183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Nagusiak 2018ko irailaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen 10.000,00 euroko kreditu-gehigarriaren espediente bat, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legeak xehaturiko Hondakinak hondakindegian ezabatzearen eta erraustearen gaineko zerga ezartzeak 2018ko ekitaldian dakarren gastuari aurre egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitaratze honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2018ko irailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1811235