183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udal ordenantza, Udaletxeko hego hegaleko 2. solairuan erabilgarri dauden coworking gune edo lanerako espazio partekatuen erabilera eta prezioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen honako udal ordenantza hau: Udaletxeko hego hegaleko 2. solairuan erabilgarri dauden coworking gune edo lanerako espazio partekatuen erabilera eta prezioak arautzen dituena.Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar eguneko epean, hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratua, bizilagunek eta interes legitimodunek hura aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1811226