearen ebazpenean determinazioen artean sartu beharko da UPSa garatzen duen proiektuak bermatu beharko dituela bide publikoen jarraitutasuna eta hondakindegi bakoitzaren lurzati mugakideen sarbideak.
–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta LAP3ren PN8 eranskinari jarraikiz, tresna hau onetsiz gero ezarpenaren eremuan sartutako lurzoruak babestu beharreko lurzoru urbanizaezinak izanen lirateke, jarduera berezietarako lurzoruaren azpikategoriarekin.
...
“Ulertzen da aipatutako araudia aplikatzeko lurralde esparrua hondakindegi bakoitzerako mugatutako jarduketa esparruarekin bat datorrela, proiektuan ez baitago kontrakoa dioen berariazko xedapenik. Inguruabar hori espreski jaso beharko da, eta, halaber, araudi esparrua islatzen duen plano bat”.
...
“memorian adierazten da lurren behin betiko okupazioa banako proiektuetan finkatuko dela (jarduera sailkatu gisa baimentzeko), udalez gaindiko proiektua garatzeko idazten direnetan, eta ezartzen da azaleraren gehieneko okupazioa izan daitekeela hasieran mugatutako azalera baino %10 handiagoa. Muga hori geografikoki akotatu beharko da, eta plano batean jaso araudi esparrua eta okupaziorako gehieneko azalera, bai eta ukitutako finkak ere 3. eranskinean”.
Sustatzaileak araudi proposamen berri bat aurkeztu du UPSrako, gai honi erantzuten diona, “17. Lurzoruaren kategoria”, “Lurzoruaren kategoria” izeneko plano batekin batera. Kokalekuaren hedadurari dagokionez, proposamenean aurreikusten da “hedadura ez dela agiri honetan zehaztutakoa baino ehuneko hamar (10) handiagoa”. Horretarako, “Lurzoruaren kategoria” izeneko planoan aurreikusitako okupazio muga baino handiagoa den esparrua (%10) zedarritzen da, 207., 217. eta 218. lurzatiak osorik erantsiz; aurreikusitako okupazio mugarekin lurzati horiek zati batean baizik ez ziren ukitzen. Lurzati horiek osorik ukitzen ditu gaur egun Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko UPS indardunak, eta hori kontuan hartuta proposatutako mugaketa berria onartzen ahal da, baina proposatutako artikuluan azpimarratuz kokagunearen azalera handitzean ezin direla sartu aurkeztutako “lurzoruaren kategoria” izeneko planoan sartuta ez dauden lurzoruak.
Bestalde, proposatutako “17. Lurzoruaren kategoria” izeneko atalean jasotzen denez, “Kategorizazio honek ukituko ditu kokaleku bakoitzaren proiektu berariazkoetan definitzen diren esparruetako bakoitzean azkenean sartzen diren lurrak”. Testu horrek esan nahi du ezen, esku artean dugun UPS hau onesten bada, lurzoru horiek ez dutela babes araubiderik izanen proiektu horiek onetsi arte.
Arestian esandakoa kontuan harturik, aipatutako ataleko 3. paragrafoaren testua hau izan beharko da: Kategorizazio honek, hasiera batean, UPSak mugatutako lurrak ukituko ditu, eta, behin onetsi ondoren UPSa garatzen duten proiektuak, eta horietan sartzen diren lurrak ere bai, baina horien hedadura, gehienez ere, agiri honetan definitutakoa baino ehuneko hamar (10) handiagoa izanen da, eta ez ditu hartuko “Lurzoruaren kategoria” izeneko planoan aurreikusitako mugaketan sarturik ez dauden lurrak.
Gainera, “Lurzoruaren kategoria” izeneko planoari izen berria eman beharko zaio: “Lurzoruaren kategoria. Arau-esparrua”.
–Proiektuak aipatu beharko du kategorizazio hori, bai eta hura desagertu eginen dela behin jarduera itxita eta ukitutako lurrak lehengoratzeko lanak amaituta daudenean, edo, bestela, “jarduketa bete ondoren” izan beharreko babes araubidean justifikatzen den denbora iragan ondoren.
