183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

2018ko lan publikoaren eskaintza

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko irailaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Barañaingo Udaleko 2018ko lan publikoaren eskaintza onestea, ondoko lanpostu hauek barnean direla:

  • 4.31: udaltzain-kaboa.
  • 10.3: gizarte-langilea.
  • 10.4: gizarte-langilea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Barañaingo Udalaren 2018rako lan publikoaren eskaintza.

Barañainen, 2018ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1811223