2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Kreditu-gehigarriaren espedientea. Hasierako onespena
Batzar Nagusiak 2018ko irailaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen 60.000,00 euroko kreditu-gehigarriaren espediente bat, Mairagako Mankomunitateko hondakinen ataleko ibilgailuak kontserbatzeko eta konpontzeko gastuek 2018ko ekitaldian izan duten igoerari aurre egiteko.
Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitaratze honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2018ko irailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.
Iragarkiaren kodea: L1811234