...
Xedatutako babes araubideari dagokionez, hura aplikatzeko hiru une bereizten dira. Baina jarduketaren aurretik, bitartean eta ondoren hitzak zehazgabeak dira denborak finkatzeko. Ez dago jakiterik jarduketa hitza zeri dagokion: gai inerteen isurketarako egokitzapen lanei, edo denboran luzatzen diren lanei, hondakindegia itxi arte. Aipatutako gai guztiak agirian argitu beharko dira.
...
Bi araubide bereizi beharko dira, batak “aurretik” hartuko du, eta besteak “bitartean”. Bi araubideetan jaso beharko dira proiektatutako azpiegiturak egiteak eta abiarazteak sortuko dituzten ukipenak eta zortasunak (aldi baterakoak nahiz iraunkorrak), bai eta horren gaineko informazio grafikoa ere. “Aurretik” araubiderako, zehaztu beharko da eraikin, azpiegitura eta zerbitzuen debekuan sarturik dauden behin-behineko obrak, instalazioak eta eraikinak; ez dirudi horiek jarduera abian jarri aurretik ezartzea kaltegarria denik. Horrez gain, eraikuntzaz kanpoko jardueren edo erabileren ezarpena ere arautu beharko da.
“Egungo lurzoruaren erabilerak” esatea nola-halakoa da. Zehaztu beharko da hitza gai inerteen isurketari dagokion edo horren aurreko erabilera eta jarduerei.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean definitutako hitzak erabili beharko dira; proiektuan aipatu beharko dira beti jarduera baimenduak, baimengarriak eta debekatuak (111. artikulua).
Bi araubideetan, aurreikusi gabeko jarduerak jarduera debekatu gisa arautzen ahalko dira. Edo bestela, adierazi beharko da lehendik dauden babes araubideak aplikatuko direla (legeria sektorial aplikagarriak ezarritakoak edo lurralde eta hirigintza arloko antolamendurako tresnek ezarritakoak).
“Jarduketaren ondoko” babes araubidea xedatzen duen 17.2 artikuluari dagokionez: ez dago jakiterik noiz hasten den atal honetan aipatzen den 10 urteko epea, hau da, 10 urte horiek kontatzen diren hondakindegia abian jartzen denetik edo hondakindengia ixten denetik aurrera. Epe hori justifikatu beharko da. Erabileren araubidea berariaz zehaztu beharko da (baimenduak, baimengarriak eta debekatuak), eraikuntzako jarduerak eta erabilerak eta eraikuntzaz kanpokoak bereiziz, eta bigarren horien artean lur mugimenduak dakartzatenak eta halakorik ez dakartenak.
Kasu guztietan aplikagarria den 17.3 atala, berriz, nahasgarria da, “egungoak ez diren erabilerak” aipatzen dituelako, horiei buruzko inolako zehaztapenik eman gabe. Atal horretan xedatutakoaren asmoa ere ez da ulertzen, lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko prozedura araututa dagoelako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan.
UPSa azkentzeari buruz esandakoa kontuan hartuta, “17. Lurzoruaren kategoria” izeneko atalean, sustatzaileak proposatutakoan, jasotzen denez, “kategoria hau azkenduko da, jarduera itxi ondoren bete beharreko lehengoratze lanak amaitu eta bost (5) urtera. Prebentzio epe hori ezartzen da betegarriak finkatu eta sendotzeko behar den arrazoizko epea delakoan”.
Lurraldearen Antolamenduko eta Hirigintzako Zerbitzuak 2016ko ekainaren 27an emandako txostenean jasotako gainerako gaiak kontuan hartuz, sustatzaileak babes araubiderako proposamen berri bat aurkeztu du: “18. Lurzoruaren babes-araubidea”. Atal horretan jarduketaren aurretik, bitartean eta ondotik hitzak argitzen dira, honakoak kontuan hartuz: proiektu sektorialaren onespena, lurren okupazioa adostasun edo desjabetze bidez, jarduera itxi ondoren bete beharreko lehengoratze lanak, eta lehengoratze lanak amaitzearekin batera hasten den bost urteko epea.
