183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2019ko ekitaldiko karga-tasak

Aguilar Kodesko Udalak, 2018ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak eta tasak onestea:

• Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.

• Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

• Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatzeko diren koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, tasa bakarra ezartzea balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietarako: %8.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, erabakia eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Aguilar Kodesen, 2018ko irailaren 10ean.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1811251