183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko uztailaren 10ean egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 2/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen aurrekontuan sortutako diru-sarrera bidezko kreditua da, onestearekin indarrean jarria, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. ataleko 5. azpiatalean adierazitakoarekin bat.

GASTUAK:

VI. kapitulua

Atsedenguneak jartzeko inbertsioak

15.350,08 euro

DIRU-SARRERAK:

VII. kapitulua

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza

10.745,06 euro

VII. kapitulua

Udalen ekarpena

4.605,02 euro

GUZTIRA

15.350,08 euro

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hara igortzen baitu espresuki goian aipatutako 2/1995 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak.

Donezteben, 2018ko irailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1811236