Aurrekoa gorabehera, 18. atal hori zuzendu beharko da, ohar hauek aintzat hartuz:
–Araudikoak ez diren testuak kendu.
–Ñabardura bat ezartzea, “jarduketaren ondotik” aipatzean lehengoratze lanak amaitu ondoko bost urteko epea esan nahi duela argitzeko.
–“Jarduketaren aurretik” baimendutako eraikuntza jardueren zerrendaren ordez honako hau adieraztea: “Lurzatien itxiturak eta nekazaritza edo abeltzaintzako behin-behineko instalazioen ezarpena. Bertan behera utzi beharko dira eta, betiere, inolako kalte-ordainik gabe eraitsi UPS honen xede den hondakindegiko lanak hasi aurretik (kokalekuaren berariazko proiektua onetsi ondotik). Baimena, aipatutako baldintzekin, jabea ere haiekin ados dela, Jabetza Erregistroan agerraraziko da, hipotekei buruzko legerian ezarritakoarekin bat”.
–“Jarduketa bitartean” baimendutako jarduketen eta jarduketa baimengarrien zerrenda ezabatzea, eraikuntzak eta herri-lanek eragindako gai inerteen tratamendurako jarduerari dagozkion jarduketak ezin direlako ez baimendutzat ez baimengarritzat hartu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen ondorioetarako. Jarduketa horietarako beharrezkoa da aldez aurretik kokaleku bakoitzaren proiektu berariazkoa onestea, onespen horrek ematen baitu ahalmena horietan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko hirigintzaren ikuspuntutik.
–Jarduera edo erabilera bat aldi berean baimendua eta baimengarria izateko aukera ezabatzea, kontraesankorra eta aplikaezina delako.
–Jarduera debekatuen artean jasotzen dira hondakindegien kudeaketa jarduerarekin bateragarriak ez direnak. Jarduera horrekin bateragarriak diren erabilerak eta jarduerak baimenduen artean jasotzen direla ulertuta, egokiagotzat jotzen da testu hau: “Jarduera debekatuak hauek izanen dira: baimenduen artean ageri ez diren erabilera eta jarduerak”.
Araudia (“17. Lurzoruaren kategoria” eta “18. Lurzoruaren babes araubidea” atalak), lehen aipatutako aldaketak jasotzen dituena eta, azkenean onesten diren kokalekuetara eta kopurura egokitzen dena, eta araudiz kanpoko alderdiak kenduta, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2018ko martxoaren 19an emandako txostenaren eranskin gisa jasotzen da.
Horrez gain, gogorarazten da kokalekuek hiru metroko gutxieneko distantzia izan behar dutela bide publikoen eta intereseko ibilbideen (abelbideak, esate baterako) kanpoko ertzera, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 112. artikuluarekin bat. Donejakue Bidearen kasuan, Donejakue Bidea behin betiko mugatu zuen eta hura babesteko araubidea ezarri zuen abenduaren 14ko 290/1988 Foru Dekretuan ingurunearen babeserako ezarritako zerrenda gorde beharko da, 30 metrokoa.
Araudian jasotzen denez, proposatzen den babes araubidea aplikatzen ahal diren gainerako arauen gainean egonen da, aplikatzen ahal diren arau sektorialei eta lurralde eta hirigintza antolamenduko tresnei jarraikiz.
Azkenik, ohar hau egiten da: Iberoko hondakindegiaren beheko aldea (hondoa) Nafarroako Gobernuko Klase Agrologikoen Mapetako I. eta II. klase agrologikoetako lurzoruekin bat dator, baina ez da ahalmen agrologiko handiko lurzorua, LAP3an lurzoru hauek ez direlako babesten hartutako Lurraren Eredu Digitalei jarraikiz.
V.
TXOSTEN SEKTORIALAK
Ingurumen arloko izapidean emandakoez gain, ondotik jasotzen diren txosten sektorialak eskatu dira eta espedientean daude.
V.1. Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusia.
2016ko ekainaren 7an, organo honek aldeko txostena eman zuen, zortasun aeronautikoei dagokienez, baldintza batekin: “arau izaerako zenbait xedapen eta plano erantsi beharko zaizkio dokumentuari, ziurtatzeko [...] kontraesanik egonez gero, Estatuko araudiak zortasun aeronautikoaren arloan zer duen ezarrita, hark izanen duela lehentasuna”.
Horrez gain, txostenak gogoratzen duenez, besteak beste, “edozein eraikuntza, instalazio [... ] edo landaketa egiteko, aldez aurretik Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziaren aldeko erabakia beharko da”.
Sustatzaileak aurkeztu ditu plano horiek. Zortasun aeronautikoei buruzko araudiaren aipamenak erantsi zaizkio Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2018ko martxoaren 19an emandako txostenaren eranskin gisa jasotzen den araudiaren testuari.
V.2. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.
2015eko uztailaren 9an, erakunde horrek txostena eman zuen, zenbait ohar eginez ingurune hidrikoaren gaineko ukipenik ez izateko; Hondakinak hondakindegietan bilduz ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2011 Errege Dekretua bete beharko dela, bereziki uren kontrolari eta lixibiatuen kudeaketari dagokienez; 5 metroko zortasun eremua libre eta erabilgarri utzi beharko dela, ibilgu publiko ororen mugatik neurtuta, bi bazterretan; eta gogoratzen du lau kokalekuetan aurreikusi diren jarduketetarako Konfederazio Hidrografikoaren baimena beharko dela, bai eta konfederazio horren Jabari Publiko Hidraulikoaren Kudeaketa Arloarena ere, azaleko edo lur azpiko uren aprobetxamendua ematea beharrezkoa denean.
V.3. Enagas eta Iberdrola
Gaur arte ez da enpresa horien komunikaziorik jaso. 30/1992 Legearen (LRJAP-PAC) 83. artikuluan ezarritako epeekin bat, bidezkoa da espedientearen izapidetzearekin jarraitzea. Halere, Enagasek alegazio-idazki bat aurkeztu du, eta gainerako alegazio-idazkiekin batera erantzun zaio.
V.4. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia
Zuzendaritza nagusi honen azken txostenean, 2015eko maiatzaren 26koan, sartuta dago Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eta Zainketa Zerbitzuaren iritzia, adieraziz haien eskumenei dagokienez, proiektuak onesteko determinazio batzuk bete beharko direla, Nafarroako Errepideen Sarearekiko gurutzaguneetan bete beharreko ezaugarriei buruzkoak, eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari nahitaezko eskaera egin beharko zaiola horiek gauzatzeko baimena eskuratzeko.
V.5. Herri-lurren Atala.
2015eko maiatzaren 5ean, txostena eman zuen esanez toki entitate bakoitzak atal horretan tramitatu behar duela herri-lurren desafektaziorako espedientea eta ez dela beharrezkoa izanen herri-lurren okupazioa desjabetze prozedura erabiliz egiten bada.
V.6. Ondare Arkitektonikoaren Atala.
Aipatutako atalak adierazi du 2015eko apirilaren 24an ez dagoela ukipenik bere eskumeneko arloetan.
V.7. Arkeologia Atala
2015eko irailaren 2an, txostena eman zuen adieraziz Erreniegako ipar-mazelako hondakindegia Auzalorko hondakindegi arkeologikoaren gainean dagoela, eta neurri zuzentzaile batzuk ezarri zituen hondakindegi hori abian jartzea bideragarria izan zedin.
V.8. Babes Zibilerako Zuzendaritza
2015eko uztailaren 17an, hartutako soluzioaren aldeko txostena eman zuen, basoko suteei dagozkien neurri batzuk ezarriz, lau kokalekuak I. eta III. mailako arriskua (oso handia eta handia) duten eremu gisa sailkaturik daudelako Baso-suteengatiko Larrialdietarako Babes Zibileko Plan Berezian (2004).
V.9. Iruñerriko Mankomunitatea.
2015eko ekainaren 23an, organo honek txostena eman zuen, ez aldekoa, hornidura azpiegituren gaineko ukipenari dagokionez, eta eskatu zuen Erreniegako ipar-mazelan eta Ardazko kokalekuan dauden hondakindegietan atzemandako gabeziak zuzentzeko edo aldatzeko.
Gabezia horiek alegazio-idazki batean bildu ditu mankomunitateak, eta horiei erantzun zaie proiektu honen ingurumen-adierazpen estrategikoan (Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpena), haiek baiesteko, “kanpoan gelditu direlako Erreniegako ipar-mazelan eta Ardazko zati berrian dauden hondakindegiak, bateraezinak Nafarroako Hondakinen 2017-2017 aldirako Planarekin, bai eta ingurumenaren arloko beste alderdi batzuengatik ere”.
VI.
INTERES OROKORREKO DEKLARAZIOA
Abenduaren 17ko 346/2001 Foru Dekretuaren bidez, orain eguneratu gogo den UPSa interes orokorrekoa zela deklaratu zen (2002ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 25ekoa).
Adierazpenaren oinarria hau zen: “Nafarroako Gobernuaren iritziz, ez dago dudarik udalez gaindiko proiektu sektorialaren xedeak interes orokorra duela, hondakinen kudeaketarako politika egoki baten baitan, bai eta, ildo horretan, garapen jasangarrirako ingurumen politikaren baitan ere. Gizarte moderno eta garatuei datxekien zerbitzua ematea da xedea, sortzen dituzten gai inerteak biltzea lehentasunezko beharra da, eraikuntzaren jarduera ekonomikoari eusteko, ingurumenari kalte egin gabe. Hondakindegien kokalekuei buruzko erabakiak toki esparrutik haragokoak dira. Politika koherente orokorraren barruan txertatu behar dira, Foru Komunitateko eskualdeen ikuspegi orokor batetik antolatuta. Hori dela eta, komeni da erabaki horiek hartzeko gunea Foru Komunitatean kokatzea, gai inerteen hondakindegietarako kokalekuei eta ondoko lurren lehengoratzeari buruzko arrazoizko erabakiak hipotekatu gabe; horregatik, saihestu behar da horiek lotzea toki mailako prebentzio kontrolekin, arriskua baitago herri baten balizko interes partikularrei buruzko iritzi subjektiboei lehentasuna emateko, populazio guztiaren interes orokorren gainetik”.
Esku artean dugun proiektuak dioenez, “Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko udalez gaindiko proiektu sektorialaren eguneratze hau onesten denean interes orokorrekoa dela deklaratu beharko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den foru dekretu baten bidez”.
Aurrekoa gorabehera, proposamen hau UPSaren xedean inolako aldaketarik ez dakarren jarduketa bat denez, ulertu behar da UPSaren interes orokorraren deklarazioak bere baitan hartzen duela eguneratze hau ere.
VII.
ONURA PUBLIKOKOA ETA GIZARTE INTERESEKOA
DELA ADIERAZTEA
35/2002 Foru Legearen 45.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektua behin betiko onestean Nafarroako Gobernuak erabaki dezake deklaratzea onura publikokoa edo gizarte interesekoa dela, baita presakoa ere desjabetzearen ondorioetarako”.
Proiektu honek deklarazio hori eskatzen du desjabetzearen ondorioetarako, eta desjabetzearen onuradun Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas izeneko elkartea izendatzen du.
Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak, lehen xedapen gehigarrian, deklaratzen du onura publikokoa eta gizarte interesekoa dela, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, hondakinen biltegiratze, balorizazio eta ezabatzeko instalazioak ezarri edo handitzea. Orobat, Nafarroako Gobernuak 2000ko uztailaren 2an hartutako Erabakiak, orain eguneratu gogo den UPSa onetsi zuenak, deklaratu zuen UPSa onura publikokoa eta gizarte interesekoa zela desjabetzearen ondorioetarako, eta Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas izeneko elkartea (Anecop) izendatu zuen Plan Sektorialak ukitutako lurren desjabetzearen onuradun.
Aurrekoa kontuan hartuta, ez da bidezkoa desjabetzearen ondorioetarako onura publikokoa edo gizarte interesekoa dela berriz deklaratzea.
Presako deklarazioari eta desjabetzearen onuradunaren izendapenari dagokienez, berriz, deklarazio horietarako une egokia desjabetze espedientearen hasierako onespena dela ulertzen da.
VIII.
ARAZURIKO GAI INERTEEN HONDAKINDEGIA
2005eko abenduaren 27an, Anecopek “Arazuriko (Nafarroa) gai inerteen hondakindegiaren proiektua” aurkeztu zuen, orain eguneratu nahi den UPSan sartutako hondakindegia.
Eskaera hori ebatzi gabe dago gaur egun.
UPSaren eguneratze honetan kokaleku hori alde batera gelditzen denez, bidezkoa da espediente horri dagokionez egindako jarduketa guztiak artxibatzea.
Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen 2018ko martxoaren 27ko txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Aurkeztu diren alegazioak erabaki honetan azaldutako moduan ebaztea.
2. Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko UPSa eguneratzeko proiektuan sartutako “Espartza Galarko eremu berria” izeneko kokalekua onestea, ondotik ematen diren determinazioekin. UPSaren sustatzailea Recuperación Ambiental SL da.
–Kokaleku hau garatzen duen proiektua egin eta horri dagozkion obrak gauzatzeko orduan, txosten honetan, ingurumen eraginaren adierazpenean eta UPrSari buruzko txosten sektorialetan xedatutakoa bete beharko da.
–Kokalekuan hiru metroko gutxieneko distantzia gorde behar da, bide publikoen kanpoko ertzetik neurtuta.
3. Aipatutako eguneratze proiektuan sartuta dauden “Erreniegako ipar-mazela”, “Ardazko eremu berria”, eta “Ibero” izeneko kokalekuei uko egitea, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenean azaldutakoagatik. Ebazpen horren bidez proiektu honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zen (ingurumen-deklarazio estrategikoa).
4. Sustatzaileari eskatzea UPSaren testu bategin bat aurkez dezala, honakoek eragindako aldaketak barne hartuko dituena: alegazio-idazkien ebazpena, erabaki honetan jasotako oharrak, Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartutako Erabakiari erantzuteko aurkeztutako dokumentazioa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpena, proiektu honen ingurumen eraginaren adierazpena eman zuena (ingurumen-deklarazio estrategikoa), eta txosten sektorialak. Testu horrek Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2018ko martxoaren 19an emandako txostenaren eranskin gisa jasotzen den araudia eta jarduketen kronograma eguneratua bildu beharko ditu. Gainera, egiturazko determinazioak eta determinazio xehakatuak erakusten dituen dokumentazio grafikoa aurkeztu beharko da formatu bektorialean (shp, dwg edo dgn). Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluari jarraikiz, UPSaren determinazioak betetzen hasi beharko dira UPSaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean. Argitalpen hori egin aurretik, UPSaren testu bategina aurkeztu beharko da, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak balidatu beharko du.
5. Espedientearen izapidetzean emandako txosten sektorialetan xedatutakoaren arabera garatu eta gauzatuko da UPSa. Nolanahi ere, obren eragina jasan dezaketen beste azpiegitura eta zortasun batzuei dagokienez, edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, entitate sustatzaileek behar diren baimen guztiak lortuko dituzte kasuan kasuko gaian eskudun diren erakundeetatik.
6. “Arazuriko gai inerteen hondakindegirako proiektua” delakoari buruzko espedientea artxibatzea eta horri buruzko jarduketa guztiak amaituta daudela adieraztea.
7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende orok jakin dezan; eta igortzea Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko Zerbitzuari, Herri-lurren Atalari, Ondare Arkitektonikoaren Atalari, Ondasun Higigarrien Erregistroko Atalari eta Arkeologia Atalari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari.
8. Erabaki hau jakinaraztea Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Enagasi, Iruñerriko Mankomunitateari, Zizur Zendeako, Eguesibarko, Galar Zendeako eta Oltza Zendeako udalei, sustatzaileari eta alegatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea, halaber, erabaki honek administrazio bidea amaitu duela eta beraren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.
Dena den, administrazio publikoek aurretiko errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1810864
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
